Apeles
| Apeles | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kolofon, K.a. 370 |
| Heriotza | Kos, K.a. 306 (63/64 urte) |
| Familia | |
| Aita | Pytheas |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | antzinako greziera |
| Irakaslea(k) | Pamphilus of Amphipolis (en) Ephorus (en) |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria eta idazlea |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
Apeles (antzinako grezieraz: Ἀπελλῆς) Antzinaroko margolari maiteen eta ospetsuenetako bat izan zen. Kolofonen jaio zen, K.a. 352. urtean, eta K.a. 308. urtean hil zen Kosen. Bere garaian artista txit ospetsua izan zen. Alexandro Handiaren eta Filiporen erretratugile ofiziala.[1] Bere obra guztia desagertu egin da.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ovidio eta Plinio Zaharraren idazkietan oinarriturik, K.a. 352an Kosen jaioko zela pentsatu zen,[3] nahiz eta, Estrabonen arabera, Efesokoa izan[4] eta, Suda Bizantziar entziklopediaren arabera, Kolofonen jaio zen. Panfilo Amfipoliekoa artistaren ikaslea izan zen Sizionen.
Apeles izan zen Alexandro Handiak bere irudia betikotzeko aukeratu zuen margolaria. Alexandrok bazekien arteak propagandarako ahalmena izan zezakeela, eta oso ondo jakin zuen bere irudiaren erreprodukzioa kontrolatzen. Hiru artista bakarrik baimendu zituen: eskultore bat, urregile bat eta margolari bat. Alexandroren biografoek diotenez, Alexandrok oso estimu handitan zuen Apeles margolaria, maiz bisitatzen baitzuen bere tailerra eta haren eskakizunei men egiten baitzien.
Iturri zaharrek margolari honen inguruko hainbat kondaira biltzen dituzte. Plinio Zaharrak dio Alexandrok, bere ohaide kuttunaren, Kanpasperen, erretratu bat ikustean, Apeles maiteminduta zegoela ulertu zuela. Nahiz eta Alexandroren izaera oldartsua izan, haserretu beharrean, erregeak bere laguna eskaini zion pintoreari. Alexandrok, bere burua jainkotzat zeukalarik, ordea, hainbesteraino estimatzen zuen Apeles eta bere artea, non azken honen aldetik hainbat iruzkin gogaikarri jasan baitzituen. Esaten da Apelesek, adibidez, Alexandrori ulertarazi ziola pinturaz ezagutzarik gabe hitz egiten zuela, eta esan ziola bere koloreak prestatzen zituzten laguntzaileei ere barre eragiten ziela. Eszena hori Salvatore Rosak margolan batean jaso zuen.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Galduta, bere lanak deskribapen literarioen bidez bakarrik ezagutzen dira. Hala ere, nahiz eta Apelesen lanetako bat bera ere ez iraun, haren ekoizpena, estiloa eta teknika ondo baino hobeto ezagutzen dira, Pizkundeko artisten azterketa eta inspirazio gisa balio izan zuten eta; horretarako, erreferentzia literarioen bidez, deskribapen magistralak zituzten.
Obra galdu horiek Mazedoniako Filipo II.aren erretratuak, haren seme Alexandro Handiaren erretratuak, Alexandroren jeneralenak, gai mitologikoak dituzten lanak, Afroditarenak bezalako alegoriak eta ezjakintasunari, susmoari, bekaizkeriari eta abarri buruzkoak biltzen dituzte.[5]
Bere lanik ospetsuena, zalantzarik gabe, Kalumnia da, Luziano Samosatakoaren deskribapenari esker. Deskribapen horrek mendeetan zehar eragina izan zuen beste artista batzuengan, hala nola Botticelli (Apelesen kalumnia) eta Alberto Durerorengan, zeinek bere erara, alegoria hori berriro margotzen saiatu baitziren deskribapen horretatik abiatuta. Lan horren inguruan istorio apokrifo bat sortu zen, zeinaren arabera Kalumnia Apelesen bizipen batean oinarrituko zen, pintore aurkari batek, Antifilosek, Tiro hirian Ptolomeo IV.aren aurkako matxinada bat sustatzea leporatuko ziokeena, bere errugabetasuna juxtu exekutatua izan aurretik frogatuz. Hala ere, istorio autobiografiko hau ezin da egiazkoa izan, Apeles aipatutako matxinada baino ia mende bat lehenago hil baitzen.[6]
Estilo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere garaian, Apelesi buruz esaten zen graziaren dohaina zuela (χάρις), Rafael Sanzio Cinquecentoko pintore italiarraz mende batzuk geroago esan zen bezala. Bere koadroek distira berezia zuten; horretarako atramentum izeneko teknika erabiltzen zuen, hau da, margolanen gainean berniz beltzezko kapa bat barreiatzen zuen behin lana bukatu.
Apeles margolanetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apeles margolari mitikoa sarritan beste egileen lanetan agertu da, bereziki haren inguruko kondairetan oinarritutako gai erotikoekin lotuta.
- Tiepolo: Alexandro Handiak artista bisitatu zuen Kanpaspe margotzen ari zen bitartean (1725-1726), Montrealgo Arte Ederren Museoa.
- Charles Meynier: Alexandro Handia Kanpaspe Apeleri uzten (1822), Rennesko Arte Ederren Museoa (1822).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Apeles (s. - IV)» Apeles (s. - IV) (kontsulta data: 2026-03-05).
- ↑ «Biografía de Apeles (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com (kontsulta data: 2026-03-05).
- ↑ «TRATADO DE LA PINTURA Y EL COLOR Historia natural de Plinio el viejo LIBRO 35» www.historia-del-arte-erotico.com (kontsulta data: 2026-03-04).
- ↑ Estrabon XIV, 1, 25.
- ↑ «Biografia de Apeles» www.biografiasyvidas.com (kontsulta data: 2026-03-05).
- ↑ Modern Language Association of America; Modern Language Association of America. Transactions and proceedings. (1884). Publications. Menasha, Wisc. [etc.] (kontsulta data: 2026-03-05).
- ↑ Getty Center.