close
Edukira joan

Sei Nazioen Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sei Nazioen Txapelketa
Six Nations Championship
KirolaErrugbia
Sorrera urtea1883
PartehartzaileakEskozia
Frantzia
Gales
Ingalaterra
Irlanda
Italia
Aurtengoa 2026ko txapelketa
Palmaresa
Ingalaterra Ingalaterra29 Txapelketa
Gales Gales28 Txapelketa
Frantzia Frantzia20 Txapelketa
Irlanda Irlanda16 Txapelketa
Eskozia Eskozia15 Txapelketa
Italia Italia0 Txapelketa
Beste sari batzuk
Slam Nagusia
Koroa Hirukoitza
Kalkuta Kopa
Zurezko koilara
Webgunea
Sei Nazioen Txapelketako webgunea

Sei Nazioen Txapelketa Europako errugbi txapelketarik ezagunena da. Urtero jokatzen da otsaila eta martxoan, eta Ipar Hemisferioko talde nazionalik onenek hartzen dute parte.

1883 urtean izan zuen lehen ekitaldia. 1940tik 1999 arte, Bost Nazioen Txapelketa izena izan zuen,[1] Britainiar uharteetako lau taldeez gain, Frantziak ere parte hartzen baitzuen. 2000 urtean Italia gehitu zitzaien eta geroztik sei naziok jokatzen dute txapelketa: Ingalaterrak, Eskoziak, Irlandak, Galesek, Frantziak eta Italiak[2]. Irlandako selekzioan Ipar eta Hegoaldeko jokalariek batera jokatzen dute, horregatik, taldearen ikurra lau probintzia bateratuen bandera da.

Gizonezkoen Sei Nazioen Txapelketaz gain, emakumezkoen eta gazteen (20 urtez azpitik) txapelketak ere daude, geroago sortu zirenak. Emakumezkoen artean Espainiak jokatu zituen lehen ekitaldiak baina 2007tik aurrera Italiak haren tokia hartu zuen.

Lehiatzen diren sei herrialdeen kokapena

Txapelketa urtero jokatzen da eta talde bakoitzak behin bakarrik jokatzen du gainontzekoen aurka. Garai batean garaipen bakoitzeko bi puntu eskuratzen ziren, berdinketa bakoitzeko puntu bat eta porrot bakoitzeko bat ere ez. 2017tik aurrera ordea hobari edo plusak gehitzen zaizkienez, puntuaketa sistema erabat aldatu da: 4 puntu garaipen bakoitzeko, 2 berdinketa bakoitzeko, 4 edo entsegu gehiago lortuz gero hobari puntu 1 (erasoko bonusa) eta 7 puntuz edo gutxiagoz galdu ezkero beste puntu 1 (defentsako bonusa).

Partida guztietan garaipena lortuz gero Slam nagusia saria jasotzen da. Bi urtetan etxeko eta kanpoko partida guztiak jokatuz (bi urte behar dira, etxeko eta kanpoko partidak urte batetik bestera txandakatuz baitoaz) Slam Nagusia bi aldiz jarraian lortzea bost alditan bakarrik gertatu da: Galesek 1908+1909 urteetan, Ingalaterrak 1913+1914, 1923+1924 eta 1991+1992an eta Frantziak 1997+1998an[3]. Ingalaterra da denera Slam Nagusi gehien irabazi dituen taldea.

Historian zehar sarritan puntu berdinekin amaitu izan zuten taldeek eta txapelketa elkarbanatu egiten zuten, bientzat izaten zen garaipena beraz. 1973an bost parte hartzaileen berdinduta amaitu zuten eta bostak izan ziren garaile. 1994tik aurrera berdinketa hausteko partidetan lorturiko puntuen kopurua hartu izan da kontutan, eta berdinketak jarraitzekotan egoera horretan zeuden taldeen arteko partiden emaitzak hartu dira kontutan.[4]. Ez da beste irizpideren beharrik izan orain artean.

Sei Nazioen Txapelketak Bost Nazioen Txapelketaren oinordekoa da: era berean, hori Home Nations-en (Lau herrialderen arteko txapelketa) ondorengoa izan zen.[5] 1996tik aurrera, Txapelketak ofizialki (ordura arte izenez bakarrik) Europako Errugbi Txapeldunaren titulua ematen hasi zen[6][7].

1880. hamarkadako Ingalaterra eta Eskoziaren arteko partida baten marrazkia.

1883an izan zuen lehen ekitaldia. 1882ko abenduaren 16an hasi zen Gales eta Ingalaterraren arteko partidarekin. Ingelesak 0-2 nagusitu ziren[8] (entseguaren ondorengo konbertsio kopurua hartzen zen kontutan). Lehenengo txapelketa hura 1883ko martxoan bukatu zen eta Ingalaterrak 3 partida irabazi zituen Eskoziak bi eta Irlanda eta Galesek bat ere ez. Koroa Hirukoitza ere ingelesek eskuratu zuten talde guztiei irabazi ondoren. 1883an jarri zen jokoan lehen aldiz Kalkuta Kopa, Ingalaterra eta Eskoziaren arteko partidaren irabazlearentzako saria. 1884ko ekitaldian ere ingelesak nagusi izan ziren. 1885eko ekitaldia abiatu zen baina aurreko urtean Ingalaterra eta Eskoziaren arteko partidan istiluak izan zirenez talde biek elkarren kontra jokatzeari uko egin zioten eta ez zen txapelketa amaitu.

1888an Ingalaterrak ez zuen Nazioarteko Errugbi Elkartean sartu nahi izan eta bi urtez txapelketatik kanporatua izan zen. 1890 urtean itzuli zen eta Eskoziarekin elkarbanatu zuen garaipena. 1897 eta 1988an ere ezin izan zen txapelketa amaitu.

Hasierako hamarkada hauetan Eskozia izan zen nagusi eta 11 garaipen lortu zituen. Galesek zortzi lortu zituen eta Irlandak eta Ingalaterrak bosna.

1908ko ekitaldian Slam Nagusia saria ematen hasi ziren partida guztiak irabazten zituenari. Lehenengo bi ekitaldiak Galesek irabazi zituen.

1910 ekitaldian Frantzia sartu zen txapelketan. Ingalaterra izan zen hurrengo bi hamarkadetan nagusi. 1915 eta 1919 artean ez zen txapelketarik jokatu Lehen Mundu Gerraren erruz baina 1920an berriz ekin zioten lehiari. 1931 urteko ekitaldia amaitzerakoan Frantziari jokalari profesionala izatea egotzi zioten eta txapelketatik kanporatua izan zen[8][9]. Zortzi ekitalditan berriz ere lau herrialde britainiarrak izan ziren lehian. 1940 eta 1946 artean bigarren etenaldia izan zen, oraingoan Bigarren Mundu Gerra zela eta.

Frantzia eta Galesen arteko partida.

1947an berrekin zioten txapelketari, berriz ere Frantzia barruan zela. Hurrengo urteetan Irlanda eta Gales nagusitu ziren. 1954an iritsi zen Frantziarren lehen garaipena, Ingalaterra eta Galesekin elkarbanatua izan bazen ere. 1960, 1970 eta 1980 hamarkadetan frantsesek eta galestarrek lortu zituzten garaipen gehienak[9], 1990 hamarkadan ordea ingelesen pizkundea etorri zen.

Ipar Irlandako gatazkak bete betean jo zuen txapelketa. 1972ko Derryko Sarraskiaren ondoren Dublinen jokatu beharreko errugbi partida aurreko taldeen aurkezpenetan God Save the Queen ereserkia jotzeari uko egitea erabaki zen[10], neurri hau mende laurden batez egon zen indarrean. Ingelesak haserretu ez zitezen Frantziak Dublinen jokatu behar zituen partiden aurretik Marseillesa ereserkia ere ez jotzea erabaki zen. Era berean Irlandarren ereserkia ere kanpoko partidetan ez jotzea erabaki zen. 1973. urtea bitxia izan zen, bost taldeek elkarbanatu baitzuten garaipena, bakoitzak bi partida irabazi eta hiru galduta.

1989an Kalkuta Koparen antzeko bi txapelketa abiatu ziren, Millennium Trophy Ingalaterra eta Irlandaren artean eta Centenary Quaich Irlanda eta Eskoziaren artean. 1990an Edinburghen Kalkuta Kopa jokatu zenean Ingalaterra zen faborito argia baina eskoziarrek O Flower of Scotland ereserkia abestu zuten partidaren hasieran eta garaipena lortu zuten. Hori gutxi balitz urte hartako txapelketako partida guztiak irabazi zituen. Ordutik aurrera selekzioak jokatzen dituen partida guztien hasieratan abesten dute[11].

1996 urtetik aurrera ofizialki Europako Errugbi Txapelketa izena hartu zuen eta beraz garaile bakarra behar zuen txapelketak. Partidetan lorturiko puntuak eta jasotakoak hasi ziren kontuan hartzen.

Irlanda 2009an txapeldun.

Azken aldaketa nabarmena 2000 ekitaldian izan zen, Italia sartu baitzen txapelketan[12]. Sorpresa handia eman zuen gainera, estraineko partidan aurreko ekitaldiko txapelduna zen Eskozia 34-20 emaitzaz garaitu baitzuen Erroman. Galtzailearen zurezko koilara jasotzea egokitu zitzaion ordea.

Bi sari berri jarri ziren abian, Giuseppe Garibaldi Trophy Frantzia eta Italiaren atean eta Eurostar Trophy Frantzia eta Ingalaterraren artean. 2000 hamarkadan Frantziak 5 garaipen lortu zituen. Hurrengo urteetan Irlanda, Gales eta Ingalaterrak lortu dituzte garaipenak.

2020ko ekitaldian COVID-19 pandemiak txapelketa eten zuen laugarren jardunaldia eta martxoan jokatu beharreko partidak urrian jokatu ziren[13]. 2021. urteko partidak ikuslerik gabe jokatu ziren eta emakumezkoen eta 20 urtez azpikoen partidak garaiz kanpo jokatuko ziren.

Sei Nazio edo Herrialde partehartzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Eskozia Eskozia
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Frantzia Frantzia
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Gales Gales
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Ingalaterra Ingalaterra
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Irlanda Irlanda
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Italia Italia
Sei Nazioen Txapelketako garaikurra (ezkerrean) eta Koroa Hirukoitzarena (eskuman), Irlandak 2009an irabazi zituenak.
  • Sari nagusiak:
    • Slam Nagusia: Txapelketako partida guztiak irabazten dituenak jasotzen duen garaikurra. 1908an eman zen sari hau lehen aldiz.
    • Erabateko Garaipena edo Garaipen Soila: Slam Nagusia lortu gabe txapelketa irabazten duen taldeak jasotzen du. Garai batean garaipenetan berdinduta zeuden talde guztiak kontsideratzen ziren txapeldun baina 1990tik aurrera berdinketak ekiditeko kontutan hartzen hasi zen alde eta aurkako puntuazioa. Gaur egun partida bakoitzean eraso eta defentsa bonusak jasotzen dira eta hauek ere berdinketak hausteko erabiltzen dira.
    • Koroa Hirukoitza: Home Nations (Britainiar Uharteetako lau taldeak) artean partida guztiak irabazi dituen taldeak jasotzen du.
  • Talde biren arteko sariak:
    • Kalkuta Kopa: Eskozia eta Ingalaterraren arteko garaileari ematen zaio, 1879tik, Sei Nazioen Txapelketa baino zaharragoa da, beraz[14].
    • Millennium Trophy: Ingalaterra eta Irlandaren arteko garaileari ematen zaio. Dublin hiriaren sorreraren milurtekoa ospatzeko sortu zen eta 1988tik aurrera eskaintzen da[15].
    • Centenary Quaich: Irlanda eta Eskoziaren arteko garaileari ematen zaio. Quaicha zeltiar edalontzi mota bat da[16][17][18].
    • Giuseppe Garibaldi Trophy: Frantzia eta Italiaren arteko garaileari ematen zaio, 2007tik, Giusseppe Garibaldiren omenez, Nizan jaio baitzen, savoiar lurraldea zenean (egun, frantses hiria da).
    • Eurostar Trophy edo Le Crunch: Ingalaterra eta Frantziaren arteko norgehiagoketako garaileari ematen zaio. Ez da ordea garaikurrik banatzen eta jarraipen handirik ere ez du izan.
    • Auld Alliance Trophy: Eskozia eta Frantziaren arteko garaileak eskuratzen du. 2018an izan zuen lehen ekitaldia.
    • Doddie Weir Cup: Gales eta Eskoziaren arteko garaileak eskuratzen du. 2018an izan zuen lehen ekitaldia.
    • Cuttitta Cup: Eskozia eta Italiaren arteko garaileak eskuratzen du. 2022an izan zuen lehen ekitaldia.
    • Solidarity Trophy: Frantzia eta Irlandaren arteko garaileak eskuratzen du. 2026an izan zuen lehen ekitaldia.
  • Galtzailearen saria:
    • Zurezko koilara: 1999 artean partida guztiak galtzen zituen taldeari ematen zitzaion sari birtuala (ez da garaikurrik ematen) zen, 2000tik aurrera azken postuan geratu den taldeari ematen zaio.

Errugbi estadioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Twickenham StadiumStade de FranceMillennium Stadium
82.000 ikusle[19]80.000 ikusle[20]74.500 ikusle[21]
Ingalaterra LondresFrantzia Saint-DenisGales Cardiff
Irekiera: 1909Irekiera: 1998Irekiera: 1999
Stadio OlimpicoMurrayfield StadiumAviva Stadium
70.000 ikusle[22]67.500 ikusle[23]51.700 ikusle[24]
Italia ErromaEskozia EdinburghIrlanda Dublin
Irekiera: 1937Irekiera: 1925Irekiera: 2010

Txapelketak bere historian izan duen ikusle kopuru handiena 1975ko martxoaren 1ean izan zen Murrayfield Stadiumean, 104.000 ikuslerekin, Eskozia eta Gales arteko norgehiagoka batean.[25][26]

  Ingalaterra
Ingalaterra
Frantzia
Frantzia
Irlanda
Irlanda
Italia
Italia
Eskozia
Eskozia
Gales
Gales
Parte-hartzeak1309613227132132
Bakarkako garaipenak (garaipen partekatuak)
Home Nations5 (4)4 (3)9 (2)7 (3)
Bost Nazioak17 (6)12 (8)6 (5)5 (6)15 (8)
Sei Nazioak786006
Denera29 (10)20 (8)16 (8)0 (0)14 (8)28 (11)
Slam Nagusiak
Home Nations2[oh 1]
Bost Nazioak116136
Sei Nazioak243004
Denera131040312
Koroa hirukoitzak
Home Nations5276
Bost Nazioak164311
Sei Nazioak5905
Denera26151022
Zurezko Koilarak
Home Nations71056
Bost Nazioak1012151510
Sei Nazioak0101842
Denera171325182420

Home Nations (1883-1909)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
UrteaTxapelduna(k)Slam nagusiaKoroa hirukoitzaKalkuta KopaZurezko koilareaOharrak
1883Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra Ingalaterra-
1884Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIrlanda Irlanda
1885Ez zen txapelketa amaitu
1886Ingalaterra Ingalaterra
Eskozia Eskozia
-berdinketaIrlanda Irlanda
1887Eskozia Eskozia-berdinketa-
1888ez zen amaitu---Ingalaterrak ez zuen parte hartu
1889ez zen amaitu--Gales GalesIngalaterrak ez zuen parte hartu
1890Ingalaterra Ingalaterra
Eskozia Eskozia
-Ingalaterra Ingalaterra-
1891Eskozia EskoziaEskozia EskoziaEskozia EskoziaIrlanda Irlanda
1892Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraGales Gales
1893Gales GalesGales GalesEskozia Eskozia-
1894Irlanda IrlandaIrlanda IrlandaEskozia Eskozia-
1895Eskozia EskoziaEskozia EskoziaEskozia EskoziaIrlanda Irlanda
1896Irlanda Irlanda-Eskozia Eskozia-
1897ez zen amaitu-Ingalaterra Ingalaterra-
1898ez zen amaitu-berdinketa-
1899Irlanda IrlandaIrlanda IrlandaEskozia EskoziaIngalaterra Ingalaterra
1900Gales GalesGales Galesberdinketa-
1901Eskozia EskoziaEskozia EskoziaEskozia EskoziaIngalaterra Ingalaterra
1902Gales GalesGales GalesIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia
1903Eskozia EskoziaEskozia EskoziaEskozia EskoziaIngalaterra Ingalaterra
1904Eskozia Eskozia-Eskozia Eskozia-
1905Gales GalesGales GalesEskozia EskoziaIngalaterra Ingalaterra
1906Gales Gales
Irlanda Irlanda
-Ingalaterra Ingalaterra-
1907Eskozia EskoziaEskozia EskoziaEskozia EskoziaIngalaterra Ingalaterra
1908Gales GalesGales GalesGales GalesEskozia Eskozia-
1909Gales GalesGales GalesGales GalesEskozia EskoziaIrlanda Irlanda

Bost Nazioak (1910-1931): Frantzia onartua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
UrteaTxapelduna(k)Slam nagusiaKoroa hirukoitzaKalkuta KopaZurezko koilarea
1910Ingalaterra Ingalaterra--Ingalaterra IngalaterraFrantzia Frantzia
1911Gales GalesGales GalesGales GalesIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia
1912Irlanda Irlanda
Ingalaterra Ingalaterra
--Eskozia EskoziaFrantzia Frantzia
1913Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraFrantzia Frantzia
1914Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia
Frantzia Frantzia
1915
1919
Lehen Mundu Gerrarengatik ez zen jokatu txapelketa
1920Eskozia Eskozia
Gales Gales
Ingalaterra Ingalaterra
--Ingalaterra IngalaterraFrantzia Frantzia
1921Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra Ingalaterra-
1922Gales Gales--Ingalaterra Ingalaterra-
1923Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra Ingalaterra-
1924Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra Ingalaterra-
1925Eskozia EskoziaEskozia EskoziaEskozia EskoziaEskozia EskoziaFrantzia Frantzia
1926Irlanda Irlanda
Eskozia Eskozia
--Eskozia Eskozia-
1927Irlanda Irlanda
Eskozia Eskozia
--Eskozia Eskozia-
1928Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra Ingalaterra-
1929Eskozia Eskozia--Eskozia EskoziaFrantzia Frantzia
1930Ingalaterra Ingalaterra--berdinketa-
1931Gales Gales--Eskozia Eskozia-

Home Nations (1932-1939): Frantzia kaleratua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
UrteaTxapelduna(k)Slam nagusiaKoroa hirukoitzaKalkuta KopaZurezko koilarea
1932Ingalaterra Ingalaterra
Irlanda Irlanda
Gales Gales
--Ingalaterra Ingalaterra-
1933Eskozia Eskozia-Eskozia EskoziaEskozia Eskozia-
1934Ingalaterra Ingalaterra-Ingalaterra IngalaterraIngalaterra Ingalaterra-
1935Irlanda Irlanda--Eskozia Eskozia-
1936Gales Gales--Ingalaterra Ingalaterra-
1937Ingalaterra Ingalaterra-Ingalaterra IngalaterraIngalaterra Ingalaterra-
1938Eskozia Eskozia-Eskozia EskoziaEskozia Eskozia-
1939Ingalaterra Ingalaterra
Irlanda Irlanda
Gales Gales
--Ingalaterra Ingalaterra-

Bost Nazioak (1940-1999): Frantzia berriz onartua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
UrteaTxapelduna(k)Slam nagusiaKoroa hirukoitzaKalkuta KopaMillennium TrophyCentenary QuaichZurezko koilara
1940
1946
Bigarren Mundu Gerrarengatik ez zen jokatu txapelketa
1947Ingalaterra Ingalaterra
Gales Gales
--Ingalaterra IngalaterraEskozia Eskozia
1948Irlanda IrlandaIrlanda IrlandaIrlanda IrlandaEskozia Eskozia-
1949Irlanda Irlanda-Irlanda IrlandaIngalaterra Ingalaterra-
1950Gales GalesGales GalesGales GalesEskozia Eskozia-
1951Irlanda Irlanda--Ingalaterra Ingalaterra-
1952Gales GalesGales GalesGales GalesIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia
1953Ingalaterra Ingalaterra--Ingalaterra IngalaterraEskozia Eskozia
1954Ingalaterra Ingalaterra
Frantzia Frantzia
Gales Gales
-Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia
1955Frantzia Frantzia
Gales Gales
--Ingalaterra Ingalaterra-
1956Gales Gales--Ingalaterra Ingalaterra-
1957Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraFrantzia Frantzia
1958Ingalaterra Ingalaterra--berdinketa-
1959Frantzia Frantzia--berdinketa-
1960Ingalaterra Ingalaterra
Frantzia Frantzia
-Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIrlanda Irlanda
1961Frantzia Frantzia--Ingalaterra Ingalaterra-
1962Frantzia Frantzia--berdinketa-
1963Ingalaterra Ingalaterra--Ingalaterra Ingalaterra-
1964Eskozia Eskozia
Gales Gales
--Eskozia Eskozia-
1965Gales Gales-Gales Galesberdinketa-
1966Gales Gales--Eskozia Eskozia-
1967Frantzia Frantzia--Ingalaterra Ingalaterra-
1968Frantzia FrantziaFrantzia Frantzia-Ingalaterra IngalaterraEskozia Eskozia
1969Gales Gales-Gales GalesIngalaterra Ingalaterra-
1970Frantzia Frantzia
Gales Gales
--Eskozia Eskozia-
1971Gales GalesGales GalesGales GalesEskozia Eskozia-
1972ez amaitua--Eskozia EskoziaIngalaterra Ingalaterra
1973Ingalaterra Ingalaterra
Frantzia Frantzia
Irlanda Irlanda
Eskozia Eskozia
Gales Gales
--Ingalaterra Ingalaterra-
1974Irlanda Irlanda--Eskozia Eskozia-
1975Gales Gales--Ingalaterra Ingalaterra-
1976Gales GalesGales GalesGales GalesEskozia EskoziaIngalaterra Ingalaterra
1977Frantzia FrantziaFrantzia FrantziaGales GalesIngalaterra IngalaterraIrlanda Irlanda
1978Gales GalesGales GalesGales GalesIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia
1979Gales Gales-Gales Galesberdinketa-
1980Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia
1981Frantzia FrantziaFrantzia Frantzia-Ingalaterra IngalaterraIrlanda Irlanda
1982Irlanda Irlanda-Irlanda Irlandaberdinketa-
1983Frantzia Frantzia
Irlanda Irlanda
--Eskozia Eskozia-
1984Eskozia EskoziaEskozia EskoziaEskozia EskoziaEskozia EskoziaIrlanda Irlanda
1985Irlanda Irlanda-Irlanda IrlandaIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia
1986Frantzia Frantzia
Eskozia Eskozia
--Eskozia EskoziaIrlanda Irlanda
1987Frantzia FrantziaFrantzia Frantzia-Ingalaterra Ingalaterra-
1988Frantzia Frantzia
Gales Gales
-Gales GalesIngalaterra Ingalaterra-
1989Frantzia Frantzia--berdinketaIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia-
1990Eskozia EskoziaEskozia EskoziaEskozia EskoziaEskozia EskoziaIngalaterra IngalaterraEskozia EskoziaGales Gales
1991Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia-
1992Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraEskozia EskoziaIrlanda Irlanda
1993Frantzia Frantzia--Ingalaterra IngalaterraIrlanda IrlandaEskozia Eskozia-
1994Gales Gales--Ingalaterra IngalaterraIrlanda IrlandaberdinketaEskozia Eskozia
1995Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraEskozia EskoziaGales Gales
1996Ingalaterra Ingalaterra-Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia-
1997Frantzia FrantziaFrantzia FrantziaIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia-
1998Frantzia FrantziaFrantzia FrantziaIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraEskozia EskoziaIrlanda Irlanda
1999Eskozia Eskozia--Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia-

Sei Nazioak (2000- ): Italia sartu zen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
UrteaTxapeldunaSlam nagusiaKoroa hirukoitzaKalkuta KopaMillennium
Trophy
Centenary
Quaich
Eurostar
Trophy
GaribaldiZurezko
koilara
2000
Gehiago
Ingalaterra Ingalaterra--Eskozia EskoziaIngalaterra Inglat.Irlanda IrlandaIngalaterra Inglat.Italia Italia
2001
Gehiago
Ingalaterra Ingalaterra--Ingalaterra Inglat.Irlanda IrlandaEskozia Eskoz.Ingalaterra Inglat.Italia Italia
2002
Gehiago
Frantzia FrantziaFrantzia FrantziaIngalaterra IngalaterraIngalaterra Inglat.Ingalaterra Inglat.Irlanda IrlandaFrantzia Frantz.Italia Italia
2003
Gehiago
Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra Inglat.Ingalaterra Inglat.Irlanda IrlandaIngalaterra Inglat.Gales Gales
2004
Gehiago
Frantzia FrantziaFrantzia FrantziaIrlanda IrlandaIngalaterra Inglat.Irlanda IrlandaIrlanda IrlandaFrantzia Frantz.Eskozia Eskozia
2005
Gehiago
Gales GalesGales GalesGales GalesIngalaterra Inglat.Irlanda IrlandaIrlanda IrlandaFrantzia Frantz.Italia Italia
2006
Gehiago
Frantzia Frantzia-Irlanda IrlandaEskozia EskoziaIrlanda IrlandaIrlanda IrlandaFrantzia Frantz.Italia Italia
2007
Gehiago
Frantzia Frantzia-Irlanda IrlandaIngalaterra Inglat.Irlanda IrlandaIrlanda IrlandaIngalaterra Inglat.Frantzia Frantz.Eskozia Eskozia
2008
Gehiago
Gales GalesGales GalesGales GalesEskozia EskoziaIngalaterra Inglat.Irlanda IrlandaIngalaterra Inglat.Frantzia Frantz.Italia Italia
2009
Gehiago
Irlanda IrlandaIrlanda IrlandaIrlanda IrlandaIngalaterra Inglat.Irlanda IrlandaIrlanda IrlandaIngalaterra Inglat.Frantzia Frantz.Italia Italia
2010
Gehiago
Frantzia FrantziaFrantzia Frantzia-berdinketaIrlanda IrlandaEskozia Eskoz.Frantzia Frantz.Frantzia Frantz.Italia Italia
2011
Gehiago
Ingalaterra Ingalaterra--Ingalaterra Inglat.Irlanda IrlandaIrlanda IrlandaIngalaterra Inglat.Italia ItaliaItalia Italia
2012
Gehiago
Gales GalesGales GalesGales GalesIngalaterra Inglat.Ingalaterra Inglat.Irlanda IrlandaIngalaterra Inglat.Frantzia Frantz.Eskozia Eskozia
2013
Gehiago
Gales Gales--Ingalaterra Inglat.Ingalaterra Inglat.Eskozia Eskoz.Ingalaterra Inglat.Italia ItaliaFrantzia Frantzia
2014
Gehiago
Irlanda Irlanda-Ingalaterra IngalaterraIngalaterra Inglat.Ingalaterra Inglat.Irlanda IrlandaFrantzia Frantz.Frantzia Frantz.Italia Italia
2015
Gehiago
Irlanda Irlanda--Ingalaterra Inglat.Irlanda IrlandaIrlanda IrlandaIngalaterra Inglat.Frantzia Frantz.Eskozia Eskozia
2016
Gehiago
Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra Inglat.Ingalaterra Inglat.Irlanda IrlandaIngalaterra Inglat.Frantzia Frantz.Italia Italia
2017
Gehiago
Ingalaterra Ingalaterra--Ingalaterra Inglat.Irlanda IrlandaEskozia Eskoz.Ingalaterra Inglat.Frantzia Frantz.Italia Italia
2018
Gehiago
Irlanda IrlandaIrlanda IrlandaIrlanda IrlandaEskozia EskoziaIrlanda IrlandaIrlanda IrlandaFrantzia Frantz.Frantzia Frantz.Italia Italia
2019
Gehiago
Gales GalesGales GalesGales GalesberdinketaIngalaterra Inglat.Irlanda IrlandaIngalaterra Inglat.Frantzia Frantz.Italia Italia
2020
Gehiago
Ingalaterra Ingalaterra-Ingalaterra IngalaterraIngalaterra Inglat.Ingalaterra Inglat.Irlanda IrlandaFrantzia Frantz.Frantzia Frantz.Italia Italia
2021
Gehiago
Gales Gales-Gales GalesEskozia EskoziaIrlanda IrlandaIngalaterra Inglat.Frantzia Frantz.Italia Italia
2022
Gehiago
Frantzia FrantziaFrantzia FrantziaIrlanda IrlandaEskozia EskoziaIrlanda IrlandaIrlanda IrlandaFrantzia Frantz.Frantzia Frantz.Italia Italia
2023
Gehiago

Irlanda Irlanda

Irlanda Irlanda Irlanda IrlandaEskozia EskoziaIrlanda IrlandaIrlanda IrlandaFrantzia Frantz.Frantzia Frantz.Italia Italia
2024
Gehiago
Irlanda Irlanda--Eskozia EskoziaIngalaterra IngalaterraIrlanda IrlandaFrantzia Frantz.berdinketaGales Gales
2025
Gehiago
Frantzia FrantziaIrlanda IrlandaIngalaterra Inglat.Irlanda IrlandaIrlanda IrlandaIngalaterra Inglat.Frantzia Frantz.Gales Gales
2026
Gehiago
Frantzia FrantziaIrlanda IrlandaEskozia EskoziaIrlanda IrlandaIrlanda IrlandaFrantzia Frantz.Frantzia Frantz.Gales Gales

Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa»
Ingalaterra da garaipen gehien lortu dituen selekzioa.

Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa Eskozia, Frantzia, Ingalaterra, Irlanda, Italia eta Galesko taldeen artean jokatzen den errugbi lehiaketa da. 2002 eta 2006 artean Espainiak jokatu zuen eta 2007an haren lekua hartu zuen Italiak.

Home International Championship
UrteaIrabazleaSlam NagusiaKoroa hirukoitzaZurezko koilara
1996Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraEskozia Gales Irlanda
1997Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIrlanda Irlanda
1998Eskozia EskoziaEskozia EskoziaEskozia EskoziaIrlanda Irlanda
Bost Nazioak
UrteaIrabazleaSlam NagusiaKoroa hirukoitzaZurezko koilara
1999Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIrlanda Irlanda
2000Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraGales Gales
2001Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraGales Gales
Sei Nazioak
UrteaIrabazleaSlam NagusiaKoroa hirukoitzaZurezko koilara
2002Frantzia FrantziaFrantzia FrantziaIngalaterra IngalaterraIrlanda Irlanda
2003Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraEspainia Espainia
2004Frantzia FrantziaFrantzia FrantziaIngalaterra IngalaterraIrlanda Irlanda
2005Frantzia FrantziaFrantzia FrantziaIngalaterra IngalaterraGales Gales
2006Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraEspainia Espainia
2007Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraItalia Italia
2008Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia
2009Ingalaterra IngalaterraGales GalesItalia Italia
2010Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraGales Gales
2011Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia
2012Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia
2013Irlanda IrlandaIrlanda IrlandaIrlanda IrlandaEskozia Eskozia
2014Frantzia FrantziaFrantzia FrantziaIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia
2015Irlanda IrlandaIrlanda IrlandaEskozia Eskozia
2016Frantzia FrantziaIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia
2017Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraItalia Italia
2018Frantzia FrantziaFrantzia FrantziaIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia
2019Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia
2020¹Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraGales Gales
2021²Ingalaterra IngalaterraezezGales Gales
2022Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraEskozia Eskozia
2023Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIrlanda Irlanda
2024Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraGales Gales
2025Ingalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraIngalaterra IngalaterraGales Gales
  • ¹ COVID-19 pandemiaren erruz ez ziren 2020ko txapelketako partida guztiak jokatu, baina Ingalaterrak nagusitasun osoz irabazi zuen[27].
  • ² COVID-19 pandemiaren eraginez 2021eko txapelketak formatua aldatu zuen eta Slam Nagusiaren eta Koroa hirukoitzaren saririk ez zen banatu.
TaldeaGaraipenakUrteak
Ingalaterra Ingalaterra211996, 1997, 1999, 2000, 2001, 2003, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2017, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024, 2025
Frantzia Frantzia62002, 2004, 2005, 2014, 2016, 2018
Irlanda Irlanda22013, 2015
Eskozia Eskozia11998

20 urtez azpiko Sei Nazioen Txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20 urtez azpikoen Sei Nazioen Txapelketa edo 6 Nations Junior delakoa 20 urtez azpiko jokalariek jokatu ohi dute eta talde partehartzaileak hauek dira: Eskozia, Frantzia, Ingalaterra, Irlanda, Italia eta Gales.

Txapelketa hau 2008. urtean sortu zen 21 eta 19 urtez azpiko bi lehiaketen batasuna lortzeko xedeaz. Ingelesek lortu zuten lehendabiziko urteko Slam Nagusia eta txapelketa gehien lortu duen taldea izan da.

UrteaIrabazleaSlam Nagusia
2008Ingalaterra IngalaterraIngalaterra Ingalaterra
2009Frantzia Frantzia
2010Irlanda Irlanda
2011Ingalaterra IngalaterraIngalaterra Ingalaterra
2012Ingalaterra Ingalaterra
2013Ingalaterra Ingalaterra
2014Frantzia FrantziaFrantzia Frantzia
2015Ingalaterra Ingalaterra
2016Gales GalesGales Gales
2017Ingalaterra IngalaterraIngalaterra Ingalaterra
2018Frantzia Frantzia
2019Irlanda IrlandaIrlanda Irlanda
2020bertan behera¹
2021Ingalaterra IngalaterraIngalaterra Ingalaterra
2022Irlanda IrlandaIrlanda Irlanda
2023Irlanda IrlandaIrlanda Irlanda
2024Ingalaterra Ingalaterra
2025Frantzia Frantzia
TaldeaGaraipenakUrteak
Ingalaterra Ingalaterra82008, 2011, 2012, 2013, 2015, 2017, 2021, 2024
Irlanda Irlanda42010, 2019, 2022, 2023
Frantzia Frantzia42009, 2014, 2018, 2025
Gales Gales12016

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Godwin, Terry. (1984). The International Rugby Championship 1883-1983. Londres: Willows Books ISBN 000218060X..
  2. Henri Garcia, "La fabuleuse histoire du rugby", Minerva, 2004, ISBN 2-8307-0782-6
  3. Vincent Laudet, Caroline Moncel, Sandrine Matichard, Isabelle Calais: "XV de France : Le tournoi à la une", L’Équipe, 2006, ISBN 2-915535-24-8
  4. Rules of the RBS 6 Nations Championship. RBS 6 Nations.
  5. Jean Denis, Histoire du Tournoi des Cinq Nations ou sans médailles ni couronnes, Farnot, 1979
  6. Scotland: European champions. BBC News 2000-01-31.
  7. 16 mars linternaute.com: Le Tournoi des Cinq Nations officiellement coupe d'Europe des Nations
  8. 1 2 Trueman, Nigel. Rugby Football History. (kontsulta data: 2018-02-02).
  9. 1 2 (Ingelesez) Six Nations history. 2002 (kontsulta data: 2018-02-02).
  10. (Ingelesez) Gallagher, Brendan. (2013-02-08). Six Nations 2013: the day John Pullin's England 'turned up' 40 years ago to revive Irish rugby during Troubles. ISSN 0307-1235. (kontsulta data: 2018-02-02).
  11. (Ingelesez) «John Allan's Rugby Tales: Flower of Scotland» RugbyRocks (kontsulta data: 2021-02-06).
  12. (Frantsesez) «Le premier match de l'Italie aux 6 nations» Memosport 2017-03-15 (kontsulta data: 2018-02-02).
  13. (Ingelesez) «Guinness Six Nations State of Play: Four teams battle for the title» Six Nations Rugby 2020-10-13 (kontsulta data: 2020-10-25).
  14. (PDF) The Calcutta Cup: the legacy of a club that died. scottishrugby.org.
  15. About Us. rfu.com.
  16. Massie, Alan. (2000-02-19). Lamenting the sad decline of the fighting Irish. The Scotsman, 31 or..
  17. Ferrie, Kevin. (1999-03-22). Scotland now have quality in quantity. The Herald, 1 or..
  18. Walsh, David. (2005-02-13). Scots torn apart by Irish mean machine. The Sunday Times, Sport 2 or..
  19. (Ingelesez) «Twickenham Stadium» RFU (kontsulta data: 2018-02-09).
  20. (Frantsesez) «Histoire & Valeurs» Stade de France 2015-09-07 (kontsulta data: 2018-02-09).
  21. (Ingelesez) «Facts and Figures» principalitystadium.wales (kontsulta data: 2018-02-09).
  22. (Ingelesez) «Stadio Olimpico - Rome - The Stadium Guide» www.stadiumguide.com (kontsulta data: 2018-02-09).
  23. (Ingelesez) «Tours of BT Murrayfield Stadium | Scottish Rugby Union» www.scottishrugby.org (kontsulta data: 2018-02-09).
  24. «Home» www.avivastadium.ie (kontsulta data: 2018-02-09).
  25. rbs6nations.com: Murrayfield stadium
  26. scrum.com: Scotland-Wales 1975
  27. (Ingelesez) «Remaining 2020 Women's Six Nations matches cancelled» Six Nations Rugby 2020-11-10 (kontsulta data: 2020-11-14).
  28. (Ingelesez) «No winner for U20 Six Nations as Championship cancelled» Six Nations Rugby 2020-08-05 (kontsulta data: 2020-10-25).
  1. Galesi 1908ko eta 1909ko Slam Nagusiak aitortzen zaizkio; izan ere, Frantzia 1910 arte txapelketan onartua izan ez bazen ere, aurreko bi urteetan Galesko selekzioak, Koroa hirukoitza irabazteaz gain, Frantziari nagusitu zitzaion torneotik kanpo.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]