close
Edukira joan

Euskadiko Filmategia

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskadiko Filmategia
Datuak
Motafilmategia
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaInternational Federation of Film Archives (en) Itzuli
Honen parteTabakalera
Historia
Sorrera1978ko maiatzaren 1a
webgune ofiziala
Tabakalera: 78108

Euskadiko Filmategia euskal zinema ikertu eta gordetzen duen erakundea da. Bere helburua honakoa da: "zinema oro har eta euskal zinema bereziki aztertzeko interesgarriak diren filmak edo ikus-entzunezkoak ikertu, berreskuratu, artxibatu, gorde eta erakustea, bai eta kulturaren edota historiaren ikuspuntutik gordetzea komeni den agiriak eta material teknikoa bildu eta zaintzea ere".[1][2]

1978ko maiatzaren 1ean kide batzuek eratua zen, bere egoitza Donostian izanik. Eusko Jaurlaritzak Herri Onurako Erakunde deklaratu zuen 1997ko maiatzaren 20an[3] zinematografian "lan eta jarduera aipagarriak" egin zituelako.

2004ko maiatzaren 27an, Fundazio bihurtu zen, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker[4]

Kontserbatu eta zaharberritutako zenbait film

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat film berreskuratu edo kontserbatu ditu Euskadi Filmategiak. Esaterako, Peio Aldazabal-ek egindako lanari esker eskura daude gaur egunean Nemesio Sobrevilak 1937an sortu zuen Gernika filma, edo 1929an Mauro eta Victor Azkona anaiek egin zuten El mayorazgo de Basterretxe film mutua.

Euskadiko Filmategiak Tasio filma (Montxo Armendariz, 1984) zaharberritu zuen Boloniako Cinetecaren baitako L'immagine Ritrovata laborategietan, 2023ko urri eta azaroan. Halaber, euskal zinemagintzaren funtsezko obra hori hautatu zuten 2024an Cannesko Zinemaldiko Classics sailerako. Bertan, pelikula 4Kn ikusi ahal izan zen. Tasio filmaren kopia zaharberritu berbera baliatu zuten irailean Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioko Klasikoak saila zabaltzeko.[5][6]

Tasio zaharberritu ostean, Euskadiko Filmategiak 80ko hamarkadako filmak berreskuratzeko ekimenari jarraipena eman zion 2025ean eta orduan Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Oraingoz izen gabe (José Julián Bakedano, 1986), Ehun metro (Alfonso Ungría, 1985) eta Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi, 1985) ere zaharberritu zituzten. 100 milioi pezetako aurrekontua bideratu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak garai hartan filmak jaio zitezen, eta 80.000 euro inbertitu zituen 2025ean zaharberritzeko. Filmok Donibane Lohitzunen, Bilbon programatu ostean, 2025eko abenduan, Gasteizko Artium Museoan (abenduak 10), Iruñeko Golem Baionan (abenduak 11) eta Donostiako Tabakaleran (abenduak 15) pantailaratu zituzten.

Erreferentziak.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Euskadiko Filmategia» www.filmotecavasca.com (kontsulta data: 2021-05-04).
  2. eitb. (2026-03-17). KLAKETA 02x09: Film klasiko zaharberrituak, Ion Lopez Euskadiko Filmategia. (kontsulta data: 2026-03-17).
  3. Eusko Jaurlaritzaren Herri Onurako Erakundearen deklarazioa[Betiko hautsitako esteka]
  4. Inskribatze Fundazioen Erregistroan[Betiko hautsitako esteka]
  5. SSIFF. «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (kontsulta data: 2026-03-17).
  6. Erredakzioa. (2024-04-29). «‘Tasio’ zaharberritu du Euskadiko Filmategiak» Zinea (kontsulta data: 2026-03-17).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.