close
Edukira joan

Ruanda-Urundi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ruanda-Urundi
Ruanda-Urundi
1922  1962
Nazioen Ligaren mandatua
Ruanda-Urundiko bandera

Ruanda-Urundiko armarria

Geografia
HiriburuaBujumbura
Kultura
Hizkuntza(k)frantses, nederlandera, Kirundi, Kinyarwanda
ErlijioaKatolizismoa eta besteak
Historia
Aurrekoa
Alemaniako Ekialdeko Afrika
Ondorengoak
Burundiko Erresuma
Ruandako Erresuma

Ruanda-Urundi[1] Afrikako erdi-ekialdeko estatu ohia da, Ruandako (iparraldean) eta Urundiko (hegoaldean) erresumek osatua. Alemaniaren mendeko ekialdeko Afrikako lurralde bihurtu ziren 1898an.

Lehen Mundu Gerra amaitu zenean, Belgikaren mende geratu zen Ruanda-Urundi, administratiboki Kongo belgikarrari atxikita, Nazioen Elkartearen titulartasunaren peko lurraldeen parte. 1946 arte, hau disolbatu eta Nazio Batuen Erakundeak bere lekua hartu zuenean, eta Ruanda-Urundi, fideikomiso gisa, Belgikaren tutelaren kargu utzi.

1961ean egin zen Ruanda eta Urundi bereizteko erreferenduma, eta hurrengo urtean sortu ziren, horrenbestez, Ruandako eta Burundiko estatuak [2].

Belgikako agintepean, lurraldeak hasieran Kongoko frankoa erabili zuen moneta gisa 1916tik 1960ra arte, Belgikako Kongok independentzia lortu eta Kongoko Errepublika bihurtu zen arte. Ondoren, Ruanda-Urundiko frankoak ordezkatu zuen 1964ra arte. Izan ere, Ruanda eta Burundiren independentziaren ondoren, 1962an, Ruanda-Urundiko frankoak zirkulazioan jarraitu zuen 1964ra arte.

Azkenean bi moneta nazional desberdinek ordezkatu zuten arte: Ruandako frankoa eta Burundiko frankoa.

Administrazio belgikarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1931ko zigilua

Ruanda-Urundi errege-komisario batek administratu zuen hasieran, 1926an Belgikako Kongorekin bat egin zen arte. Horren ostean, Usumburan (egungo Bujumbura) kokatutako gobernadoreak administratu zuen. Gobernadorearen menpeko egoiliar banak kudeatzen zituen Ruanda eta Burundi.

Tokiko aristokrazian oinarritutako zeharkako administrazioak bertako jendartearen funtzionamendua indartu zuen; bi eskualdeetan, jendartea twa, hutu eta tutsi talde etniko edo kastek osatzen zuten. Egitura aski desberdinekin, baina bietan ere dinastia eta elite tutsien menpe.

Geroko bertako liderrak Belgikako misio katolikoek zuzendutako eskola kolonialetan trebatu ziren. Azpiegiturak ezarri ziren, goseteari aurre egiteko plan batekin batera. Hala ere, Aita Zuriek egindako ebanjelizazio sendoak eragin handia izan zuen, erlijio-tradizioak desagerraraziz, gizarte-egituren aldaketetan.

1931n Ruandan, Yuhi V.a Musinga mwami edo erregea, bataiatu nahi ez zuena, erbesteratzera behartu zuten Kongo belgikarrera.Eta Belgikak koroa bere semeari pasa zion, katolizismora bihurtu zen Mutara III.a Rudahigwa erregeari.

Garaiko bertako erregeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.