Papiamento
| Papiamentu | |
|---|---|
| Papiamentu — Papiamento | |
| Datu orokorrak | |
| Lurralde eremua | Nederlandar Antillak, Aruba |
| Hiztunak | 250.000 |
| Ofizialtasuna | Nederlandar Antillak, Aruba |
| Eskualdea | Karibe |
| Araugilea | Ez du |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza hizkuntza natural contact language (en) pidgina Portugaldar kreolerak Afro-Portuguese creoles (en) Upper Guinea Creole (en) | |
| Alfabetoa | latindar alfabetoa |
| Hizkuntza kodeak | |
| ISO 639-2 | pap |
| ISO 639-3 | pap |
| Ethnologue | pap |
| Glottolog | papi1253 |
| Wikipedia | pap |
| Linguasphere | 51-AAC-be |
| IETF | pap |
Papiamentoa Aruba, Bonaire eta Curaçao uharteetan erabiltzen den hizkuntza da. Portugesean oinarritutako hizkuntza kreoloa da, baina gaztelaniak ere eragin handia du. Papiamento izenak papia ("berriketa") hitzetik du jatorri.
Papiamentua esklabotzaren eta kolonialismoaren zapalkuntzaren aurkako erresistentziaren ikur izan da. Curaçaon esklabotzaren garaian sortu eta garatutako hizkuntza da, hainbat talde etnikoren eraginpean. XVII. mendean, papiamentua «esklaboen hizkuntza»tzat hartzen zen. Hala ere, kolonizatzaileek eta juduek bereganatu egin zuten, eta Eliza Katolikoak, eliza protestanteek eta gurasoek ahaleginak egin zituzten hura irakasteko, predikatzeko eta argitaratzeko. Papiamentuaren estatusa mespretxutik igaro da, eta gaur egun bi ortografia dituen hizkuntza ofiziala da.
Egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007an, nederlandera eta ingelesarekin batera, papiamentoa Nederlandar Antilletako hizkuntza ofiziala bihurtu zen. Hegoaldeko uharteetan mintzatuena da; iparraldekoetan (Saint Maarten, Saint Eustatius eta Saba), berriz, ingelesa. Aruban, papiamentoa eta nederlandera hizkuntza koofizialak dira.
Gaztelaniak gero eta eragin handiagoa du.