Jon Henrik Fjällgren
| Jon Henrik Fjällgren | |
|---|---|
(2023) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Santiago de Cali, 1987ko apirilaren 26a (39 urte) |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | Southern Sámi people (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | suediera Southern Sami (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | reindeer herder (en) |
Parte-hartzailea
| |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Genero artistikoa | Joik |
| Musika instrumentua | ahotsa |
| jonhenrik.com | |
Jon Henrik Mario Fjällgren[1], jaiotzez Mario Montoya[2], (Santiago de Cali, 1987ko apirilaren 26a) Kolonbian jaiotako suediar abeslari samia da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fjällgren Santiago de Calin (Kolonbia) jaio zen[3]. Oso txikia zela, Kolonbiako herrixka batean bizi izan zen eta gero umezurztegi batera joan zen bizitzera. Handik gutxiera, suediar familia sami batek adoptatu zuen. Fjällgren Mittådalengo siida komunitateko kide egin zen eta han elur-oreinen artzain gisa aritu zen[4]. Hainbat elkarrizketetan agerian utzi du txikitan jazarpena pairatu zuela sami eta kolonbiar izateagatik[2]. Nerabezarora iristean, jazarpena gelditu zen[5].
14 urte zituela, abesti tradizional samiak abesten hasi zen. Carl XVI.a Gustaf erregearen eta Silvia erreginaren aurrean abestu zuen Funäsdalen herriko elizan, eta horri esker ospea lortu zuen[6]. 16 urterekin lehen diskoa grabatu zuen: Onne vielle[6].
2014an, 26 urte zituela, Talang Sverige lehiaketan parte hartu zuen[7]. Milioi bat koroako saria irabazi zuen eta Goeksegh diskoa kaleratu zuen 2014ko maiatzaren 19an[8].
2014ko maiatzaren 31n Saepmie Welcomes sami kulturaren jaialdian parte hartu zuen[9] eta uztailean Allsång på Skansen saioan[10].
Lau aldiz parte hartu du Melodifestivalen musikaldian: 2015ean bigarren postuan geratu zen, 2017an hirugarren postuan eta 2019 eta 2023an laugarren postuan[11][12][13].
2021etik aurrera, Suediako Samien Parlamentuko kidea da. Sámit alderdia ordezkatzen du[14].
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2005: Onne vielle
- 2014: Goeksegh
- 2015: Goeksegh - Jag är fri
- 2017: Aatjan goengere
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Månbarn (Maria Anderssonekin batera, 2020)[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Suedieraz) «Om Jon Henrik Fjällgren» Jon Henrik Fjällgren (kontsulta data: 2024-12-19).
- 1 2 3 (Suedieraz) Samuelsson, Elin. «Jon Henrik Fjällgren om nya boken Månbarn: ”Oro, sorg och rädsla”» Allas 2020-10-13 (kontsulta data: 2024-12-19).
- ↑ (Suedieraz) Assarsson, Anton. «Nu ska ’Talang’-jojken ta honom till Colombia» Aftonbladet 2014-03-03 (kontsulta data: 2024-12-19).
- ↑ (Ingelesez) Burgess, Philip. «Jon Henrik Fjällgren. A Young Herder Laments the Loss of a Friend» Reindeer Herding (International Centre for Reindeer Husbandry) 2014-02-25 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-11-24) (kontsulta data: 2024-12-19).
- ↑ (Suedieraz) Åström, Alexander. «Talang-Tobbe i tårar – efter sorgsen samejojk» Aftonbladet 2014-02-26 (kontsulta data: 2024-12-19).
- 1 2 (Suedieraz) «Jojkare tävlar i Talang i Sverige» Sveriges Radio 2014-02-24 (kontsulta data: 2024-12-19).
- ↑ (Suedieraz) Henricson, Emelie. «Jon Henrik Fjällgren vann "Talang Sverige"» Expressen 2014-05-18 (kontsulta data: 2024-12-19).
- ↑ (Suedieraz) «Talang-vinnaren Jon Henrik Fjällgren släpper skiva» Sveriges Radio 2014-05-19 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-06-06) (kontsulta data: 2024-12-19).
- ↑ (Suedieraz) «Dagen efter succésegern – Jon Henrik Fjällgren släpper skiva» OP.se 2014-05-19 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-06-06) (kontsulta data: 2024-12-19).
- ↑ (Suedieraz) Selåker, Johannes. «Jon-Henrik hyllade sin döde vän på "Allsång"» Expressen 2014-07-09 (kontsulta data: 2024-12-19).
- ↑ (Suedieraz) Dahlander, Gustav. «Artisterna i Melodifestivalen 2019: Hela listan – så blir deltävlingarna» Gustavs expertblogg jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-11-27) (kontsulta data: 2024-12-19).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Suedieraz) «Jon Henrik Fjällgrens kritik mot Sveriges Radio: ”Sorgligt”» SVT 2023-03-07 (kontsulta data: 2024-12-19).
- ↑ (Suedieraz) «Fjällgren inför finalen: ”Sista gången jag är med i Mello”» SVT 2023-03-10 (kontsulta data: 2024-12-19).
- ↑ (Suedieraz) «Jon-Henrik Fjällgren» Sametinget 2021-09-15 (kontsulta data: 2023-11-23).