Qassiarsuk
Itxura
Qassiarsuk Groenlandia hegoaldeko Kujalleq udalerriko establezimendua da. 2020an 20 biztanle zituen. Gizateriaren ondarearen parte da, Kujataa izeneko baserri-paisaiaren barruan baitago.
Brattahlíð Narsarsuaq-etik bost kilometro mendebaldera dago, Tunulliarfik fiordoan, lautada emankorren erdian. Erik Gorriaren jabetzakoa izan zen Ekialdeko Establezimenduaren garaian. Eraikin batzuen aurriak kontserbatzen dira, hala nola etxebizitzenak, aletegienak eta elizarenak.
Gaur egungo herria leku berean sortu zen 1924an, Groenlandiako lehen ardi-etxalde gisa.
