Russulaceae
Itxura
| Russulaceae | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Basidiomycota |
| Klasea | Agaricomycetes |
| Ordena | Russulales |
| Familia | Russulaceae Lotsy, 1907 |
Russulaceae familia Russulales ordenako onddo familia bat da. Talde honetako espezieek hanka harikorrak eta klarionaren antzekoak dauzkate, modu berezian hausten direnak.
Generoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia honetan bi genero nagusi daude:
- Russula generoak 160 espezie inguru barne hartzen ditu, horietako asko bereizteko zailak. Hainbat perretxiko jangarri daude talde honetan; estimatuenak gibelurdina (Russula virescens) eta urritxa (Russula cyanoxantha) dira.
- Lactarius generoko perretxikoek esne antzeko substantzia bat jariatzen dute txapeletik. Esnegorria (Lactarius deliciosus) talde honetakoa da.
| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |