close
Edukira joan

Pirmin Aldabaldetreku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pirmin Aldabaldetreku
Bizitza
JaiotzaZarautz, 1930
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 2006ko uztailaren 13a (75/76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Ninette de Valois
Jarduerak
Jarduerakdantzaria

Pirmin Aldabaldetreku Arruti (Zarautz, 1930Donostia, 2006 uztailaren 13) dantzari euskalduna izan zen.

Gerra Zibilean Euskal Herritik ihes egin beharra izan zuen eta Ingalaterrara joan zen. Bertan, Ninette de Valois-i esker balletean ikasi zuen eta Welss Ballet-era (gaur egun Londoneko Royal Ballet izenez ezaguna) ailegatu zen. Ballet hartako dantzari nagusia izan zen 1948tik 1961era. Lesio baten ondoren, bere dantzari karrera amaitutzat eman behar izan zuen.

Ondoren, Portugalgo Porton dantza eskola bat zabaldu zuen eta han bizi izan zen hurrengo 40 urteetan. Herrialde hartako dantzari bikain askoren irakasle izan zen. 2003an Zarautzera, bere jaioterrira, itzuli zen. 2006ko uztailaren 13an hil zen.

Fermin Aldabaldetreku eta Pirmin Treku izenez ere ezaguna da.