close
Edukira joan

Luisa Beatriz García

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luisa Beatriz García
Bizitza
JaiotzaCáceres, 1850
Herrialdea Espainia
HeriotzaCuacos de Yuste, 1914ko apirilaren 3a (63/64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, olerkaria eta irakaslea

Luisa Beatriz García (Cáceres, 1850Cuacos de Yuste, 1914ko apirilaren 3a) espainiar idazle eta irakaslea izan zen.

Luisa Beatriz García Cáceresen jaio zen 1850ean[1][2]. Jaio eta gutxira, aitarik gabeko umezurtz geratu zen[1]. Zazpi urte baino ez zituela, A la Virgen de la Montaña izeneko konposizio bat sortu zuen[1]. 1867an Flores poéticas liburua kaleratu zuen eta tokiko aldizkarietarako idazten hasi zen, hala nola El Faro del Pueblo, El Cantón Extremeño, La Asociación eta El Faro Extremeño[1]. Geroago Granadako Madre de Familian eta Espainiako beste hiri batzuetako aldizkarietan ere kolaboratu zuen[1]. Hogei urte zituela, ama ere hil zitzaion[1]. Luisa Beatriz Cácereseko Eskola Normalean matrikulatu zen eta 1874an lanpostu bat lortu zuen Cuacos de Yusteko eskola publikoan[1]. Herri horretan hil zen 1914ko apirilaren 3an[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 6 7 (Gaztelaniaz) Díaz y Pérez, Nicolás. (1884). «García (Doña Luisa B.)» Diccionario histórico, biográfico, crítico y bibliográfico de autores, artistas y extremeños ilustres. I Madrid: Perez y Boix Editores, 305-308 or..
  2. (Gaztelaniaz) Ossorio y Bernard, Manuel. (1903). «García (Luisa B.)» Ensayo de un catálogo de periodistas españoles del siglo XIX. Madrid: Imprenta y litografía de J. Palacios, 153 or. (kontsulta data: 2025-01-10).
  3. (Gaztelaniaz) Fernández-Daza Álvarez, Carmen. (2011). «Poetas extremeñas del siglo XIX» Alborayque 2: 180. ISSN 1887-9071..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Extremadura
Artikulu hau Extremadurako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.