close
Edukira joan

Elizabeth Strout

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elizabeth Strout
Image
(2015)
Bizitza
JaiotzaPortland, 1956ko urtarrilaren 6a (70 urte)
HerrialdeaImage Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)James Tierney (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSyracuse University College of Law (en) Itzuli
Bates College
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea eta idazlea
Lantokia(k)New York
Enplegatzailea(k)Queens University of Charlotte (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

elizabethstrout.com
IMDB: nm0835197 Facebook: elizabethstroutfans Twitter: lizstrout Edit the value on Wikidata

Elizabeth Strout (Portland, Maine, AEB, 1956ko urtarrilaren 6a) fikziozko idazlea da. 2009 urtean Fikziozko Pulitzer Saria irabazi zuen Olive Kitteridge eleberriarekin, Maineko kostaldean emakume bati, bere hurbileko familiari eta lagunei buruzko kontakizun bilduma. Liburua HBO Ameriketako Estatu Batuetako telebista kateak egokitu zuen eta miniserie bat egin zuen. Miniserie horrek 2015ean sei Emmy sari irabazi zituen.[1][2]

Strout Portlanden jaio zen, Maine estatuan, eta Maine eta New Hampshireko hiri txiki batzuetan hazi zen. Aita zientzia-irakaslea izan zen eta ama prestaketa-irakaslea. Bates Collegetik egresatu ostean, Stroutek urtebete eman zuen Oxforden (Ingalaterra), eta gero Zuzenbide ikasketak egin zituen urtebetez. 1982 urtean ohorez graduatu zen, eta Sirakusako Unibertsitateko legeetan gradua jaso zuen.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garduatu zen urte horretan bertan, 1982an, kaleratu zuen bere lehen ipuina New Letters literatur aldizkarian.[1]

Strout New York hirira joan zen bizitzera. Literatur aldizkarietan kaleratu ziren ipuinak idazten jarraitu zuen, baita Redbook eta Seventeen izeneko aldizkarietan ere.[3]

Sei-zazpi bat urte eman zituen bere lehen eleberria osatzen, Amy e Isabelle, kaleratu ostean 2000. urtean Orange Sarirako aurrehautatua eta fikziozko Faulkner sarirako izendatua izan zena. Amy eta Isabelle telebistarako film gisa egokitu zuten, Elisabeth Shue protagonista eta Oprah Winfreyk ekoiztua.[1]

Strout NEHko (Humanitateen Funts Nazionala, ingelesez) irakaslea izan zen Colgate Unibertsitatean 2007 urteko udazkenean. Sormenezko idazkera irakatsi zuen han, hasierako mailetarako eta maila aurreratuetarako. Arte Ederretako Masterrean ere parte hartu zuen Ipar Carolinako Queens de Charlotte Unibertsitatean.[3]

2009 urtean, Olive Kitteridge-k Fikziozko Pulitzer Saria eman zion Strout-i. 2019 urtean kaleratu zuen Luz de febrero eleberria Olive Kitteridge-ren jarraipena da.[1]

Argitaratutako liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Amy e Isabelle. Itzulpena: Juan Tafur. Seix Barral, 2017. ISBN 978-84-322-3236-7, (jatorrizkoa ingelesez: Amy and Isabelle,1998).[4]
  • Abide With Me (2006).
  • Olive Kitteridge (2008).
  • Los hermanos Burgess. Itzulpena: Rosa Pérez Pérez. Seix Barral, ISBN 2018.978-84-322-3328-9, (jatorrizkoa ingelesez: The Burgess Boys, 2013).
  • Me llamo Lucy Barton. Itzultzailea: Flora Casas Vacas. Duomo argitaletxea, ISBN 9788416261918, (jatorrizkoa ingelesez: My Name Is Lucy Barton, 2016).[5]
  • Todo es posible. Itzulpena: Flora Casas Vacas, Duomo argitaletxea, ISBN 9788416634828 (jatorrizkoa ingelesez: Anything is Possible, 2017).
  • Luz de febrero. Itzultzailea: Juanjo Estrella, Duomo argitaletxea, ISBN 9788417761417, (jatorrizkoa ingelesez: Olive, Again, 2019).[6]
  • Lucy y el mar. Itzulpena: Flora Casas Vacas, Alfaguara, 2023, 9788420466057, (jatorrizkoa ingelesez: Lucy by the Sea, 2022).
  • Cuéntamelo Todo. Itzulpena: Flora Casas Vacas, Alfaguara, 2025, 9788410299023, (jatorrizkoa ingelesez: Tell me Everything, 2024)

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]