close
Edukira joan

Oihana Olaberria Jaka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oihana Olaberria Jaka

Arakilgo alkate

Bizitza
JaiotzaArakil, 1976ko apirilaren 24a (50 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta arkeologoa
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Oihana Olaberria Jaka (Arakil, Nafarroa Garaia, 1976ko apirilaren 24a) arkeologiako teknikaria eta politikaria da eta Arakilgo alkate 2023tik.

2023ko ekainaren 17an Arakilgo alkate bilakatu zen bigarren aldiz, 2023ko udal hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza, gehiengo osoz,[1] gailentzearen ondorioz.[2][3][4]

Iruñean jaio zen Oiahana. Etxarri eta Ihabar artean bizi izan da, eta Argentinan urte batzuk eman ondoren, gaur egun Ihabarren bizi da bere bi alabekin. Arkeologiako goi-mailako teknikaritza ikasi zuen. Arakilgo Udaleko zinegotzia eta 2019tik 2023 bertarako alkatea izan da.[5]

2020an Arakilgo Udalak bertako biodibertsitatea eta ekosistema berreskuratzeko proiektua jarri zuen martxan. Oihana Olaberria Jaka Arakilgo alkatea talde motorrean aritu zen.[6]

2022an Sakananet zuntz optikoko sare mankomunatua da eta sakandar guztiei Interneteko konexioa eskaintzea helburu duen proiektua zer den azaldu zuen Argia aldizkariko Poscatean.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Corporación Municipal | Arakilgo Udala. (kontsulta data: 2023-06-23).
  2. «Hego Euskal Herriko alkateak 2023ko ekainak 17» EITB 2023-06-18 (kontsulta data: 2023-06-23).
  3. Vidondo, Aser. (2023-06-18). «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» diariodenavarra.es (kontsulta data: 2023-06-23).
  4. «Udal hauteskundeak 2023 - Arakil - Guaixe.eus» guaixe.eus (kontsulta data: 2023-06-23).
  5. Urieta, Virginia. (2023-02-04). «EH Bildu ratifica las candidaturas de otros dieciséis municipios en Navarra» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2023-06-26).
  6. «"Nekazaritza identitatearen parte da" - Arakil» Guaixe.eus (kontsulta data: 2023-06-23).
  7. «Podcasta: Sakananet sare mankomunatua» Argia (kontsulta data: 2023-06-23).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]