close
Edukira joan

Kultura ondare immaterial

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kultura Ondare Immaterial» orritik birbideratua)
Capoeirak UNESCOren gizateriaren ondare aitortza jaso zuen 2014an.[1]

Kultura ondare immateriala[2][3][4][5] edo kultura ondare ukiezina[6][7][8] —batzuetan, kultura ondare ez-materiala[9] edo kultura ondare materiagabea[10] ere deitua— materiala ez den kultura ondarea da. Ondare horrek balio handiak jasotzen ditu: historikoak, kulturalak, tradizionalak... Hori guztia babestea, modu batez, sormen iturriak eta herrien nortasunak babesteko modu bat da, eta ondorioz, hainbat lege eta ekimen publiko eratu dira babesa emateko eta zabalkundea sustatzeko.

Legezko babesa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adibidez, UNESCOk gizateriaren kultura ondare immaterial izendapenaren bidez egiten die aitortza ondare mota honetako mundu osoko hainbat adierazpideri.[11] Aldi berean,estatu askok legedia garatu dute propio, kultura immateriala babesteko, sustatzeko eta ezagutarazteko. Baina beste erakunde publikok ere bere legedia eta bere tresnak garatu dituzte kultur ondare mota hori babesteko. Frantziak, 500 adierazpen zerrendatuak zituen 2024ko urtarrilean.[12]

Bertsolaritza kultura ondare immaterialaren katalogoan sartu zuen Frantziako Kultura Ministerioak 2022an.[13][14]

Kultura ondare ukiezina, ukiezina den kultura ondasunen multzoa dela esan daiteke eta aldi berean, ondasun horiek babesteko instituzioek sortu dituzten lege-figura eta aitortza edo izendapen mota bat.

Kultura ukiezin kontzeptua 1982. urtean Mexikon egin zen Kulturaren Mundu mailako kongresuko (MONDIACULT) adierazpenean aipatu zen. Ofizialki adierazpen instituzional batean hitza erabiltzen zen lehenetariko aldia zen.[15]

Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoaren webgunean, kultura ondare immateriala honela definitzen dute:[16]

« ...kultur adierazpen bizi oro da, esanahi kolektibo partekatuei lotuta eta komunitate batean sustraituta dagoena. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen da, komunitateek eta taldeek etengabe birsortzen dute beren ingurunearen, naturarekiko elkarreraginaren eta historiaren arabera, nortasun- eta jarraitutasun-sentimendua emanez eta, horrela, kultura-aniztasunaren eta giza sormenaren errespetua sustatzen lagunduz. Eta bateragarria izan behar du dauden giza eskubideen nazioarteko tresnekin eta komunitate, talde eta gizabanakoen arteko elkarrekiko errespetuaren eta garapen iraunkorraren aginduekin. »

Kultura ondare immaterialaren eremuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare mota honen espresioak eremu hauetan aurki ditzakegu[17]:

  • Produkzio-jarduerei, prozesuei eta teknikei buruzko ezagutza tradizionalak
  • Sinesmenak, jai-errituak eta beste zeremonia-praktika batzuk
  • Ahozko tradizioa eta hizkuntza-berezitasunak
  • Antzezpenak, antzezpenak, jolasak eta kirol tradizionalak
  • Musika- eta soinu-adierazpenak
  • Elikatzeko moduak
  • Soziabilitate kolektiboko moduak eta erakundeak

UNESCOren 2003an Parisen egindako bere 32. bileran, Kultura Ondare Immateriala Babesteko Konbentzioaren testua onartu zuen, eta bertan, kultura ondare ukiezinaren ezaugarri hauek zerrendatu zituen: tradizionala, garaikidea eta aldi berean bizi dena; Integratzailea; adierazgarria da eta komunitatean du oinarri.[18][19]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «UNESCO - Decision of the Intergovernmental Committee: 9.COM 10.8» ich.unesco.org (kontsulta data: 2023-12-13).
  2. «ondare immaterial» Euskalterm (kontsulta data: 2026-05-13).. Euskaltermeko «Artea» eta «Administrazioa» jakintza arloetan ageri da, «(4) Terminologia Batzordeak normalizatutako/gomendatutako terminoa» ponderazio markarekin.
  3. «ondare immaterialeko kultura ondasun» Berria Estilo Liburua (www.berria.eus) (kontsulta data: 2026-05-13).
  4. «Ondarea immateriala» EKE (kontsulta data: 2024-01-18).
  5. «Reggae musika gizateriaren kultura ondare immaterial izendatu du Unescok» Argia (kontsulta data: 2024-01-18).
  6. «ondare ukiezin» Euskalterm (kontsulta data: 2026-05-13).. Euskaltermeko «Artea» jakintza arloan ageri da, «(4) Terminologia Batzordeak normalizatutako/gomendatutako terminoa» ponderazio markarekin.
  7. «Euskaltzaindiak bi hitzaldi antolatu ditu Ondarearen Europako Jardunaldietan» Plazaberri. www.euskaltzaindia.eus 2020-09-23 (kontsulta data: 2023-12-13).
  8. «Ondare ukiezina. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2024-01-18).
  9. «Kultura Ondare ez-materiala» www.euskadi.eus (Kultura Ondarearen Zentroa. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila. Eusko Jaurlaritza) 2015-06-08 (kontsulta data: 2023-12-13).
  10. «Munduko hizkuntza-aniztasuna, gure ondare materiagabe nagusiari nola eutsi» Bat Soziolinguistika Aldizkaria 2022-01-14 (kontsulta data: 2024-01-18).
  11. (Ingelesez) «UNESCO - What is Intangible Cultural Heritage?» ich.unesco.org (kontsulta data: 2023-12-13).
  12. (Frantsesez) «Patrimoine culturel immatériel» www.culture.gouv.fr 2023-12-13 (kontsulta data: 2024-01-18).
  13. «Bertsularitza kultura-ondare immaterialaren katalogoan sartu du Frantziako Kultura Ministerioak» Bertsozale Elkartea (kontsulta data: 2024-01-18).
  14. (Frantsesez) «L'inventaire national du Patrimoine culturel immatériel» www.culture.gouv.fr (kontsulta data: 2024-01-18).
  15. (Gaztelaniaz) «UNESCO - 1982 - 2000: de MONDIACULT a “Nuestra diversidad creativa”» ich.unesco.org (kontsulta data: 2023-12-13).
  16. «Kultur Ondare Immateriala» Museo Etnológico de Navarra (MEN) (kontsulta data: 2023-12-13).
  17. «Kulturgest Bilbao. Ondare Kultural Immateriala: Kudeaketa eta babesa» UIK (kontsulta data: 2023-12-13).
  18. (Gaztelaniaz) «UNESCO - ¿Qué es el patrimonio cultural inmaterial?» ich.unesco.org (kontsulta data: 2023-12-14).
  19. (Frantsesez) «UNESCO - Qu’est-ce que le patrimoine culturel immatériel  ich.unesco.org (kontsulta data: 2023-12-14).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]