close
Edukira joan

Peg Phillips

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peg Phillips

Bizitza
JaiotzaEverett, 1918ko irailaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaSeattle, 2002ko azaroaren 7a (84 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumopatia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0680697 Allocine: 108513 Allmovie: p56593 Edit the value on Wikidata

Peg Phillips (Everett (Washington), 1918ko irailaren 20a-Seattle, 2002ko azaroaren 7a) aktore estatubatuarra da. Northern Exposure telesailean Ruth-Anne Miller dendariaren rola betetzeagatik da ezaguna[1].

Lau urte zituenetik aktore nahi zuen izan eta gaueko antzokian hobby gisa aritzen zen. Washingtoneko Antzerki Eskolara joan nahi izan zuen baina ez zuen nahikoa dirurik eta lanean hasi behar izan zuen[1]. 18 urte zituela Kaliforniara joan zen bizitzera[2].

Bi aldiz ezkondu zen eta bietan banandu. Hiru alaba eta seme bat izan zituen, Elizabeth, Kathy, Virginia eta Arthur. 1950. hamarkadan polio eta peritonitis gaixotasunak gainditu zituen[1]. 1960. hamarkadan hiru gazteenekin bizi zen Santa Cruz (Kalifornia) hirian.

Zerga kontulari lanean aritu zen[2] eta erretiroa hartu zuenean gaztetako ilusioa berreskuratu eta hiriko antzerki taldean sartu zen. 1984an Washingtoneko Antzerki eskolan sartu eta 1985ean Chase filmean egin zuen debuta. 1990an Northern Exposure telesailean egin zen famatu[3]. Paper puntuala izan behar zuena ohiko bihurtu zen eta telesailak iraun zuen sei denboraldietan aritu zen lanean[4]. Hainbat sarietarako izendatua izan zen bigarren mailako emakumezko aktore onenerako.

1995ean aorta hautsi zitzaion eta 1999an auto batek harrapatu eta aldaka eta eskumuturra hautsi zituen[4]. 2002an hil zen birika arazoengatik. Ruth-Ann Miller pertsonaia bezala bera ere erretzaile handia baitzen[1]. Bere seme Arthur eta alaba Kathy bera baino lehenago hil ziren.

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1985ChaseAuntie JaneTelefilmea
1990Waiting for the LightIris
1991Dogfightkafetegiko adineko bezeroa
1994How the West Was FunNattyTelefilmea
1996Jerry Maguire
Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1990–95Northern ExposureRuth-Anne Millerohiko aktorea, 105 kapitulu
1996Suddenly SusanCameron epailea"Golden Girl Friday" kapituluan
1996Boston CommonRose"A Triage Grows in Boston" kapituluan
1996Touched by an AngelZelda Widdenberg"The Journalist" kapituluan
1996–997th HeavenMrs. Hinkle4 kapitulutan
2000ERMrs. Duffy"The Domino Heart" kapituluan
SariakUrteakOharrak
Emmy Sariak1993: Telesail dramatiko batean bigarren mailako emakumezko aktore onena (Northern Exposure)Izendatua
Kalitatezko telebistaren ikusleak1994: Kalitatezko telesail dramatiko batean bigarren mailako emakumezko aktore onena (Northern Exposure)Izendatua
Aktoreen Sindikatuaren Sariak1995: Telesail dramatiko batean bigarren mailako emakumezko aktore onena (Northern Exposure)Izendatua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 Oliver, Myrna; November 13, Los Angeles Times|on; 2002. (2002-11-13). «Margaret 'Peg' Phillips -- actress appeared on 'Northern Exposure'» SFGate (kontsulta data: 2020-03-08).
  2. 1 2 «Phillips, Peg (1918-2002)» www.historylink.org (kontsulta data: 2020-03-08).
  3. (Ingelesez) Press, The Associated. (2002-11-14). «Peg Phillips, 84, Actress Who Played Quirky Role on 'Northern Exposure'» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2020-03-08).
  4. 1 2 (Ingelesez) «Margaret 'Peg' Phillips, 84; TV Actress» Los Angeles Times 2002-11-13 (kontsulta data: 2020-03-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]