Claude Aveline
Itxura
(«Eugene Avtsine Aveline» orritik birbideratua)
| Claude Aveline | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Evgen Avtsine |
| Jaiotza | Parisko 5. barrutia eta Paris, 1901eko uztailaren 19a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | frantsesa |
| Heriotza | Parisko 15. barrutia eta Paris, 1992ko azaroaren 4a (91 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Henrike IV.a lizeoa |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, olerkaria, argitaratzailea, eleberrigilea, saiakeragilea, arte-kritikaria, politikaria, Frantziako Erresistentziako kidea eta libretista |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Frantziako Erresistentzia |
Eugene Avtsine Aveline, Claude Aveline deitua, (Paris, 1901eko uztailaren 19a - 1992ko azaroaren 4a) frantses idazlea izan zen.
Eleberriak La vie de Philippe Denis (1930-1955, Philippe Denisen bizitza, trilogia), polizia-nobelak La double mort de Frédéric Belot (1932, Frédéric Beloten heriotza bikoitza), haurrentzako ipuinak, L´arbre tic-tac (1951, Tik-tak zuhaitza), poemak, Portrait de l´oiseau-qui-n´existe-pas (1961, Existitzen ez den txoriaren erretratua) idatzi zituen. Alemaniak Frantzia inbaditu ostean Bigarren Mundu Gerran, nazien aurkako erresistentziaren sortzaileetakoa izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.