Thysanura
Itxura
| Thysanura | |
|---|---|
| Pennsylvaniar-gaur egun | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Azpierreinua | Bilateria |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Insecta |
| Ordena | Thysanura Latreille, 1796
|
Thysanura (antzinako grezieratik: θυσάνος, thysanos, "xingola" eta ουρα, oura, "isatsa") Insecta klasearen barneko ordena zaharrenetako bat da. Hegorik gabeko intsektuak dira eta aho-aparatu mastekatzailea, zerko-pare bat eta azken segmentuaren erdialdean luzakin bat dauzkate[1]. Askotan zilar arrain izena ematen zaie, baina hau Lepisma generoari dagokio. 335 espezie ezagutzen dira mundu osoan, 4 familiatan banatuta: Lepidotrichidae, Nicoletiidae, Lepismatidae eta Maindroniidae.
Lehen Apterygotaren barruan sailkatzen ziren, Collembola, Protura, Diplura eta Microcoryphyarekin batera, hegorik ez dutelako. Hala ere, hau simplesiomorfia bat denez, ez dago arrazoirik Apterygotaren barruan sartzeko.