close
Edukira joan

Anthony Das Pilli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anthony Das Pilli
apezpiku lagunkide

2024ko azaroaren 9a -
Elizbarrutia: Nelloreko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaDonakonda (en) Itzuli, 1973ko abuztuaren 24a (52 urte)
HerrialdeaImage India
Jarduerak
Jarduerakteologoa, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Anthony Das Pilli (Donakonda, 1973ko abuztuaren 24a) indiar elizgizon katolikoa da, 2024tik aurrera Nelloreko apezpiku lagunkidea dena.[1]

Anthony Das Pilli Nelloreko apaizgaitegi txikian ikasi zuen. Ondoren, filosofia ikastera joan zen Visakhapatnamgo San Joan apaizgaitegira eta teologia ikastera Hyderabadeko San Joan apaizgaitegira. 2000ko apirilaren 24an apaiztu zen, Nelloreko elizbarrutian inkardinatuta geratuz.[2]

Apaiz-ordenazioa jaso ondoren, hainbat parrokiatan aritu zen lanean 2008ra arte. 2008tik 2014ra, teologia dogmatikoa ikasi zuen Erromako Urbaniana unibertsitatean, teologian doktoretza lortuz. Bere elizbarrutira itzuli zenean, Nelloreko Sunnapubatti barrutiko parroko eta apaizgaitegi txikiko errektore gisa aritu zen 2014tik 2016ra. 2017tik aurrera, teologia dogmatikoa irakatsi zuen Hyderabadeko San Joan apaizgaitegian.[2]

2024ko azaroaren 9an, Frantzisko aita santuak Nelloreko apezpiku lagunkide izendatu zuen.[2] hurrengo urteko urtarrilaren 9an apezpiku-ordenazioa jaso zuen Nelloreko San Jose bigarren hezkuntzako eskolan, Anthony Poola kardinalaren eskutik, kontsakratzailekideak Bhagyaiah Chinnabathini eta Doraboina Moses Prakasam izanik.[1] Omnibus omnia leloa hautatu zuen.[3]

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 (Ingelesez) «Bishop Anthony Das Pilli» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-11-26).
  2. 1 2 3 (Italieraz) «Nomina del Vescovo Coadiutore di Nellore (India)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2024-11-09 (kontsulta data: 2025-11-26).
  3. (Ingelesez) «Bishop Anthony Das Pilli» GCatholic (kontsulta data: 2025-11-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]