Blanquita Suárez
| Blanquita Suárez | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donostia, 1894ko urriaren 17a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Madril, 1983ko maiatzaren 11 (88 urte) |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria, aktorea, vedettea eta modeloa |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Blanca "Blanquita" Suárez Zarza (Donostiako Antzoki Zaharra, 1894ko urriaren 17a – Madril, 1983ko maiatzaren 11) gipuzkoar aktore eta abeslaria izan zen, kupletista. Vedette izandakoa, Picassoren zenbait oleotan modelo gisa aritu zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artista komikoa izan zen, tradizioz ikuskizunean aritzen zen familia batekoa: aitona Apolo Antzokiko apuntatzailea zen, aita baritonoa, ama zarzuelako korista eta ahizpa Candida Suárez, XX. mendeko 30eko eta 40ko hamarkadetan arrakasta izan zuen soprano ezaguna.[2][3]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Blanquita Suárez 12 urterekin hasi zen eszenatokien munduan, Las Palmasko portuan, Kanariar Uharteetan, eta bere ibilbidean zehar operetetan, zarzueletan, errebista delakoetan aritu zen, genero chico deiturikoaren barruan, vedette eta kupletista gisa. Garai hartako aktore askok bezala, Blanquitak hainbat disko grabatu zituen eta bigarren mailako aktore gisa parte hartu zuen hainbat filmetan.[4]
1917an Bartzelonako Eldorado Antzokian aurkeztu zen barietate-izar gisa, baina Paraleloan jardun ostean egin zen ezaguna. Alvaro Retanak musika konposatu zuen berarentzat eta Rafael Adam Baigesek Fado Blanquita fadoaren letra, oso ezaguna egin zuen beretzat.[5][6][7]
Koadro baterako eredua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Picasso garai hartako Bartzelonako dibertsio-lokaletara joaten zen. Bertan, Blanquita Suárezekin topo egin zuen ziur aski, eta bere lanetarako modelo hartu zuen. Lotura horretatik, abeslari komikoaren zirriborro batzuk gordetzen dira, Parisko Museé National Picassori egindakoak, eta, batez ere, Picasso Museoko olioa, Blanquita Suárez izenekoa, 1917an Bartzelonan margotua.[8][9][10]
Jarduketa nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El sobre verde ikuskizunean Soy garçon, çon, çon… con el pelo cortao abestiarekin.
- La Blanca ikuskizunean, Moreno tiene que ser interpretazioarekin.
- Suspiros de España ikuskizunean Ojos verdes abestiarekin.
Filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- La verdad (1917, pelikula mutua )
- Fabricante de suicidios, Francesc Elíasena (1928)
- Fútbol, amor y toros, Florián Reyrena (1929)
- Aventura, Jeronimo Mihura (1942)
- Rojo y negro, Carlos Arévalo ( 1942)
- La Violetera, Luis César Amadorirena (1958)
- La chica del gato, Ramon Quadrenyrena (1943)
- Fútbol, amor y toros (1929)
- ¡Che, qué loco!, Ramon Torradorena (1953)
- El Bandido generoso, José María Elorrietarena ( (1954)
- Dos novias para un torero, Antonio Románena (1956)
- La Violetera, Luis Cesar Amadorirena (1958)
- Fray Escoba (1961)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ABC MADRID 16-05-1983 página 54 - Archivo ABC» abc 2019-08-16.
- ↑ Suárez Zarza, Blanca. Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑ «Ha muerto Blanquita Suárez» ABC 16 de maig de 1983.
- ↑ Del Arco. (7 d'octubre de 1958). Blanquita Suárez. La Vanguardia.
- ↑ Fitxa de la cançó al museu Gardel,a Buenos Aires. Museu Picasso.
- ↑ BLANQUITA SUÁREZ. Cuplets.cat.
- ↑ Gasch, Sebastià. (9 de gener de 1971). Destino, Núm. 1736: 35..
- ↑ Blanquita Suárez. Museu Picasso de Barcelona | El web de la ciudad de Barcelona.
- ↑ Gasch, Sebastià. (9 de gener de 1971). Destino, Núm. 1736: 35..
- ↑ Els habitants del museu: Blanquita Suárez | Museu Picasso Barcelona. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Daix, Pierre (2012). Le nouveau dictionaire Picasso. París: Robert Laffont.
- DEL ARCO. (1958ko urriaren 7a). «Entrevista "Mano a mano" a Blanquita Suárez» La Vanguardia (Barcelona) (9889 zenbakia): 28..