close
Edukira joan

Josefina Leuchtenbergekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josefina Leuchtenbergekoa

(1858)
Queen Consort of Sweden (en) Itzuli

1844ko martxoaren 8a - 1859ko uztailaren 8a
Désirée Clary - Luisa Herbeheretakoa
Bizitza
JaiotzaMilan, 1807ko martxoaren 14a
Herrialdea Suedia
 Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -
HeriotzaStockholmeko Errege Jauregia eta Stockholm, 1876ko ekainaren 7a (69 urte)
Hobiratze lekuaRiddarholmen eliza
Familia
AitaEugène de Beauharnais
AmaAugusta Bavariakoa
Ezkontidea(k)Oskar I.a Suediakoa  (1823ko ekainaren 19a -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Beauharnais (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakezkontidea eta arte bildumagilea
Jasotako sariak

Find a Grave: 9483629 Edit the value on Wikidata

Josefina Maximiliana Eugenia Napoleona de Beauharnais, ezagunagoa Josefina Leuchtenbergekoa izenez (Milan, Italia, 1807ko martxoaren 14aStockholm, Suedia, 1876ko ekainaren 7a) Suedia eta Norvegiako erregina ezkontidea izan zen 1844 eta 1859 urteen artean, Oskar I.a Suediako erregearen emaztea. Bolognako printzesa eta Galliera eta Leuchtenbergeko dukesa ere izan zen.[1][2][3]

Josefina, Suediako eta Norvegiako printzesa oinordekoa (1807-1876), Fredric Westin-ek egindako erretratua (1835 inguruan).
Oskar I.a Suediakoa, Josefina de Leuchtenberg-en senarra, Joseph Karl Stieler-ek egindako erretratua (1823).

Eugenio de Beauharnais Leuchtenbergeko lehen dukearen (1817, Bavariako Maximiliano I.a Josef Bavariako erregearen aldetik) eta Augusta Amalia Bavierakoaren (Maximiliano I.a Bavariako erregearen eta Augusta Guillermina Hesse-Darmstadteko printzesaren alaba) alaba zaharrena zen. Bere lehen izena aitaren aldeko amonari zor zion, Josefina enperatrizari, eta hirugarren izena, Napoleona, Napoleon Bonaparte enperadoreari.

Suediako eta Norvegiako Oskar (gero Oskar I.a Suediakoa) printze oinordekoarekin ezkondu zen, 1823ko maiatzaren 22an, Municheko Leuchtenberg jauregian. Urte bereko ekainaren 19an zeremonia bat ospatu zen Stockholmen. Ziur aski, senar-emazteek legitimazio dinastikorako helburuak ere bazituzten, Josefina Gustavo I.a Suediako Vasaren ondorengoa baitzen amaren aldetik. Era berean, herriaren gogokoa izan ez zen Kristian II.a Danimarkako erregearen ondorengoa zen amaren aldetik.

Suediara iritsi eta sei egunera, bere hirugarren izenari, Napoleona, uko egin behar izan zion, Suediak Napoleonen aurkako bandoan bat egin zuelako Europako gerretan. Josefina enperatrizarengandik jasotako hainbat bitxi ikusgarri eraman zituen berekin, Parisko bitxi-denda ospetsuetan eginak. Bitxi horiek oraindik ere Suediako errege-familiarenak dira.

1824an Norvegiako erregeordea izan zen eta bere senarrarekin batera bidaiatu behar izan zuen herrialde horretako hiriburura, Kristianiara (gero Oslo). Hantxe bizi izan zen hilabete batzuetan bikotea Stockholmera itzuli baino lehen.

Karlos XIV. Joan Suediakoa hil zenean, Oskar I.a Suediakoa tronura igo zen eta Josefina Suediako eta Norvegiako erregina ezkontidea bihurtu zen.

Erregina gisa egin zituen jardueren artean karitate lanak egon ziren. Pinturazalea zela adierazi zuen, eta senarrak proposatutako erreformak sustatu zituen. Katolikoa zen, eta bere seme-alabak erlijio luteranoan heztea onartu zuen arren, erlijio askatasunaren alde ere borroka egin zuen, 1860an baimendu zena.

Bere bizitza pribatuan, Oskarren desleialtasuna jasan zuen, Emilie Högqvist aktorea izan baitzuen maitale.

Josefina 1876ko ekainaren 7an hil zen, Stockholmen, 69 urte zituela. Hileta erritu katolikoan egin zen.

  1. Karlos (1826-1872), Eskaniako dukea, Suediako eta Norvegiako erregea 1859tik 1872ra, Karlos XV.a Suediakoa izenez.
  2. Gustavo (1827-1852), Upplandeko dukea.
  3. Oskar (1829-1907), Östergötland-eko dukea, Suediako erregea 1872tik 1907ra eta Norvegiako erregea 1872tik 1905era Oskar II.a Suediakoa izenez
  4. Eugenia Suediakoa (1830-1889).
  5. Augusto Suediakoa (1831-1873), Dalarnako dukea.

Ohorezko goraipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Santa Isabel ordenako dama. (Bavariako Erreinua)
  • Gurutze Izartuaren Ordenako lehen klaseko dama. (Austrohungariar Inperioa)[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) dayhist.com. «Josefina de Leuchtenberg: Reina Consorte de Suecia y Noruega» dayhist.com (kontsulta data: 2025-06-19).[Betiko hautsitako esteka]
  2. Makcimovich, Ivan. (martes, 7 de julio de 2009). «Monarquías de Europa y del mundo: JOSEFINA DE LEUCHTENBERG. REINA CONSORTE DE SUECIA.» Monarquías de Europa y del mundo (kontsulta data: 2025-06-19).
  3. (Gaztelaniaz) «Josefina de Leuchtenberg - EcuRed» www.ecured.cu (kontsulta data: 2025-06-19).
  4. Nationalbibliothek, Österreichische. «ÖNB-ALEX - Staatshandbuch» alex.onb.ac.at.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa: Désirée Clary Suedia eta Noevegiako erregina ezkontidea

8 de marzo de 1844ko martxoaren 8a – 1859ko uztailaren 8a

Hurrengoa: Luisa Herbeheretakoa
Aurrekoa

Titulu berria

Gallierako dukesa

1812-1838

Hurrengoa: Raffaele Kuigi de Ferrari, Lucedioko printzea