close
Edukira joan

Sebastião Mascarenhas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sebastião Mascarenhas
4. elizbarrutiko apezpiku

2022ko abenduaren 31 -
Godfrey de Rozario
Elizbarrutia: Barodako elizbarrutia
nagusi jeneral

2017ko abuztuaren 10a - 2022ko abenduaren 31
Bizitza
JaiotzaCamurlim (en) Itzuli, 1959ko uztailaren 29a (67 urte)
Herrialdea India
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakkonkanera
gujaratera
hindia
marathera
ingelesa
alemana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaSociety of the Missionaries of St. Francis Xavier (en) Itzuli

Sebastião Mascarenhas (Camurlim, Salcete, Goa, 1959ko uztailaren 29a) indiar elizgizon katolikoa da, San Frantzisko Xabierkoaren Misiolarien Elkarteko kidea. 2022tik aurrera Barodako apezpikua da.[1]

Joaquim Mascarenhas eta Maria Joaquina Barretoren semea, Sebastião Mascarenhas Camurlimen (Goa) jaio zen 1959ko uztailaren 29an. Theodore Mascarenhas Daltonganjeko apezpikuaren anaia da, eta beste bi anai-arreba ere baditu, Maria Dias eta Albert Mascarenhas.[2]

Goak Pilarreko Fr. Agnel Schoolen graduatu ondoren, Ekonomikan eta Ingelesezko Literaturan lizentziatu zen Nagpurreko Unibertsitatean.[2] Gero Filosofia ikasketak burutu zituen Nagpurreko San Karlos apaizgaitegian eta teologia ikasketak Pilarreko India Osoko Misio Apaizgaitegian.[3] 1984ko maiatzaren 6an apaiztu zen San Frantzisko Xabierkoaren Misiolarien Elkarteko kide gisa.[1][3]

Apaiz-ordenazioa jaso ondoren, honako kargu hauek izan zituen: Gujarateko Vapiko Velankani Ama Birjinaren elizako bikarioa eta Vapiko Itxaropenaren Amaren eskolako zuzendaria izan zen (1984tik 1988ra); Silvassako Pietatearen Ama Birjinaren elizako bikarioa eta Fr. Agnel High Schooleko zuzendaria (1988tik 1990era); Nagar Haveliko Sheltiko kapilaua (1990etik 1992ra); Nagar Haveliko Dudhniko kapilaua, San Frantzisko Xabierkoaren eskolako zuzendaria eta Goako Pilarreko Misio Apaizgaitegiko irakasle bisitaria (1994tik 1996ra); Goako Pilar Teologia Eskolako irakaslea eta geroago errektorea (2000tik 2009ra); San Frantzisko Xabierkoaren Misiolarien Mumbaiko probintziako nagusia (2009tik 2012ra); Damango misioko nagusia (2013tik 2017ra). 2017ko abuztuaren 10ean, San Frantzisko Xabierkoaren Misiolarien Elkarteko nagusi bilakatu zen. Ikasketak ere jarraitu zituen. 1994an Misiologian lizentziatu zen San Augustin Filosofia eta Teologia Unibertsitatean, Alemanian. 2000an Teologia Sistematikoko doktoretza lortu zuen herrialde bereko Friburgoko Unibertsitatean.[3]

2022ko abenduaren 31n, Frantzisko aita santuak Barodako apezpiku izendatu zuen.[3] 2023ko otsailaren 18an apezpiku-ordenaioza jaso zuen Vadodarako Arrosario Santuaren eskolaren aurrean, Oswald Gracias kardinalaren eskutik, kontsakratzailekideak Thomas Ignatius Macwan eta Filipe Neri Ferrão izanik.[1]

Konkaneraz, gujarateraz, hindiz, maratheraz, ingelesez, alemanez eta frantsesez hitz egiten du.[2]

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 (Ingelesez) «Bishop Sebastião Mascarenhas, S.F.X.» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-11-29).
  2. 1 2 3 (Ingelesez) «Bishop Sebastiao Mascarenhas» Diocese of Baroda (kontsulta data: 2025-11-29).
  3. 1 2 3 4 (Italieraz) «Nomina del Vescovo di Baroda (India)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2022-12-31 (kontsulta data: 2025-11-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]