Alexandre Lagoya
| Alexandre Lagoya | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Alexandria, 1929ko ekainaren 29a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Paris, 1999ko abuztuaren 24a (70 urte) (70 urte) |
| Hobiratze lekua | new cemetery of Montmorency (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | gitarra-jotzailea eta konpositorea |
| Enplegatzailea(k) | Parisko Kontserbatorioa |
| Jasotako sariak | |
| Musika instrumentua | gitarra klasikoa |
| Diskoetxea | Philips RCA Records CBS Masterworks Philips Classics Records (en) |
Alexandre Lagoya (Alexandria, 1929ko ekainaren 29a - 1999ko abuztuaren 24a) Frantses gitarrista izan zen, jatorriz egiptoarra. Nazioarteko gitarrista bakarlari ospetsuenetako bat izan zen. Villa-Lobosekin eta Castelnuovo-Tedescorekin ikasi zuen. Parisen Ida Presti ezagutu zuen, eta gitarrista-bikote ospetsua osatu zuten biek elkarrekin. Bikoteak Bi gitarretarako kontzertua (1956) obra famatua konposatu zuen. Harrezkero, musikari askok idatzi zituzten musika-lanak bikote honentzat. Lagoya Parisko Musika Kontserbatorioko irakaslea izan zen 1969tik 1994ra. Ondu zituen lanen artean daude: Rêverie et caprice (gitarra bakarrerako) eta Prélude (bi gitarrarako). Gitarra jotzeko teknikan hainbat berrikuntza sartu zituen: eskuin eskuaren posizio berria, pizzicatoa azkartzeko eta staccatoa hobetzeko posizio berriak, eta bi haritan txioa egiteko aukera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.