close
Edukira joan

Maria Eugenia Iparragirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Eugenia Iparragirre
Bizitza
JaiotzaIrun, 1968ko ekainaren 25a (58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta maisu/maistra
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Maria Eugenia Iparragirre Bemposta (Irun, 1968ko ekainaren 25a) gipuzkoar maistra eta politikaria da. 18 urtez irakasle izan ondoren, 2006an udal-hauteskundeetara aurkeztu zen EAJren zerrendetan. 2011n senatari hautatu zuten, X., XI. eta XII. legegintzaldietarako senatari lanetan jardun zuen Gipuzkoan. Hainbat ardura politiko izan ditu, Irungo Udalean zinegotzi gisa. Gero, Senatuko Mahaiko hirugarren idazkaria izan da. 2022an itzuli zen irakaskuntzara.[1]

Maria Eugenia Iparragirre beti egon da euskal kristau eskolari lotuta, Gipuzkoako herriko El Pilar Compañia de Maria ikastetxean ikasi zuen 4 urtetik 14 urtera arte. Ondoren Donostiako Elizbarrutiko Magisteritza eskolan trebatu eta Irakasle Eskola horretan lizentziatu zen irakasle aritzeko.[1][2]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasi zuen eskola berean, El Pilar ikastetxean, irakasle aritu zen, eta Hezkuntza Kontseilaritzan aholkulari gisa ere pasatu zen administraziotik.[1] 18 urtez irakasle lanetan jardun ostean, 2006an irakasle postua utzi zuen politikan aritzeko.[3]

2022an, Maria Eugenia Iparragirre, Kristau Eskolako zuzendari nagusi lanetan hasi zen. Elkarteak 75 erakunde erlijiosoetako 125 euskal ikastetxe biltzen zituen, 90.000 familia eta 7.000 hezitzaile lanean.[1]

2007 urteko udal hauteskundeetarako EAJ-PNVren hautagaitzaren burua izan zen. 2007tik 2011ra zinegotzi izan zen Irungo Udalean. Gipuzkoako hauteskunde-barrutian senatari hautatu zuten, eta 2015ean eta 2016an berriro hautatu zuten kargu horretarako. XI. legegintzaldian Senatuko laugarren idazkari aukeratu zuten. XII. legealdiaren hasieran hirugarren idazkari aukeratu zuten, PPren babesari esker, Ganberan gehiengo osoa baitzuen.[4]

Irakaskuntzara itzuli eta 2022an Kristau Eskolako zuzendari nagusi lanari ekin zion, Mikel Ormazabal ordezkatuta.[1][5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]