close
Edukira joan

Joana Biarnés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joana Biarnés

(2014)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoana Biarnés i Florensa
JaiotzaTerrassa, 1935eko irailaren 13a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaTerrassa, 2018ko abenduaren 19a (83 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria eta fotokazetaria
Jasotako sariak
Tabakalera: 104384

Joana Biarnés Florensa (Terrassa, Vallès Occidental, Bartzelona, 1935eko irailaren 13aIbidem, 2018ko abenduaren 19a) kataluniar argazkilaria eta lehen emakume argazkilari-kazetaria izan zen. Txikitatik laguntzen zion kirol-kazetaria zen aitari laborategian, eta kazetarietako eskola batera joan zen. “Diario Pueblo” deitutako egunkarian lan egin zuen itxi arte.

Aktore famatuei egin zizkien elkarrizketak: Beatles eta Raphaeli besteak beste. 1985ean prentsako lana utzi zuen eta Balear Uharteko jatetxe hoberenetako bat ireki zuen.

Joanaren argazki lana Photographic Social Vision fundazioak zaindu, ikertu eta zabaltzen du.[1] Bere irudiek XX. mendeko etapa garrantzitsua eta demokraziaren hastapenak islatzen dituzte, gizarte aldakorraren testigantza izanik.[2]

Roser Florensaren eta Joan Biarnes kirol-argazkilariaren alaba izan zen, eta haien laborategia topagune eta ikasteko gune bihurtu zen. Aita zen hiriko fotokazetari bakanetakoa, gerraosteko eskualdeko korrespontsala izan zen Destino, El Mundo Deportivo, Vida Deportiva edo Lean bezalako argitalpenetarako.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikia zela hasi zen argazkigintzan, eta aitari laguntzen zion laborategian. 18 urterekin hasi zen aitari laguntzen futbolari, txirrindularitzari, belar hockeyari eta beste hainbat gairi buruzko kolaborazioetan. Fotokazetaritza karrera profesionala egin zuen lehen emakume argazkilari espainiarra izan zen.

Bartzelonako Kazetaritza Eskolan ikasi zuen. Del Arco irakasleak, odola zela-eta zezenketen argazkiak egitea gustatzen ez zitzaiola jakitean, hiltegian mota guztietako animaliak zelan hiltzen ziren azaltzen zuen erreportaje bat egiteko agindu zion. Joanak, malformazioak zituzten animalia aberranteak zituzten museo de los horrores edo izugarrikerien museoko argazkiak gehituz egin zuen erreportajea. Hiltegiei buruzko liburu bat argitaratu behar zuen albaitari batek erosi zizkion argazkiak, liburuan sartzeko. Kazetaritza ikasketak amaitu zituenean, lanerako ateak itxi egin zitzaizkion, eta sarritan aitarekin lan egin behar izan zuen.[3] Kirol-ekitaldien berri ematen zuen, eta, emakumea izateagatik, traba handiak izan zituen. Erreportari lan egiteko behar zituen akreditazioak bazituen ere, egoera zentzugabeak bizi behar izan zituen, hala nola, arbitro batek futbol partida bat gelditu zuen emakume bati zelaira argazkiak ateratzea eragozten saiatzeko.[4]

1962ko irailean Tarrasa urgaineratu zuen uhaldia estali zuen, hiri horretan bizi baitzen eta erreportajea Por qué astekarian argitaratu ziren; bere argazkiak TVEren bidez ere emititu ziren.

1963ko urriaren 10ean, Madrilgo Retiro zirkuituan korritutako motoziklismoko V. Nazioarteko Otoña Saria betetzetik zetorren Joana eta Pueblo-ren harreman publikoa zen Carlos María Francorekin topo egin zuen Bartzelonako aireportuan. Hurrengo egunean Bartzelonan Cenicienta de Pueblo izenburupean egin zen ekitaldi baten berri ematea proposatu zion. Erreportajea gustatu egin zitzaion Pueblo komunikabideko zuzendari zen Emilio Romerori, eta deitu egin zion laguntzaile lana eskaintzeko, egunkarian argitaratutako irudi bakoitzeko ordainduko zioten.

Urte hartan Madrilera joan zen bizitzera.[5] Pueblo Sindikatu Bertikalen organo ofiziala zen, Madrilen, Bartzelonan, Sevillan, Bilbon eta Zaragozan edizioak zituena, eta Espainian hirurogeiko hamarkadan hedapen handiena izan zuen egunkarietako bat izan zen. Han, besteak beste, Cesar Lucas, Quique Verdugo eta Raul Canciorekin egin zuen lan. Lan horretan, Espainian eta atzerrian zehar bidaiatu zuen, eta gizartea eta kultura erretratatu zituen, modari eta musika-eszenari arreta berezia eskainita. Besteak beste, Jackie Kennedy, Julio Iglesias, Lola Flores, Luis Buñuel, Orson Welles, Rudolf Nuréyev eta Salvador Dalí ospetsuen argazkiak atera zituen.

Lan nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreportari grafiko ausart eta profesionala zen eta arrisku handia hartzen zuen nahi zuen albistea lortzen bazuen. Garai hartako gertaera sozial handi askotan ere lan egin zuen.[6]

Madrilen Jean Michel Bamberger kazetari frantziarra ezagutu zuen, Alberto Oliverasen Ustedes son formidables programa ekoizten zuena.

1965ean Madrilgo Beatles taldearen kontzertuaren berri eman zuen. Iberia konpainiako harreman publikoetarako arduradunaren bitartez, Biarnések plaza bat lortu zuen taldeak Bartzelonara egindako bidaian hartu zuen hegazkin berean, eta horri esker argazki batzuk atera ahal izan zizkien bizkartzainek eragotzi zioten arte. Bartzelonako Avenida Palace hotelean, segurtasun-taldearengandik ihes egin zuen karga-jasogailuan gora zihoala, eta ostatu hartzen zuten suitearen atea jo eta galdetu zien ea argazki gehiago egin ziezaiekeen. Pasatzera gonbidatu zuten eta hiru orduz egon zen bertan, Beatles taldeak Espainiatik igaro izanari buruzko erreportaje bitxia lortuta. Hurrengo egunean, Pueblo egunkariari eskaini zion lan hori, eta baztertu egin zuen, bezperan horren berri eman zuten eta. Biarnesek Ondas aldizkariari oparitu zion erreportajea, eta azalean zabaldu zuen esklusiba.

1967an, Pueblo egunkariko kolaboratzailea izatetik kontratu bat sinatzera pasatu zen, eta, ondorioz, Espainiako egunkari bateko lehen emakume fotokazetaria izan zen.

Raphael abeslariaren argazkilaria izan zen urte luzez. Besteak beste Sammy Davis Jr., Cayetana Fitz-James Stuart (Albako dukesa), Sara Montiel, Sebastian Palomo Linares, Lola Flores, Audrey Hepburn, Tom Jones, Manuel Benítez el Cordobés edo Joan Manuel Serrati egin zizkien argazkiak.[7] Massielekin joan zen Parisera Eurovision abesti lehiaketarako soinekoa erostera. Diorren dendan ezer egokirik ez zutela esan zietenean, Joanak Courrègesera joatea iradoki zuen, non 1968ko Eurovision Jaialdia irabazi zuenean jantzi zuen soinekoa erosi zuten.[7]

1970ean Jean Michel Bamberger kazetariarekin ezkondu zen Versaillesen, Frantzian. Behin agindu zioten Salvador Dali ikustera joateko eta Gabonetako loterian saritua izango zela uste zuen zenbakia margotzeko. Dalik 60477 zenbakia margotu zuen. Egunkarian esan zioten zenbaki hori ez zela bonboan sartzen. Beraz, itzuli eta zuzentzeko eskatu zion Daliri, eta orduan aurreko zenbakia ezabatu eta 50477 zenbakia margotu zuen.[8]

Roman Polanski zuzendariari buruzko erreportaje bat egiteko Jose Luis Navasen emaztearen plantak egin eta paella bat prestatu zion.[9] Rudolf Nureyev dantzariaren erreportajerako Antonio dantzariaren idazkariaren plantak egin zituen.

Pueblo egunkarian Vogue eta Elle aldizkarien tankerako orri bat egiten zuen modari eskainia. 1973. urterako, Pueblo egunkaria utzi eta Raphael kantariarekin lan egitera joan zen. Luis Maria Ansonek ABC egunkarirako eta Blanco y Negro aldizkarirako fitxatu zuen, eta normalean Natalia Figueroa kazetariarekin batera osatu zuen taldea. Hollywoodeko Oscar sarien ekitaldien berri ere eman zuen.[10]

Urte horretan bertan, lankide talde batekin, Sincropress argazki agentzia sortu zuen Joanak. 1975 eta 1977 urteen artean, Contifoto eta Cosmo Press agentzien talde grafikoak zuzendu zituen; SincroPress itxi zuen. Cosmo Press utzi eta Heliopress agentzia sortu du, eta hainbat herrialdetara joan zen, batez ere Latinoamerikara.

Prentsa lana utzi

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984an prentsa lana utzi zuen, lanbidean nagusitu zen estilo horixka delakoarekin eta paparazzien fenomenoarekin ados ez egoteagatik. Cana Joana jatetxea ireki zuen Ibizan, Balear Uharteetako onenetakotzat jotzen dena.[11][12][13] Elena Santonjaren Con las manos en la masa sukaldaritza-saioko atal batean hartu zuen parte.

2001 urte inguruan makulopatia degeneratiboa diagnostikatu zioten, eta ikusmena gutxituz joan zitzaion. 2007an jatetxea itxi eta erretiroa hartu zuen. Ondoren, bere senarrarekin Viladecavalls udalerrian kokatu zen, bere jaioterria zen Bartzelonatik gertu.

Bartzelonan hil zen, 2018ko abenduaren 19an, 83 urte zituela.[14]

2012an bere artxiboa kasualitatez berraurkitu zuen, 1962an Katalunian izandako uholdeen irudien bila zebilen dokumentalista batek.

2014an Photographic Social Vision Fundazioa Joana Biarnes Artxiboko ordezkaritza hartu zuen, argazkilariarekin batera lanean. Bost urtean ikertu eta digitalizatu zuten funts hori. Hainbat erakusketa antolatu ziren bere lana zabaltzeko.

2016an, % 30eko ikusmena baino ez zitzaion geratzen.[15] 2017ko urriaren 25ean aurkeztu zuten Joana Biarnés. Disparando con el corazón (euskaraz: Joana Biarnes liburua. Bihotzarekin tiroka) lana Madrilgo Conde Duque Kultur Zentroan.[16] 2017ko abenduan, Bartzelonako Robert jauegian, gerra zibilaren osteko Espainia erakusten duten bere argazki-artxibo zabaleko 90 argazkiren aukeraketa bat erakutsi zen.[17]

  • Joana Biarnés. Disparando con el corazón (euskaraz: Joana Biarnes liburua. Bihotzarekin tiroka) (2017), Blume argitaletxea ISBN 978-84-17056-08-7

2016an Joana Biarnés, una entre todos dokumentala estreinatu zen, bere bizitzari, lanari eta Espainiako kazetaritza grafikoaren historiari egindako ekarpenari buruzko dokumentala.[18][19] Oscar Morenoren eta Jordi Roviraren gidoia eta zuzendaritza, eta Xavier Baigen errealizazioa eta posprodukzioa ditu. Verkami plataformako mikromezenasgo-kanpaina baten bidez kofinantzatu zen dokumentala. Televisión Española eta Kataluniako Telebista kateek ekoiztu zuten, eta Bartzelonako Diputazioaren, Kataluniako Emakumeen Institutuaren, Kataluniako Generalitateko Kultura Sailaren eta Photographic Social Vision Fundazioaren babesa izan zuen.[20][21]

Urtea Gaia Lekua
2025 Joana Biarnes. Moda kalean. Boca del Cavari museoa. Benidorm.
2024 Joana Biarnes. Moda kalean. Teureleko Museo Probintziala.
Memòria isildu egiten da. The Eleven Gallery. Girona.
2023 Tros de dona, erakusketa kolektiboa, Landa Bizitzaren Museoa L’Espluga de Francolí, Girona.
Joana Biarnes. Madril – Kaleko moda Canal de Isabel II aretoa, Madril.
2022 Visca el Pop!, irakaskuntza erakusketa El Palacín, León
Bihotzarekin tiro egiten – Mit dem Herzen gesehen. f3 Freiraum fúr fotografie, Berlin.
Dives i còmplices. Trantsizioaren erretratuak. Espai de Cultura Contemporánea Les Bernardes. Salt, Girona.
Joana Biarnes. Korrontearen kontra. Cajasol Fundazioko Velázquez aretoa, Sevilla.
2021 Joana Biarnes. Bihotzarekin tiroka Fotomatón de fotografía Jaialdia, Orihuela, Alacant.
2020 Joana Biarnes. Moda kalean. Muncunill aretoa. Terrassa.
2019 Joana Biarnes. Moda kalean. Tinglado 2, centre d’Art Tarragona.
Joana Biarnes. Disparant amb el cor. Gironako kultur etxea, Girona.
2018 Moda eta argazkilaritza. Erakusketa kolektiboa. Trajearen Museoa, PhotoEspaña jaialdia, Madril.
Joana Biarnes. Disparant amb el cor. Festival In Cadaqués, Cadaqués, Girona.
Joana Biarnes. Disparant amb el cor. Castell de Rubí, Rubí, Bartzelona.
2017 Argazkilaritza espazio publiko gisa, Kolektiboa. Arts Santa Mónica, Bartzelona.
El rostre, l’instant i el lloc. Centre Cultural El Casino, Manresa.
Joana Biarnes. Disparant amb el cor. Fine Art Igualada jaialdia.
De l‘ombra a la llum. Erakusketa kolektiboa Laia Abril eta Sandra Balsellsekin batera. Setba Fundazioa, Bartzelona.
Juana Biarnes. Korrontearen kontra. La Lonja, Zaragoza.
Argazkilari gonbidatua Formentera Fotografàfica jaialdian. Formentera Fotografàfica jaialdia.
Joana Biarnes. Begi konplizea. CDIS aretoa, UIMP, Santander.
Erretratuak. Juana Biarnes. Benidormeko Nazioarteko Jaialdia.
Enkantea Balia Fundazioaren alde Thyssen Museoa, Madril.
Kataluniako Generalitateko Bilduma Nazionaleko argazkien eskuraketa berriak (kolektiboa) Arts Santa Mònica, Bartzelona.
Joana Biarnes. A contracorrent. Palau Robert, Bartzelona.
2016 El rostre, l’ instant i el lloc. Museu d’Art Jaume Morera, Lleida.
Bereizketa. Mende bat modako argazkigintzan (kolektiboa). Museu del Disseny, Bartzelona
Juana Biarnes. Korrontearen kontra. Fernando Fernán Gómez aretoa, PhotoEspaña jaialdia, Madril.
Joana Biarnés i The Beatles, 1965. L´Estartit-eko EMD aretoa, Beatles Weekend 2016.
Joana Biarnes. Disparant amb el cor. IX Bienal de Fotografía Xavier Miserachs, Palafrugell.
Joana Biarnes. Disparant amb el cor. Valid Foto galeria, Bartzelona.
Amateurren enkantea (kolektiboa). Pequeño Deseo fundazioa. Senda galeria, Bartzelona.
2015 The Beatles,1965. Estrella aretoa, Revela´t 2015 jaialdia, Vilassar de Dalt, Bartzelona.
Garun paralisia Joana Biarnesen begiradatik. Tobella Artxiboko Aretoa eta Terrassako Kultur Etxean (Terrassa).
Federació d’Associacions d’Editors de Premsa erakundearen saria Revistes i Mitjans Digitals. Bartzelona.
2014 El rostre, l’instant i el lloc. Muncunill aretoa, Terrassa.
2013 Albarracin argazkilaritza eta kazetaritza mintegia. Albarrazina.
2012 50.Tarrasako uholdearen urteurrena (kolektiboa). Terrassako Museoa, Terrassa.
2005 Kataluniako argazkilari aitzindariak (kolektiboa). Palau Robert, Bartzelona.

Joana Biarnés beka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019 urtean sortu zen haren omenez Joana Biarnés beka , Photographic Social Vision Fundazioak kudeatzen duena. Beka hori adin nagusiko eta 35 urtetik beherako argazkilari gazteei zuzenduta dago, gizartean zabaldu eta hausnartu behar diren gaiak ikusarazteko, geografia nazionala ardatz hartuta. Joanak fotokazetarien belaunaldi berriei laguntzeko duen nahiari erantzuten dio beka honek.[22]

  • 2020an, Joana Biarnés II. edizioko saritua: Maria Contreras Coll, Dilo por su nombre lanarekin
  • 2021ean, Joana Biarnés III. edizioko saritua: Samuel Nacar, Cartas a Mariví lanarekin
  • 2022an, Joana Biarnés IV. edizioko saritua: Santi Donaire, Hasta que la tierra aguante lanarekin
  • 2023an, Joana Biarnés IV. edizioko saritua: Adra Pallón, Lumes lanarekin
  • 2024an, Joana Biarnés V. edizioko saritua: Jordi Jon Pardo, Eroding Franco lanarekin
  • 2025ean, Joana Biarnés VI. edizioko saritua: Claudia Toledo, Poquita sangre lanarekin[22]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2018an, Graffica saria. Murtzia
  • 2017an Terrassako Udalaren Ohorezko Domina
  • 2016an, Saria. Mende bat modako argazkigintzan (kolektiboa). Museu del Disseny, Bartzelona
  • 2016an, Juan José Castillo Kazetaritza Saria, El Mundo Deportivo.
  • 2016an, Revela’t Jaialdiaren Zilarrezko Agulla Saria.
  • 2016an, Urrezko Intsignia Saria AIG (Informatzaile Grafikoen Elkartea). Logroño, Errioxa.
  • 2014an, Federació d’Associacions d’Editors de Premsa, Revistes i Mitjans Digitals erakundearen saria. Bartzelona.
  • 2014an, Kataluniako Generalitateak Sant Jordi Gurutzea eman zion.[23]
  • 1964an, Informazio Grafikoaren Merezimenduaren Saria[24]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Fundación Photographic Social Vision. .
  2. Fundación Photographic Social Vision. .
  3. «'Joana Biarnés. Una entre todos': un retrato de la primera fotoperiodista española» Imprescindibles 31 de mayo de 2016.
  4. Joana Biarnés, la primera fotoperiodista española: "Por ser mujer fotógrafa me llamaban puta". .
  5. «'Joana Biarnés. Una entre todos': un retrato de la primera fotoperiodista española» Imprescindibles 31 de mayo de 2016.
  6. Joana Biarnés, la primera fotoperiodista española: "Por ser mujer fotógrafa me llamaban puta". .
  7. 1 2 «'Joana Biarnés. Una entre todos': un retrato de la primera fotoperiodista española» Imprescindibles 31 de mayo de 2016.
  8. «'Joana Biarnés. Una entre todos': un retrato de la primera fotoperiodista española» Imprescindibles 31 de mayo de 2016.
  9. «'Joana Biarnés. Una entre todos': un retrato de la primera fotoperiodista española» Imprescindibles 31 de mayo de 2016.
  10. «'Joana Biarnés. Una entre todos': un retrato de la primera fotoperiodista española» Imprescindibles 31 de mayo de 2016.
  11. «Fotògrafes pioneres a Catalunya». web.
  12. «Biografia de la fotògrafa».
  13. Joana Biarnés, la primera fotoperiodista española: "Por ser mujer fotógrafa me llamaban puta". .
  14. Muere a los 83 años la fotoperiodista Joana Biarnés. 20 de diciembre de 2018 ISSN 1134-6582..
  15. «'Joana Biarnés. Una entre todos': un retrato de la primera fotoperiodista española» Imprescindibles 31 de mayo de 2016.
  16. «‘Disparando con el corazón'» www.elmercuriodigital.net.
  17. Las mejores fotos de Joana Biarnés, la primera fotoperiodista española. Fotogalerías de Reportajes. .
  18. Mónica Zas Marcos. (11 de abril de 2016). Joana Biarnés, la increíble historia de nuestra primera fotoperiodista. .
  19. «'Joana Biarnés. Una entre todos': un retrato de la primera fotoperiodista española» RTVE.es 31 de mayo de 2016.
  20. Documental sobre la fotoperiodista Joana Biarnés[Betiko hautsitako esteka] a La Vanguardia, 16/12/2013
  21. Campanya de mecenatge del documental sobre Joana Biarnés a Verkami
  22. 1 2 Beca Joana Biarnés. .
  23. «El Govern distingeix amb la Creu de Sant Jordi 27 persones i 15 entitats artxibatua 2014 ko apirilaren 7an Wayback Machinen.».
  24. blume.net (kontsulta data: 2025-07-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]