Mats'eliso Moshabesha
| Mats'eliso Moshabesha | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Maseru, 2000 |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria eta erizaina |
Virginia Mats'eliso Moshabesha (? – Maseru, 2000) lesothoar erizain eta politikaria izan zen. 1993an Lesothoko Batzar Nazionalerako hautatutako lehen emakumeetako bat izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoafrikan trebatu zen erizan izateko, Baragwanath eta MacCord ospitaleetan, non erizaintza orokorreko ziurtagiria eta emagin titulua lortu zituen. 1970eko hamarkadaren hasieran, Calcutako Osasun Publikoko Institutura joan zen osasun publikoko erizaintza ikastera eta gero Kaliforniako Unibertsitatera familia-plangintza ikastera. Lesothoko Gurutze Gorrian lan egin zuen erizain eta koordinatzaile gisa. Politikan hasi baino lehen, osasun publikoko erizaina izan zen Lesotho Highlands Water Project-en[1].
1993ko hauteskunde orokorretan, Basutolandeko Kongresuko Alderdiko hautagaia izan zen Matalan, eta hautatutako hiru emakumeetako bat izan zen[2]. Boto-diziplinaz arduratu zen parlamentuan[3]. 1998ko hauteskundeen aurretik, Basutolandeko Kongresuko Alderdiko adar zentralak Mafetengeko hautagai potentzial izendatu zuen, baina kargu hori Lesao Lehohla hezkuntza ministroak betetzen zuen. Barrutietako adarren bilera batek Lehohla izendatu zuen arren, alderdiak izendapen hori konstituzioaren aurkako deklaratzen saiatu zen. Auzitegi Nagusiak Lehohlaren alde egin zuen[4]. Moshabesha alderdiko batzorde zentraleko kide izan zen 2000n Maseruko Elizabeth II.a ospitalean hil zen arte[5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) The Presidential and National Assembly Elections in Seychelles, 20-23 July, 1993. London: Commonwealth Secretariat (argitaratze data: 1993-08-01), 32 or. ISSN 2310-1512. (kontsulta data: 2024-07-22).
- ↑ (Ingelesez) Martin, Mart. (2000). The Almanac of Women and Minorities in World Politics. Westview Press, 229 or..
- ↑ (Ingelesez) «Lesotho parliament debates return of ‘conquered territory’» Mail & Guardian 1997-05-02 (kontsulta data: 2024-07-22).
- ↑ (Ingelesez) Lehohla v National Executive Committee of the Lesotho Congress for Democracy and Others (CIV/APN/160/98 ) (CIV/APN/160/98). (argitaratze data: 1997-05-06).
- ↑ (Ingelesez) Summary of Events in Lesotho. (argitaratze data: 2000), 14 or..