Miren Galán
| Miren Galán | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Miren Karmele Galán Marín |
| Jaiotza | Santurtzi, 1996ko apirilaren 22a (30 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Asti Leku Ikastola Ánima Eskola Arte Eszenikoko Eskola Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Irakaslea(k) | David Valdelvira Marina Ximanskaja |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | dibulgatzailea, kazetaria, aurkezlea eta aktorea |
| Lan nabarmenak | |
| Jasotako sariak | |
Miren Karmele Galán Marín (Santurtzi, Bizkaia, 1996ko apirilaren 22a) bizkaitar aktore, ikusentzunezko komunikatzaile eta kazetaria da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santurtzin jaio zen. Portugaleteko Asti Leku Ikastolan ikasi zuen. Gero, Ikus-entzunezko komunikazioan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Arte dramatikoan eta interpretazioan trebatu zen David Valdelvira eta Marina Ximanskajarekin, Ánima eskola izeneko arte eszenikoen goi-mailako eskolan. Bertan, ikaskide izan zituen Koldo Olabarri, Ainhoa Artetxe, Julen Guerrero Calvo edo Ane Ines Landeta aktoreak.[1]
Aktore ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerki munduan hasi zen Santurtziko Teatro Encrucijada konpainiaren eskutik. 2009an Teatro Encrucijada konpainiaren El rey del merengue produkzioanhartu zuen parte, Rafa Romero eta Sergio Moralesen liburuxkaz osatutako antzerki musikala, Fernando Valgañón zuzendariak zuzendua eta Santurtziko Serantes Kultur Aretoa, Bilboko Arriaga Antzokia eta Zaragozako Kongresu Jauregia bezalako antzokietan eszenaratua.[2][3][4][5][6][7]
2012an Moulin Rouge-n hartu zuen parte, David Valdelvira eszena-zuzendariak idatzi eta zuzendutako komedia musikala, Campos Eliseos Antzokian antzeztua, Koldo Olabarri eta Ainhoa Artetxerekin batera, beste aktore batzuen artean. Antzezlanak oso harrera ona izan zuen eta hainbat antzokitara eraman zen 2012 eta 2013 urteetan. Antzerki ekoizpenak Buero Vallejo Saria (2013) jaso zuen, sarien X. edizioan.[8][9][10]
2013an, David Valdelvira eszena-zuzendariak zuzendu eta Campos Eliseos Antzokian Maksim Gorkiren Los bajos fondos interpretatu zuen, besteak beste Julen Guerrero Calvo eta Ane Inés Landetarekin batera.
2014an, William Shakespeareren Sueño de una noche de verano (euskaraz: Uda gau bateko ametsa) produkzioan hartu zuen parte, Nick Bottomen paperean, David Valdelvira eszena-zuzendariak zuzendu eta Campos Eliseos Antzokian antzeztutako ekoizpena, eta Estela Celdrán zuzendari-laguntzaile zuela, Carmen Climent, Nerea Elizalde, Julen Guerrero Calvo, Lorea Lyons eta Ana Inés Landeta aktoreekin batera, besteak beste. Ekoizpenak oso harrera ona izan zuen eta 2014 eta 2015 urteen artean behin baino gehiagotan eszenifikatu zen. Antzerki ekoizpenak Buero Vallejo Saria (2015) jaso zuen, sarien XII. edizioan.[11][12][13][14][15][16]
2015ean, Marina Ximanskajak zuzendutako eta Campos Elíseos Antzokian antzeztutako Diálogos Imposibles lanean hartu zuen parte, Antón Txekhov-en La gaviota, El jardín de los cerezos eta Las tres hermanas lanetan eta Gustavo Adolfo Bécquer-en poesian oinarritutako muntaia batean, Carmen Climent, Nerea Elizalde, Lorea Lyons eta Ana Inés Landeta aktoreekin batera, besteak beste.
2020an, GetxoExpress Zinemaldiko aurkezlea izan zen, Guetxo hirian (Bizkaia) urtero egiten den zinemaldian. Gero, ikus-entzunezkoen ekoizpenaren arloan jarraitu du lanean.[17][18][19][20][21]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurkezle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020, GetxoExpress Zinemaldia
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015, Diálogos Imposibles, zuz. Marina Ximanskaja
- 2014, Uda-gau bateko ametsa, zuz. David Valdelvira[22]
- 2013, Los bajos fondos, zuz. David Valdelvira
- 2012, Un día cualquiera en el Moulin Rouge, zuz. David Valdelvira[23]
- 2009, El rey del Merengue, zuz. Fernando Valgañón[24][25]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buero Vallejo sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Kategoria | Lana | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2015 | Antzerki ekoizpen eta montaje onena | Sueño de una noche de verano | Irabazlea |
| 2013 | Antzerki ekoizpen eta montaje onena | Un día cualquiera en el Moulin Rouge | Irabazlea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Rodríguez, Un reportaje de Arantza. (2018-02-23). «“Tenemos muchas ganas de hacer cosas”» Deia.
- ↑ Correo, El. (2009-10-12). «"El rey del merengue"» agenda.elcorreo.com.
- ↑ ZUBELDIA, S.. (2009-05-08). «Un grupo de teatro de Santurtzi lleva de gira una ópera rock solidaria» El Correo.
- ↑ «´Rey del Merengue´, en el Palacio de Congresos» El Periódico de Aragón 2010-03-26.
- ↑ «‘El rey del merengue’, ópera rock» Deia 2014-07-19.
- ↑ El Rey del Merengue – El Reestreno – Teatro Encrucijada. .
- ↑ Pardo, Un reportaje de Miguel A.. (2017-12-10). «Teatro como receta para disfrutar y ayudar» Deia.
- ↑ Correo, El. (2013-01-05). «"Un día cualquiera en Moulin Rouge"» agenda.elcorreo.com.
- ↑ «Un día cualquiera en Moulin Rouge. Anima Eskola eta Txaika Teatro» bizkaie.biz.
- ↑ «El parisino Moulin Rouge se traslada a Bilbo con un cabaret de humor - GARA» gara.naiz.eus.
- ↑ Correo, El. (2014-06-21). «"Sueño de una noche de verano"» agenda.elcorreo.com.
- ↑ Sala Ánima-Ánima Aretoa. (2015-01-14). «Sala Ánima-Ánima Aretoa. Programación 2014-2015. "Sueño de una noche de verano" dirigida por David Valdelvira» web.archive.org.
- ↑ Premio “Buero” de Teatro (2015).. .
- ↑ Fundación Coca-Cola-INAEM. (2015). XII Premios Buero Vallejo. 2015. Fundación Coca-Cola. Instituto Nacional de las Artes Escénicas y de la Música (INAEM).. .
- ↑ Ánima Eskola. (2015-06-18). «Ánima Eskola. Noticias 2015. Premios Buero Vallejo 2015.» web.archive.org.
- ↑ Ánima Eskola. (2015-08-10). «Ánima Eskola. Noticias.» web.archive.org.
- ↑ «GetxoExpress 2020: Festival de Cortos Express» www.kulturklik.euskadi.eus 2020-04-28.
- ↑ «Getxo - Servicios - Agenda - Detalle» www.getxo.eus.
- ↑ «Getxo - Servicios - Agenda - Detalle» www.getxo.eus.
- ↑ «GetxoExpress 2020 ya tiene ganadores» www.euskadi.eus 2020-10-26.
- ↑ Lago, Por Concha. (2019-10-27). «¿Qué se cuece en las alfombras rojas?» Deia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Correo, El. (2014-06-21). «"Sueño de una noche de verano"» agenda.elcorreo.com (kontsulta data: 2024-08-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Correo, El. (2013-01-05). «"Un día cualquiera en Moulin Rouge"» agenda.elcorreo.com (kontsulta data: 2024-08-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) ZUBELDIA, S.. (2009-05-08). «Un grupo de teatro de Santurtzi lleva de gira una ópera rock solidaria» El Correo (kontsulta data: 2024-08-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Correo, El. (2009-10-12). «"El rey del merengue"» agenda.elcorreo.com (kontsulta data: 2024-08-23).