Vienne
| Vienne (86) | |
|---|---|
| Frantziako departamendua | |
| Administrazioa | |
| Estatua | |
| Eskualdea | Akitania Berria |
| Prefetura | Poitiers |
| Prefeta | Alain Fouché (PRG) |
| Azpiprefeturak | Châtellerault Montmorillon |
| Barrutiak | 3 |
| Kantonamenduak | 38 |
| Udalerriak | 281 |
| Kokapena | |
| Koordenatuak | 46°34′53″N 0°20′26″E / 46.5814°N 0.3406°E |
| Azalera | 6.990 km² |
| Demografia | |
| Biztanleria | 438897 |
| Dentsitatea | 62.789,270386266 bizt/km² |
| Kontseilu Orokorraren webgunea | |
Vienne[1] (frantsesez vjɛn ahoskatua; Poitevin-Santongeraz: Viéne; okzitanieraz: Vinhana; zenbakia: 86) Frantziako Akitania Berria eskualdeko departamendu bat da, Vienne ibaiak zeharkatua. Prefektura Poitiers hirian dago.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Departamenduak 6.990 km²-ko azalera du, Montenegroren erdiaren antzekoa. Iparraldean Maine eta Loira eta Indre eta Loira ditu mugakide, ekialdean Indre eta Vienne Garaia, hegoaldean Charente, mendebaldean Deux-Sèvres.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vienne departamendua 1790eko martxoaren 4an (1789ko abenduaren 22ko legea aplikatuz) Frantziako Iraultzan sortutako jatorrizko laurogeita hiru departamenduetako bat da. Antzinako Poitou, Turena eta Berry probintzien zati batzuetatik sortua izan zen, azkena XV. mendera arte Akitaniako dukerriaren zati bat izan zelarik.
Jatorrizko akadiarrak, gaur egungo Eskozia Berrian eta honen inguruan bizi zirenak, Viennetik Ipar Amerikara abiatu ziren 1604tik aurrera. Gregory Kennedyk emigratzaileek beren ohiturak eta gizarte-egitura Kanadara eraman zituztela dio. Mugako herriak ziren, beren kokalekuak ahaidetasunaren arabera sakabanatzen zituztenak. Laborantzako lurren erabilera optimizatu zuten eta irabaziak lortzeko salerosketa azpimarratu zuten. Hierarkikoak eta politikoki aktiboak ziren.[2]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| 1801 | 1831 | 1841 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 240.990 | 282.731 | 294.250 | 317.305 | 322.585 | 322.028 | 324.527 |
| 1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
| 320.598 | 330.916 | 340.295 | 342.785 | 344.355 | 338.114 | 334.343 |
| 1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 |
| 333.621 | 332.276 | 306.248 | 310.474 | 303.072 | 306.820 | 313.932 |
| 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 |
| 319.208 | 331.619 | 340.256 | 357.366 | 370.428 | 380.005 | 399.024 |
2023an, 7.000 biztanle baino gehiagoko sei udalerri zituen. Honakoxeak:[3]
| Udalerria | Biztanleria (2023) |
|---|---|
| Poitiers | 89.916 |
| Châtellerault | 31.003 |
| Buxerolles | 10.289 |
| Jaunay-Marigny | 7.528 |
| Saint-Benoît | 7.375 |
| Chauvigny | 7.007 |
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriburua, Poitiers, Poitiersko artxidiozesi katoliko erromatarreko egoitza da, departamentua zerbitzatzen duena. Ligugéko San Martin abadia, Poitierstik kilometro gutxira dagoen beneditar monasterioa, mendebaldeko Europako monasterio zaharrena da.[4]
Turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gune turistiko ospetsuenak Futuroscope parke tematikoa, Poitiersko hirigunea (Artearen eta Historiaren hiria), Saint-Savin-sur-Gartempeko abadia (UNESCOren gizateriaren ondarea dena) eta Civauxko Crocodile Planet dira.
- Poitiersko Notre-Dame eliza
- Civrayko elizako tinpanoa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 36. araua: Frantziako Errepublikako eskualde- departamendu- eta hiriburu-izenak. .
- ↑ Gregory M.W. Kennedy. Something of a Peasant Paradise? Comparing Rural Societies in Acadie and the Loudunais, 1604-1755 (MQUP, 2014)
- ↑ Populations de référence 2023: 86 Vienne, INSEE
- ↑ Benedict XVI. ""Generous Witness of the Gospel of Charity", 11 November 2007. in: ZENIT — The World Seen From Rome..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Okzitaniako lurraldeak | ||
|---|---|---|
|
Frantzian: Allier · Ardèche · Aveyron · Aude · Alpe Garaiak · Proventza Garaiko Alpeak · Itsas Alpeak · Ariege · Rodanoren Ahoak · Cantal · Cher · Charente · Correze · Creuse · Dordoina · Drôme · Herault · Gard · Garona Garaia · Gers · Gironda · Indre · Isère · Landak · Loira · Loira Garaia · Lozere · Lot · Lot eta Garona · Pirinio Atlantikoak · Pirinio Garaiak · Ekialdeko Pirinioak · Puy-de-Dôme · Tarn · Tarn eta Garona · Var · Vaucluse · Vienne · Vienne Garaia Espainian: Arango harana (Katalunia) Italian: Turin · Cuneo (Piemonte) · Guardia Piemontese (Calabria) · Imperia (Liguria) Monakon: Monako | ||