Chromium
Itxura
Chromium kode irekiko web nabigatzaile bat da. Google-en Chrome nabigatzaileak bertatik hartzen du iturburu kodea.
Bien arteko alderik nabarmenenak hauek dira: Chromiumek ez du erabiltzen Google-en marka, ez da automatikoki eguneratzen, ez du Adobe Flash Player integratua, ez dio Google-i erabilpen estatistikarik ez erroreen txostenik bidaltzen eta HTML5eko audio eta bideo-etiketetan bakarrik onartzen ditu Vorbis, Theora eta WebM codecak (Google Chromek horietaz gain H.264, ACC eta MP3 onartzen ditu).
Chromium nabigatzaileak BSD lizentzia librea du. Windows, Linux eta Mac OS X plataformetan funtzionatzen du.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |