close
Edukira joan

Deborah Ellis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deborah Ellis

(2011)
Bizitza
JaiotzaCochrane (en) Itzuli, 1960ko abuztuaren 8a (66 urte)
Herrialdea Kanada
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, haur literaturaren idazlea, bakearen aldeko aktibista, psikoterapeuta eta young adult author (en) Itzuli
Lantokia(k)Toronto
Jasotako sariak
Genero artistikoahaur literatura
gazte literatura

deborahellis.com
Facebook: deborahellisauthor X.com: DebEllisAuthor Tabakalera: 118472 Edit the value on Wikidata

Deborah Ellis (Cochrane, Kanada, 1960ko abuztuaren 7a) kanadar idazlea eta aktibista da, eta gazte-gaztetatik egon da justizia ekonomiko, mugimendu bakezale eta emakumearen eskubideen aldeko borrokarekin konprometitua.

Gazteentzako bere lehenengo nobela, 1999an argitaratua, urteko liburu izendatu zuen Kanadako Bibliotekarien Elkarteak. Gaur egun, buruko osasunerako aholkulari lanetan diharduten du Toronton.

Gerrateko ogia idatzi aurretik, Deborah Ellisek hainbat hilabete eman zituen emakume eta neska afganiarrekin hizketan Pakistango eta Errusiako errefuxiatuen kanpamentuetan. Han egon zen bitartean, Kabulgo neska baten ama eta ahizpa ezagutu zituen. Bi hauen ahotik jakin zuen nola neskak mutil arropak jantzi eta ilea moztu zuen azokan gauzak saltzeko eta horrela, familia mantendu ahal izateko. Horrek pentsarazi zion nolako ahalmen handia duten neska-mutikoek ausartak izateko eta bizirauteko, heldu gehienek beraien etorkizuna itotzeko azpilana egiten duten momentuetan.

Beraz, gai horretan oinarritu egin zen Gerrateko ogia liburua idazteko.

Idazle kanadarrak argitaratutako liburu gehienak, arazo ekonomiko edo eskubide gutxi dituzten herrialdeetan berak ikusitakoa edota arazo horien biktimekin hitz egindakoari buruzkoak dira.