Aloys Van de Vyvere
Aloys Van de Vyvere (Tielt, 1871ko ekainaren 8a - Paris, 1961eko urriaren 22a) belgikar politikaria izan zen. Belgikako lehen ministroa izan zen 1925eko maiatzaren 13tik ekainaren 27ra.
Zuzenbidea eta filosofia ikasi zituen eta abokatu lanetan aritu zen Ganten. Hiri honetako zinegotzia izan zen 1909tik 1911ra. 1911n Ordezkarien Ganberako kide aukeratu zuten nekazarien erakundeen laguntzarekin, eta 1920an petrolio-konpainia bat sortu zuen.
Nekazaritza eta Herri Lan (1911–1912), Trenbide eta Posta (1912–1914), Finantza (1914–1918), Ekonomia (1920–1924) eta Nekazaritza (1925–1926) ministro izan zen.
Alderdi Katolikoko buruzagia, 1925eko maiatzean herrialdeko lehen ministro izendatu zuten. Krisian zegoen alderdi bat eta gobernu bat zuzendu zituen, eta hilabete baten ondoren kargua utzi behar izan zuen.
