close
Edukira joan

Geologia Zientzien Nazioarteko Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
IUGS» orritik birbideratua)
Geologia Zientzien Nazioarteko Elkartea
Datuak
Izen laburraIUGS
Motaelkarte zientifikoa, nazioarteko erakundea eta argitaratzaile akademikoa
Jarduera
KidetzaZientziarako Nazioarteko Kontseilua, Committee on Space Research eta International Science Council
Eskumendekoak
Agintea
LehendakariaHassina Mouri (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1961
webgune ofiziala
Facebook: iugspage Twitter: theiugs Edit the value on Wikidata

Geologia Zientzien Nazioarteko Elkartea (ingelesez, International Union of Geological Sciences, IUGS) geologiaren esparruko zientzialarien nazioarteko elkartea eta gobernuz kanpoko erakundea da, geologiaren arloko lankidetza globalean aritzen dena.[1] 2023an kalkulatu da milioi bat geologo eta lurraren zientzialari ordezkatzen dituela mundu osoan.[2]

1961ean sortu zen IUGS, 1875etik aurrera lau urtean behin egiten diren Nazioarteko Geologia Biltzarren arteko elkarlana mantentzeko. Nazioarteko Zientzia Kontseiluko (ISC) kide da.[3] 2025ean 121 herrialdetako geologia elkarteak ditu partaide. Gai zientifiko ugari lantzen dira bere batzorde, lan-talde, programa bateratu eta atxikitako erakundeetan. IUGSren egitekoa arazo geologikoen azterketa sustatzea da, batez ere mundu mailako garrantzia dutenena, eta lurraren zientzien nazioarteko eta diziplinarteko lankidetza laguntzea eta erraztea.[4]

UNESCOrekin batera aritzen da IUGS Nazioarteko Geozientzia Programan (IGCP), eta Munduko Geoparkeen Sarean (GGN) ere parte hartzen du. Geological Society of London partaideak IUGSren argitalpenen ekoizpena eta banaketa gainbegiratzen du. Indiako Geologia Elkarteak IUGSren hiruhileko aldizkaria (Episodes) ekoizten eta banatzen du.[5]

IUGS nazioarteko bederatzi batzordetan aritzen da:

  • Geozientziari buruzko Informazioa Kudeatzeko eta Aplikatzeko Batzordea (CGI)
  • Geozientzien Hezkuntza, Prestakuntza eta Transferentzia Teknologikorako Batzordea (COGE)
  • Ingurumen Kudeaketarako Geozientzia Batzordea (GEM)
  • Estratigrafiako Nazioarteko Batzordea (ICS)
  • Zientzia Geologikoen Historiaren Nazioarteko Batzordea (INHIGEO)
  • Tektonika eta Geologia Estrukturaleko Batzordea (TECTASK)
  • Munduko Geokimika Oinarrien Batzordea (CGGB)
  • Geoetika Batzordea (CG)
  • Geologia Ondarearen Nazioarteko Batzordea (ICG)[6]

Ondarearen kudeaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken batzorde horrek, geologia ondarearenak (IUGSk geoheritage deitzen dio kontzeptuari) batzordeburu euskalduna izendatu zuen 2020an, Asier Hilario geologoa, Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendaria orduan.

Ondarearen batzorde honek bi zerrenda antolatu ditu 21. mendean:

Euskal Herriko ondarea ere bada zerrenda horietan. Lehenean Zumaiako flysch ingurunea dago izendatua, eta bestean Ereño Gorria deritzon harri mota.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]