close
Edukira joan

Antonio Troncoso de Castro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Troncoso de Castro
Bizitza
JaiotzaPonteareas, 1933ko azaroaren 15a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril, 2025eko ekainaren 21a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, fiskala eta abokatua

Antonio Troncoso de Castro (Ponteareas (Pontevedrako probintzia), 1933 - Madril, 2025eko ekainaren 22)[1] espainiar militar frankista, ultraeskuindarrekoa, Burgosko prozesuan (1970) protagonismo handia izan zuen: Burgosko heriotz kondenak berak sinatu zituen. Frankismoko krimenengatik Argentinako kereilan adierazia, ez zen inoiz Justiziaren aurrean aurkeztu. [2]

Zuzenbide Penal Militarrean lizentziaduna eta Madrilen kolegiatutako abokatua, Troncosok Kidego Juridiko Militarreko koronel auditore, Auzitegi Goreneko fiskal eta Itsas Auzitegi Zentraleko bokal karguak bete zituen bere ibilbidean zehar.[2]

Zuzenbide Militarrean eta Segurtasun Indar eta Kidegoetan espezializatua, bere izena frankismoko krimenengatiko Argentinako kereilan agertzen da.

Jon Etxabek eta Enrique Gesalagak, Burgosko epaiketan auzipetuetakoak biak, Interpolen haren aurkako bilaketa- eta atxilotze-agindua eman zuten 92 urte zituelarik hil zen Madrilen.Zortzi liburuen egilea izan zen.[3]

Protagonismoa Burgosko prozesuan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epaiketa 1970eko abenduaren 3an hasi zen, segurtasun-neurri handiekin, Burgosko Kapitaintza Nagusian. Aulkian 16 euskal gazte zeuden eserita, ETAko zuzendaritzako kide izatea egotzita. Manuel Ordovas teniente koronela zen epaimahaiburua, eta Antonio Troncoso de Castrok, berriz, batzordekide txostengile gisa jardun zuen, eta berak idatzi zuen azken epaia.[2]

Abenduaren 7an, Troncoso de Castrok, ordezkorik gabeko epaimahaiko kide bakarrak, aretoa utzi zuen «lipotimia» baten ondorioz, eta, ondorioz, bista egun batez eten behar izan zen. Antza denez, prozesua birbideratzeko aitzakia bat zen.[2]

Auzipetuen hitzaldiek kutsu politiko nabarmenarekin jarraitu zuten abenduaren 8an, eta 9an, Mario Onaindiak 'Gora Euskadi Askatuta!' esanez amaitu zuen deklarazioa, akusatuek eta publikoaren zati batek "Eusko Gudariak" abesten zuten bitartean. Ordovas koronelak aretoa husteko agindu zuen, eta Troncosok bere sablea zorrotik atera zuen, harekin batera auzipetuengana apuntatuz, hauek, oihuka, bere defentsari uko egiten zioten bitartean. Handik aurrera, epaiketak ateak itxita jarraitu zuen. Troncoso de Castrok sinatu zituen Burgosko prozesuan emandako bederatzi heriotza-zigorrak.[2][4]

Troncosok zortzi liburu plazatu zituen, eskuin muturreko saiakerak guztiak. Izenburu batzuek hauek dira: Terrorismo y estado moderno, Geografía y Turismo de la Segunda Región Militar', Ceuta y Melilla, Subversión cultural y Fuerzas Armadas...

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]