close
Edukira joan

Åland

Wikipedia, Entziklopedia askea
Åland
Landskapet Åland
Ahvenanmaan maakunta
Ereserkia: Ålänningens sång
Goiburua: Bakearen Uharteak
Image
Ålandeko bandera
Image
coat of arms of Åland (en) Itzuli
LocationÅland.svg
Geografia
Hiriburua
eta hiri handiena
Mariehamn
60°5′55″N 19°56′40″E
Azalera13.517
Punturik altuenaOrrdalsklint (en) Itzuli
MugakideakJatorrizko Finlandia, Stockholmgo konderria, Uppsalako konderria eta itsas zabal
Administrazioa
Gobernu-sistemaFinlandiaren autonomiadun probintzia
GobernadoreaMarine Holm-Johansson
lantråd (en) ItzuliKatrin Sjögren
LegebiltzarraParliament of Åland (en) Itzuli
Zeren kide
Demografia
Biztanleria30.144
Dentsitatea19,04 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Bestelako informazioa
ISO 3166-1 alpha-2AX
ISO 3166-1 alpha-3ALA
Ordu eremua
Internet domeinua.ax
regeringen.ax
Image
Åland uhartediaren mapa. Uharte handiena Fasta Åland da.
Image
1667 baino lehenagoko Åland uhartediaren mapa suediar bat.

Åland[1] edo Åland uharteak (Landskapet Åland suedieraz eta Ahvenanmaan maakunta finlandieraz) Itsaso Baltikoko uhartedi bat da, Botniako golkoaren sarbidean dagoena.

Eskualde autonomoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde autonomo desmilitarizatua eta suediar elebakarra da Finlandian. Eskualde horretako autonomia maila dela eta, Finlandiari dagozkion hainbat kontu bertan erabakitzen dira.

Aintzin-norvegierazko Ahvaland ('uraren lurraldea') izena du jatorrian. Suedieraz Åland bilakatu zen eta 'ibaien lurraldea' bihurtu; finlandierazko eta estonierazko Ahvenanmaa izenak jatorrizko izenaren antz handiagoa du, baina hitzez hitz "perkaren lurraldea" esan nahi omen du.

Landskapet Åland izen ofizialak 'Åland eskualdea' esan nahi du.

Glaziazio ondorengo isostasiaren ondorioz azaldu ziren uharteak. Harri- eta Burdin aroetan gizakiak han ehiztariak, arrantzaleak eta fruitu biltzaileak ziren eta duela 7.000 urte nekazaritza iritsi zen[2]. Neolito garaiko zeramika aurkitu da indusketetan. Burdin Aroan, Eskandinaviako penintsularekiko harremanak hasi zituzten, eta Bikingo Aroan sendotu zituzten. Bikingoen 380 hilobi eta sei gazteluren hondarrak aurkitu dira uharteotan.

XIII. mendean Suediak Finlandia bereganatu zuen[2] eta 1809an Suediak Errusiari eman behar izan zion Finlandia, eta berarekin batera Åland uhartedia ere bai. Errusiak uharteak gotortzea erabaki zuen eta Bomarsund gotorleku handia eraiki zuen. 1854. urtean Krimeako Gerraren testuinguruan Frantziako eta Britainia Handiko itsas flotak gotorlekua suntsitu zuen. Gerrari amaiera eman zion 1856ko Parisko Itunean uharteak desmilitarizatzea erabaki zuten[3].

1917an, Finlandiaren Independentzia prozesuan, Suediako tropek bertako populazioa —suediar jatorrikoa— babestu zuten errusiarrengandik. Independentzia lortu ondoren, uhartedia Suedian sartzen saiatu zen. 1919an egindako bozketan, % 95 alde azaldu zen, baina Finlandiak ez zion baimenik eman eta Suediak ere ez zuen indar handirik egin, Finlandiarekiko harreman onak mantentze aldera.

Bigarren Mundu Gerratik aurrera, populazioaren sentimendua aldatu egin zen, "Finlandia barneko suediar probintzia" izatetik "Finlandiako autonomia bereziko eskualdea" izatera pasatzean.

Åland uharteak 6.500 inguru dira, baina biztanleriaren % 90 Fasta Åland izenekoan bizi da. Gainerako uharteak txikiak dira. Finlandiako eskualderik txikiena da, hala populazioan nola azaleran.

Uhartediaren itsasoan daude, Finlandia kontinentaleko hego-mendebaldeko ertzetik oso gertu.

  Image   Datu klimatikoak (Mariehamn normals 1981–2010)   Image  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 8.5 10.2 15.8 24.5 30.0 32.0 35.9 31.8 27.3 18.9 11.3 10.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -1.7 -2.1 2.0 8.8 15.5 19.5 22.3 20.5 14.9 8.8 3.0 -0.1 9.3
Batez besteko tenperatura (ºC) -4.4 -5.2 -1.6 4.0 10.2 14.5 17.5 16.0 10.9 5.9 0.8 -2.6 5.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -7.3 -8.3 -4.9 -0.2 4.8 9.3 12.6 11.6 7.2 3.2 -1.6 -5.6 1.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -34.8 -32.9 -23.7 -10.9 -5.8 -1.5 1.8 0.2 -5.2 -15.0 -19.8 -33.8 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 61 42 43 32 39 59 79 80 64 78 76 70 723
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11 8 9 7 7 8 9 11 9 12 13 12 116
Eguzki orduak 40 75 134 204 284 276 287 230 155 89 38 27 1839
Iturria (1): Météo Climat[4]
Iturria (2): Météo Climat[5]

Eskualdea 16 udalerrik osatzen dute:

UdalerriaBiztanleriaUdalerriaBiztanleria
Mariehamn11.521Föglö564
Jomala4.646Geta509
Finström2.529Brändö465
Lemland1.991Vårdö433
Saltvik1.827Lumparland390
Hammarland1.521Kumlinge315
Sund1.033Kökar243
Eckerö932Sottunga99

Uhartediko ekonomia jarduera nagusiak ontzigintza, merkataritza eta turismoa dira. Ontzigintzak Ekonomiaren % 40 hartzen du. Itsasportu garrantzitsuenak Fasta Åland uharte handian daude, Marienhamn (hegoaldean), Berghamn (mendebaldean) eta Långnäs (ekialdean).

2006ko Eurostaten arabera, Finlandiako eskualderik aberatsena da eta Europar Batasuna osatzen duten 268 eskualdeen artean, 20. aberatsena[6], Barne Produktu Gordina per capita Europar Batasuneko batez bestekotik % 47 goitik baitago. 2014an, langabezia-tasa % 3,9koa zuen.

Diru ofiziala euroa den arren, suediar koroa ere onartzen da.

Atzerritarrak (2019)[7]
Z.JaioterriaBiztanleak

1Image Suedia1.485
2Image Errumania403
3Image Letonia387
4Image Estonia204
5Image Thailandia104
6Image Alemania68
7Image Siria63
8Image Erresuma Batua46
9Image Ukraina46
10Image Polonia45

Populazioak ez du aldaketa nabarmenik izan azken hamarkadetan baina gutxi bada ere goranzko joera izan du, 1980 urtean 22.700 izatetik 2013an 29.013 izatera pasa baita.

% 90ek suediera du ama hizkuntza eta % 5 baino ez dira finlandiar jatorrikoak. % 75,9k Finlandiako Eliza Ebangeliko Luteranoa jarraitzen du. Finlandiako eliza zaharrena bertan dago, Jomalako San Olaf eliza, XIII. mendekoa.

Åland uhartediak Uharteetako Jokoak txapelketan hartzen du parte eta 1991 eta 2009an, antolatzailea izan zen.

IFK Mariehamn futbol taldeak 2016ko Finlandiako Liga irabazi zuen[8] eta 2015ean, Kopa.

Åland Stags uharteetako errugbi taldea da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 154. araua - Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. Zeinu diakritikoarekin (Åland) nahiz gabe (Aland) idatz daiteke. Euskarazko testu arruntetan, ohikoa da diakritiko bereziak (gure ingurunean ohikoak ez direnak) ez idaztea Euskaltzaindia (kontsulta data: 2010-05-15).
  2. 1 2 (Ingelesez) ÅLAND, THE HISTORY | Ålands kulturhistoriska museum. (kontsulta data: 2017-11-29).
  3. (Ingelesez) Uneasy Sweden and the Menace of Prussianism; An Analysis of the Scandinavian Situation in View of Kaiser's Reported Ambition to Make the Baltic a German Lake. (kontsulta data: 2017-11-29).
  4. .
  5. .
  6. Ahvenanmaa on EUn 20 vaurain alue. .
  7. "Citizenship according to age and sex by region, 1990-2019". Tilastokeskus. 2020.04.01
  8. (Suedieraz) «IFK vann årets ligaguld» IFK Mariehamn Fotboll (kontsulta data: 2017-11-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]