H. D. Deve Gowda
Haradanahalli Doddegowda Deve Gowda (Haradanahalli, Misoreko Erresuma, Britainiar Raj, 1933ko maiatzaren 18a) indiar politikaria da. Indiako lehen ministroa izan zen 1996tik 1997ra.[1] Gowda nekazari familia batean jaio zen, Misoreko Erresumako herri batean, gaur egun Karnataka estatuan; aitak arroza landatzen zuen eta ama etxekoandrea zen.
1950eko hamarkadaren hasieran ingeniaritza zibileko diploma lortu zuen Hassango L. V. Polytechnic-en. 1953an Indiako Kongresu Nazaionala alderdiarekin bat egin zuen eta 1962ra arte alderdiko kide izan zen. Garai hartan Holenarasipurako Anjaneya Kooperatiba Elkarteko kide izan zen, eta geroago Holenarasipurako Taluk Garapen Batzordeko kide.

1962an Gowda Karnataka estatuko biltzar legegileko kide aukeratu zuten hautagaitza independente batean, eta 1962 eta 1989 artean sei aldiz berrautatu zuten. Indiako Kongresu Nazionala (Organizazioa) alderdiarekin bat egin zuen alderdia hautsi eta Indira Gandhi alderditik atera ondoren. 1970eko hamarkadako larrialdi-egoeran, Gowa Bangaloreko kartzelan egon zen buru-belarri.
Ondoren, Karnataka estatuko Janata alderdiko presidente izan zen eta, 1983 eta 1988 artean, eskualdeko gobernuko ministro.
1989an Janata Dal alderdiarekin bat egin zuen eta 1994an alderdia zuzendu zuen estatuko hauteskundeetako garaipenean. 1994ko abenduan Karnatakako ministro buru bihurtu zen.
1996an P. V. Narasimha Rao lehen ministroa garaitua izan zen hauteskundeetan eta ezein alderdik ez zuen eserlekuen gehiengoa lortu. Gowa 1996ko ekainean izendatu zuten lehen ministro, alderdien koalizio batek proposatu ondoren, eta 1996ko irailean Rajya Sabhako kide izendatu zuten. Barne ministroa eta gobernu koalizioko alderdietako buruek osatutako batzordeko presidentea ere izan zen.

Bere agintaldian Delhiko metroaren proiektua martxan jarri zuen.
1997ko apirilaren 21ean utzi zuen kargua, parlamentuaren babesa galdu ondoren, eta Inder Kumar Gujral lehen ministro berriari babesa ematea erabaki zuen.
1999ko hauteskundeetan garaitua izan zen eta Janata Dal (Sekularra) alderdia osatu zuen Janata Dal alderditik bananduz.
1954an Chennammarekin ezkondu zen eta lau seme eta bi alaba izan zituzten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Shri H. D. Deve Gowda» pmindia.gov.in.