Matxalen Oñate
Itxura
| Matxalen Oñate | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Plentzia, 1991 (34/35 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria eta artista |
Matxalen Oñate Esparza (Plentzia, Bizkaia, 1991) artista da, margolaria. [1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Formakuntza
Artean graduatua da eta Pinturan graduondokoa egina du Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren Arte Garaikidearen Ikerketako doktorego-programa egin zuen EHUko Arte Ederren Fakultatean. Aipatutako ikasketa akademikoez gain, eskultura, marrazketa eta ehun-diseinuko hainbat ikastaro egin ditu UAL Central Saint Martinsen (Londres), baita Bolognako akademian ere.[1]
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batez ere, ehungintzaren eta materialaren hauskortasunaren inguruan lan egiten du. Zeinuak eta hauen esanahiak interesatzen zaizkio bereziki; forma biribilak eta indartsuak, baina aldi berean delikatuak.[1]
Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat erakusketa egin ditu, besteak beste:
- Rekalde Aretoa (Bilbo)
- Itiner Sarea (Madril)
- Cadavre Exquis,
- Loraldia jaialdia (Bilbo),
- 2014an, Costa Calma eta El Festín ( Bizkaiko Batzar Nagusietan (Bilbo), Mikel Ruizekin batera[3][4][5]
- Getxoarte 2014.
- Araba-Caja Vital aretoa (Gasteiz)
- JAZPANART (Beasain)
- LE MAISON en Histeria Kolektiboa (Bilbo).
- 2018ko martxoan, Navajo-Divertido, Getxoko Torrene Aretoan[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 «matxalen oñate» eremuak (kontsulta data: 2025-11-14).
- ↑ Francisco 11, Okela Sormen Lantegia Calle San. «Matxalen Oñate» OKELA Sormen Lantegia (kontsulta data: 2025-11-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mujika, Por Jon. (2014-09-12). «El álbum de familia y el placer gozoso de tocar» Deia (kontsulta data: 2025-11-16).
- ↑ «Arte Ederretako ikasleen lanak Batzar Nagusietan ikusgai -» Hiruka.eus (kontsulta data: 2025-11-16).
- ↑ Press, Europa. (2014-09-11). «Matxalen Oñate y Mikel Ruiz exponen 'Costa Calma-el Festín' en las Juntas de Bizkaia» www.europapress.es (kontsulta data: 2025-11-16).
- ↑ Txantiloi:Basque Oñate Esparza, Matxalen. (2015). «Navajo-Divertido / Matxalen Oñate» biblioteca.artium.eus (kontsulta data: 2025-11-16).