close
Edukira joan

Milka Chulina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Milka Chulina

Bizitza
JaiotzaCiudad Bolívar, 1974ko urtarrilaren 6a (52 urte)
Herrialdea Venezuela
 Kroazia
Hezkuntza
HizkuntzakKroaziera
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta edertasun lehiaketako parte-hartzailea

Milka Jelisava Chulina Urbanich (Ciudad Guayana, Venezuela, 1974ko urtarrilaren 6a) edertasun erregina ohia da, 1992an Miss Venezuela lehiaketa irabazi zuena eta hurrengo urteetan lehiaketa bera bultzatu zuena. Bigarren finalista geratu zen 1993ko Miss Unibertso edertasun lehiaketan.[1][2]

Milka Chulina Ciudad Guyanan jaio zen, Bolibar estatuan, eta Maracayn hazi zen, Aragua estatuan. Nazioarteko Harremanetako ikasketak burutu zituen, Venezuelako Unibertsitate Zentralean, eta gero espezializazio bat egin zuen Frantzian.[1]

2006 urtean Alejandro Ubieta Roque abokatuarekin ezkondu zen, eta bi alaba izan zituzten: Martina eta Amanda.[3]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an Miss Venezuela edertasun-lehiaketa irabazi zuen, eta, gero, 1993 urtean Mexiko Hirian egin zen Miss Unibertso edertasun lehiaketako ediziora aurkeztu zen eta bigarren finalista izan zen.

Venezuelara itzultzean animatzaile karrera hasi zuen Venevisión katean, hiru urtez animatzaile lan egin zuen Sábado sensacional saioan 1993 eta 1996 urteen artean. 1999 urtean Aquí contigo saioa gidatu zuen. Televen kanalean ere lan egin zuen, baita irratsaioren batean ere.[2][3]

Origami Films izeneko publizitate eta produkzio enpresa sortu zuen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa

Carolina Izsak

Miss Venezuela

1992

Sucesor:

Minorka Mercado

Aurrekoa:

Madhushri Sapre

2. Finalista Miss Unibertso

1993

Sucesor:

Minorka Mercado