close
Edukira joan

Pierre Hariztoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre Hariztoi
Bizitza
JaiotzaAiherra, 1836
HerrialdeaImage Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaZiburu, 1901eko otsailaren 23a (64/65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta apaiz katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Pierre Hariztoi (Aiherra, 1836 Ziburu, 1901eko otsailaren 23a) Nafarroa Behereko historialaria izan zen, sarri "l'abbé Haristoy" izenaz izenpetzen zuena ("Hariztoi apaiza"). Historia-lan asko argitaratu zuen Baionako Revue Historique et Religieuse du Diocèse de Bayonne izeneko aldizkarian. Irisarriko erretorea zela, Recherches historiques sur le Pays Basque obra (1883, Euskal Herriari buruzko historia ikerketak) argitaratu zuen, ezinbestekoa Ipar Euskal Herriko historia ezagutzeko. Ziburun erretore zegoela, Les Paroisses du Pays Basque au XVIII.e siècle et pendant la periode révolutionnaire (Euskal Herriko parrokiak XVIII. mendean eta Iraultza garaian) argitaratu zuen, atalka, Études historiques et religieuses du Diocèse de Bayonne : comprenant les anciens diocèses de Bayonne, Lescar, Oloron et la partie basque et béarnaise de l'ancien diocèse de Dax aldizkarian (1891-1899).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.