Frank Cook
Itxura
| Frank Cook | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | 1940ko urtarrilaren 6a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2021eko uztailaren 9a (81 urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | jazz musikaria |
| Genero artistikoa | bluesa |
| Musika instrumentua | bateria |
| Diskoetxea | Capitol Records |
Frank Lenord Clayman Cook (Boyle Heights, Los Angeles, 1942ko urtarrilaren 6a – Marina del Rey, Kalifornia, 2021eko uztailaren 9a) estatubatuar bateria-jotzailea izan zen
Nerabezaroan hasi zen bateria jotzen, UCLAn filosofia ikasi aurretik. Charlie Haden, Chet Baker eta Elmo Hope jazz musikariekin eta Shirley Ellis eta Dobie Gray soul artistekin kolaboratu zuen. 1965ean Canned Heat taldean sartu zen Ron Holmes ordezkatzeko eta bi urte geroago Adolfo de la Parrak ordezkatu zuen.
Ondoren, Bluesberry Jam eta Pacific Gas & Electric taldeetako kide izan zen. Gainera, psikoanalista izan zen Kalifornian.