close
Edukira joan

Yolanda González

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yolanda González

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakYolanda González Martín
JaiotzaBilbo, 1961eko urtarrilaren 20a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1980ko otsailaren 1a (19 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: erailketa
HiltzaileaEmilio Hellín Moro (en) Itzuli
Ignacio Abad Velázquez (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakikaslea eta student leader (en) Itzuli
KidetzaEzkerraren Gazteak
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Langileen Alderdi Sozialista

Yolanda González Martín (Bilbo, 1961eko urtarrilaren 20a - Madril, 1980ko otsailaren 1a)[1] espainiar eskuin-muturreko terrorismoak eraildako ikasle eta militante komunista izan zen.[2]

Deustukoa jatorriz, Madrila joan zen elektronika ikastera. Han ikasten zuen lanbide heziketako ikastetxeko ikasleen ordezkaria bilakatu zen. Trotskista joerako Partido Socialista de los Trabajadores alderdiko militantea ere bazen. 1980ko otsailaren batean, Fuerza Nuevako zenbait kidek bahitu, torturatu eta erail zuten. Bere gorpua Madril ondoko errepide bazter batean aurkitu zuten. Erailketa Batallón Vasco Español erakundeak hartu zuen beregain. Erailketaren egile moduan, Emilio Hellín eta Ignacio Abad Velázquez atxilotu eta kartzela-zigorrak ezarri zitzaizkien.[3]

Hellini 43 urteko kartzela-zigorra ezarri zitzaion eta horietatik 14 bakarrik bete zituen. 2013ko otsailean, Hellinek, izen faltsu batez, espainiar segurtasun-indarrentzat komunikazio-teknologian lanean ziharduela zabaldu zuen El País egunkariak.

Isabel Rodríguezek "Yolanda en el País de los estudiantes" dokumentala zuzendu zuen, non Yolanda González Martínen bahiketa eta ondorengo hilketa kontatzen dituen, 1980an Batallón Vasco-Español-en eskutik.[4]

Egia, justizia eta erreparazioa eskatu dute, behin baino gehiagotan, Yolanda Gonzálen hil zuteneko urteurrenetan haren senideek eta auzokideek.[5][6][7]

Lorategia, plazatxoa eta plaka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean Jardines de Yolanda González Martín izeneko lorategia dago Madrilen.[8]

2016tik Yolanda Gonzalez izeneko plazatxoa dago Deustun. [9][10][11]

2017ko urtarrilean, Móstoleseko Udalak Arroyomolinos industrialdeko F kalea "Yolanda González kalea" izendatzea onartu zuen. Era berean, 2020ko otsailean, Alcorcóneko Udalak omenaldia egin zion herriko gazteguneari "Yolanda González Gazte Zentroa" izena jarrita.

2025ean, bere izeneko plazatxoan Deustuibarreko 57an plaka bat jarri zuten. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Topaguneko ordezkariak Yolandaren senide eta lagunen ondoan egon ziren (haien artean Asier neba). Biktimei egindako beste omenaldi batzuetan bezala, lore-eskaintza bat egin zen oroitzapen-plakaren ondoan, Txistularien Udal Bandak eskainitako musikarekin (Bonifacio Laskurainen "Hileta doinua" eta "Agur Jaunak"). Bahiketaren 45. urteurrena bete zenean, "Yolanda González Martín Víctima del BVE, BVE-ren biktima, 1980/02/01", uribilduaren historian eta bere auzoan bertan grabatu zen. Plakan bertan, QR kode batek udal webgunera eramaten du non Yolandari buruzko informazioa dagoen[12].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Yolanda González fue asesinada en la carretera de San Martín de Valdeiglesias - Archivo Linz de la Transición española | Fundación Juan March» www.march.es (kontsulta data: 2022-01-31).
  2. «Yolanda González en la memoria, 40 años después de último asesinato del franquismo» www.publico.es (kontsulta data: 2022-01-31).
  3. «Yolanda González Martín asesinada por la extrema derecha» Canal HISTORIA 1980-02-01 (kontsulta data: 2022-01-31).
  4. «Un documental recoge el secuestro y asesinato de Yolanda González» EITB Euskal Irrati Telebista (kontsulta data: 2022-01-31).
  5. Lizarribar, Aitziber Laskibar. «Egia, justizia eta erreparazioa eskatu dituzte Yolanda Gonzalez hil zuteneko urteurrenean» Berria (kontsulta data: 2022-01-31).
  6. Berria. «Yolanda Gonzalez gogoratu eta haren lana goraipatu dute» Berria (kontsulta data: 2022-01-31).
  7. Berria. «Yolanda Gonzalez omendu dute, eskuin muturrak hil eta 35 urtera» Berria (kontsulta data: 2022-01-31).
  8. «La deustuarra Yolanda González ya cuenta con plaza propia en Madrid» naiz: 2015-06-15 (kontsulta data: 2021-11-20).
  9. Deia. «Yolanda González ya tiene una plaza con su nombre en Deusto» www.deia.eus (kontsulta data: 2021-11-20).
  10. «Recordando a Yolanda González, la activista asesinada que representó la lucha por las libertades y la democracia» www.lasexta.com 2020-02-02 (kontsulta data: 2022-01-31).
  11. Berria. «Yolanda Gonzalez zenari plazatxo bat eskaini diote Bilbon» Berria (kontsulta data: 2022-01-31).
  12. Yolanda Gonzálezen omenezko plaka jarri du Bilboko Udalak|https://www.deia.eus/bilbao/2025/02/01/yolanda-gonzalezen-omenezko-plaka-jarri-9233770.html

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]