Drífa Viðar
| Drífa Viðar | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Reykjavik, 1920ko martxoaren 5a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 1971ko maiatzaren 19a (51 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | islandiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
Drífa Viðar (Reykjavik, 1920ko martxoaren 5a – 1971ko maiatzaren 19a) islandiar idazle, margolari eta irakaslea izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Einar Viðar eta Katrín Norðmannen alaba, Drífa Viðar Reykjaviken jaio zen. Irakasle titulua lortu ondoren, artea ikasi zuen Reykjaviken, New Yorken eta Parisen. Ikasle urteetan sortu zituen margolan abstraktuak islandiar artista batek egindako lehendabiziko lan abstraktutzat hartzen dira.[2]
1960ko hamarkadan kritika literarioak egin zituen Melkorka aldizkari feministan.[3][1] Jórunn ahizparekin batera, haurrentzako irratsaioetan lan egin zuen eta haurrentzako antzezlanak idatzi zituen. Samtök hernaðarandstæðinga erakunde antimilitaristako eta Islandiako Emakumeen Kultur eta Bake Erakundeko kide izan zen.[4] 1967an lehen eleberria argitaratu zuen, Fjalldalslilja izenekoa. Dagar við vatnið ipuin bilduma 1971n kaleratu zen, egilea hil ondoren.[3][1]
Drífa Viðar Skúil Thoroddsen medikuarekin ezkonduta zegoen eta lau seme-alaba izan zituen.[1] 1971n hil zen, 51 urte zituela.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 (Islandieraz) «Katrín Viðar» Ísmús 2022-07-26 (kontsulta data: 2025-07-02).
- 1 2 (Islandieraz) Aðalsteinn Ingólfsson. «Þriðja konan» Lesbók Morgunblaðsins 2009-10-10 (kontsulta data: 2025-07-02).
- 1 2 (Ingelesez) «Drífa Viðar» History of Nordic Women's Literature (kontsulta data: 2025-07-02).
- ↑ (Islandieraz) Kolbrún Bergþórsdóttir. «Hún var sífellt að starfa» Fréttablaðið: 20. 2020-03-06 (kontsulta data: 2025-07-02).