close
Edukira joan

Froga (zuzenbidea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zuzenbidean, froga auzipeko egitatea egia dela finkatzeko alderdien prozesuko jarduera da, epailea gogatzeko xedez eta, zenbait egileren arabera, egitateen egiazkotasuna ezartzeko ere bai. Frogak auzira legezko bide edo prozeduren bitartez ekarri behar dira. Epaileek zigorrak ezartzeko bide garrantzitsua da, legeak esanguratsu irizten dien epai baten oinarri diren egitateak finkatzeko.

Froga Nurembergeko epaiketetan.

Zigor-arloko eta arlo zibileko legedi gehienetan, aztarnak edo zantzuak aldatzea, faltsutzea edo ezabatzea edo gezurrezko aztarna bat zabaltzea helburu duten frogak aldatzea legeak zigortzen duen arau-hauste larria da. Espainian, adibidez, Prozedura Zibilaren Legearen V. Kapituluan jasota dago nola ekarri behar da froga arlo zibileko epaiketa-prozesura[1].

Egitate guztiak froga daitezke, salbuetsita funtsezko egitate negatiboak eta moralki eta fisikoki ezinezkoak diren egitateak. Prozesu judizial batean, auzigai diren egitateak frogatu behar dira, eta, oro har, frogaren zama dauka kontrakoari onartu ez duen egitate bat baieztatu duena.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. Euskadin, Justizia Administrazioa. (2022-08-22). «Prozedura Zibilaren Legea» www.justizia.eus (kontsulta data: 2026-03-12).