André Dalmas
| André Dalmas | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Marie-Achilles Étienne André Dalmas |
| Jaiotza | La Grand-Combe, 1909ko apirilaren 29a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Parisko 10. barrutia, 1989ko otsailaren 19a (79 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | École nationale des ponts et chaussées |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eleberrigilea, ingeniaria, olerkaria, literatura-kritikaria eta idazlea |
| Enplegatzailea(k) | SNCF La Nouvelle Revue française (en) Le Nouvel Obs (en) |
André Dalmas (La Grand-Combe, 1909ko apirilaren 29a - Paris, 1989ko otsailaren 19a) frantses idazlea izan zen. Haurtzaroaz eta nerabezaroaz interes berezia zuela sumatzen da bere lanetan. Histoire d´écrire eleberrian, adibidez, eskola-garaiko bizipenak bildu zituen. SNCF edo Société nationale des chemins de fer français (euskaraz: Frantziar trenbideen elkarte nazionala) konpainian hasi zen ingeniari gisa lanean, eta ondoren, Nigeriara eraman zuten okupazio-garaian. 1963an Nouveau Commerce argitalpena sortu zuen, Marcelle Fonfreiderekin batera. Hainbat lan labur idatzi zituen argitalpen horretan; Le Musée de la parole izenburupean daude bilduta. Aipagarria du orobat L´Arrière-Monde (Atzeko mundua). Bizitzaren azken urteak ahulduta pasatu zituen, bihotzeko gaixotasun bat zela medio.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.