Victor Brauner
| Victor Brauner | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Piatra Neamț, 1903ko ekainaren 15a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Paris, 1966ko martxoaren 12a (62 urte) |
| Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Bucharest National University of Arts (en) |
| Hizkuntzak | errumaniera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria, eskultorea, diseinatzailea, artista grafikoa, marrazkilaria eta diseinatzaile grafikoa |
Parte-hartzailea
| |
| Lantokia(k) | Paris |
| Mugimendua | surrealismoa espresionismoa Futurismoa kubismoa sinbolismoa Salonul Oficiala |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Victor Brauner (Piatra Neamț, 1903ko ekainaren 15a – Paris, 1966ko martxoaren 12a) errumaniar margolari eta eskultorea izan zen.
Errumanian jaio zen eta Vienan bizi izan zen familiarekin. 1919tik 1921era Bukaresteko Arte Ederren Akademian ikasi zuen. 1924an bere obra Bukaresten erakutsi zuen eta Ilarie Voroncarekin batera 75HP aldizkaria sortu zuen. 1925etik 1927ra Parisera egin zuen lehen bidaia, eta 1928tik 1931ra Unu aldizkari abangoardista, surrealista eta dadaistan bere lanaren erreprodukzioak argitaratu zituen.
1930ean Parisen kokatu zen. Constantin Brâncuși ezagutu zuen eta harengandik ikasi zuen argazkigintza artistikoaren teknika. Benjamin Fondane poeta errumaniarra eta Yves Tanguy ere ezagutu zituen. Honek zirkulu surrealistetan sartu zuen.
1933an erakutsi zuen lehen aldiz Parisen, bakarka. André Bretonek testu bat idatzi zuen erakusketaren katalogorako. 1935ean Oscar Domínguezek antolatutako Tenerifeko erakusketa surrealistan ere parte hartu zuen, eta urte horretan Bukarestera itzuli eta Errumaniako Alderdi Komunistarekin bat egin zuen laburki.
1938an Parisera itzuli zen eta borroka batean ezkerreko begia galdu zuen. Han ezagutu zuen Jaqueline Abraham emaztea. 1940an Paris utzi zuen alemaniarren inbasioaren ondorioz eta Frantziako hegoaldean bizi izan zen.
Tailer bat izan zuen Parisen eta Normandian ere lan egin zuen.
