Metatesi
Hizkuntzalaritzan, metatesia hitz bateko segmentuen lekualdatzea da, bi segmentuon kokapenak trukatuz edo segmentu bakar baten lekualdatzea. Metatesiaen adibide bat osatzen dute iruditu eta iduritu sinonimoek, edo lukete forma estandarrak eta luteke ez-estandarrak.[1]
Hitzen etimologia ikertzerakoan, askotan metatesia ez ote zen gauzatu ikertu egiten da. Hizkuntzalaritza diakronikoa ikertzen dutenentzat, askotan, ez da erraza antzematea metatesia bat aztertzean, zein ote zen jatorrizko forma eta zein berria, esate baterako, iruditu > iduritu ala iduritu > iruditu ote den. Zalantza dagoenean, ustez jatorrizko forma eskuinean jartzen da: iduritu < iruditu idatziz gero, ustez, jatorrizko forma iruditu da eta iduritu, metatesia gertatu eta gero sortutakoa, baina idazteko era horrek zalantza dagoela adierazten du.
Bi metatesi prozesu bereizi egin dira[2]:
- lehendabizikoa segmentu bakar baten lekualdatzea da, eta
- bigarrenak bi segmenturen kokapenak trukatzen ditu.
Lehenengoa bereizgarri fonetiko luzeak dituzten ezaugarri fonologikoei dagokie eta bigarrena segmentu bikote mugatuek aurrera eramaten duten transposizio ez-lokala da. Bikoteok betiere beren ekoizpenean antzekotasunen bat azaltzen dute eta silabaren barnean kokapen berean doaz, hots, bi bokalak nukleoan edota bi kontsonanteak koda edo ekinean.
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horra dokumentatuta dauden[2] metatesi batzuen adibide batzuk:
Bokala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- euskara / eskuara.
- hedoi / hodei.
- inude / unide.
- seinale / senaile.
- zeinbat / zenbait.
Kontsonante
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Egurtzegi, Ander. Euskal metatesiak: abiaburua haien ikerketarako. .
- 1 2 Egurtzegi, Ander. (2011-06-06). «Euskal metatesiak: abiaburua haien ikerketarako» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 45 (1): 1–79. doi:. ISSN 2444-2992. (kontsulta data: 2022-02-26).
- ↑ [...] datu hauen guztien argitan, errexal elexar hitzaren aldaera dateke, albokarien arteko metatesiaren eraginez sortua [...] in González de Viñaspre, Roberto. (1990). Euskaltzaindia. Fotokonposizioa: Composiciones RALI, S.A., Inprimaketa: GRAPHYCEMS / Gráficas CEMS, S.L. / ONOMASTIKA JARDUNALDIAK (3. 1990. LIZARRA). Jardunaldien agiriak : Lizarra, 1990ko iraila / Euskaltzaindia – Bilbo : Euskaltzaindia, 2008. 606. or. ; cm. 27 x 17 – (Onomasticon Vasconiae ; 7); 1. Onomastika-Biltzarrak. 2. Geografia izenak-Nafarroa. 3. Pertsona izenak-Nafarroa; I. Euskaltzaindia. II. Hirugarren Onomastika Jardunaldien agiriak. III. Onomasticon Vasconiae: "Errexal hitzak Arabako toponimian dukeen esanahiaz" (315-324 orr.). Lizarra: 1990: Euskaltzaindia, 322/557 or. ISBN 978-84-85479-63-7..
- ↑ [...] en lo que se refiere a que lexar ‘fresno’ haya sido utilizado para expresar ‘árbol’, debe señalarse que ocurre lo mismo sobre todo en vizcaino antiguo con aretx, que significando normalmente ‘roble’, aparece en el sentido de ‘árbol’, lo que ha perdurado en urretxa ‘(el) avellano’, < de *ur + aretxa, ‘liter. árbol de avellanas’ Alfonso Irigoien [...] in González de Viñaspre, Roberto. (1990). Euskaltzaindia. Fotokonposizioa: Composiciones RALI, S.A., Inprimaketa: GRAPHYCEMS / Gráficas CEMS, S.L. / ONOMASTIKA JARDUNALDIAK (3. 1990. LIZARRA). Jardunaldien agiriak : Lizarra, 1990ko iraila / Euskaltzaindia – Bilbo : Euskaltzaindia, 2008. 606. or. ; cm. 27 x 17 – (Onomasticon Vasconiae ; 7); 1. Onomastika-Biltzarrak. 2. Geografia izenak-Nafarroa. 3. Pertsona izenak-Nafarroa; I. Euskaltzaindia. II. Hirugarren Onomastika Jardunaldien agiriak. III. Onomasticon Vasconiae: "Errexal hitzak Arabako toponimian dukeen esanahiaz" (315-324 orr.). Lizarra: 1990: Euskaltzaindia, 323/557 or. ISBN 978-84-85479-63-7..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |