Cruising

Cruising (for sex), edo cruising ingelesetik mailegatutako hitz edo esapidea dugu, euskaraz ere erabili izan den[1] esapidea. Ingelesez "to cruise" noraezean ibili, kalez kale ibili, adierazten du, oinez, autoz edo itsasontziz. Baina aditz hori sexu kontuetarako ere erabili izan da adierazteko noraezean bezala ibiltzea sexu-kide bat edo batzuk bilatzeko, ausaz, modu anonimoan, agian behin bakarrik jarduteko.
Cruising terminoa, geroago, teknologiaren testuinguruan ere erabili izan da, Interneteko zerbitzuen bidez, telefono aplikazioen bidez-edo, sexu-harremanak bilatzearen ekintza adierazteko.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cruising terminoa 1970eko hamarkadan sortu zen AEBetan, Booze 'n' Cruise gay tabernarekin lotuta, Albuquerqueko (Mexiko Berria) 66 Ibilbidean kokatua. Hitza argot gay ingelesean erabiltzen hasi zen, beste homosexual batekin modu diskretuan hitz egin ahal izateko (jatorrian hitzak oinez zeharkatzea, patruilatzea, zeharkatzea esan nahi baitu), heterosexualen aurrean gay gisa identifikatu gabe. Gaur egun hedabideek hitzaren esanahia zabaldu dute arrunta bihurtu arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |