close
Edukira joan

Augusto de Vasconcelos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Augusto de Vasconcelos
Image
Portugalgo Lehen Ministroa

1911ko azaroaren 12a - 1912ko ekainaren 16a
João Pinheiro Chagas - Duarte Leite
Minister of Foreign Affairs (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaLisboa, 1867ko irailaren 24a
HerrialdeaImage Portugal
Image Portugalgo Erresuma
HeriotzaLisboa, 1951ko irailaren 27a (84 urte)
Hezkuntza
HeziketaLisboako Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria, medikua eta zirujaua
Enplegatzailea(k)Coimbrako Unibertsitatea
Lisboako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoaPortuguese Republican Party (en) Itzuli

Augusto César de Almeida de Vasconcelos (Lisboa, 1867ko irailaren 24aibidem, 1951ko irailaren 27a) portugaldar sendagile, politikari eta diplomazialaria izan zen. Portugalgo lehen ministroa izan zen 1911tik 1912ra.

1891n Lisboako Medikuntza Kirurgikoko Eskolan graduatu zen eta han ere irakatsi zuen. Geroago, Lisboako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko irakasle izan zen.

Gaztarotik errepublikaren aldekoa zen, eta João Pinheiro Chagasek zuzendutako Portugalgo Lehen Errepublikako lehen gobernu konstituzionalean Atzerri ministro izan zen. 1911ko azarotik 1912ko ekainera lehen ministro izan zen Portugalgo Alderdi Errepublikanoko ministroek osatutako gobernu batean.

Ondoren, Portugalgo enbaxadore izan zen Madrilen (1913-1914) eta Londresen (1914-1919), eta ordezkaritza portugaldarra zuzendu zuen 1919ko Parisko Bake Biltzarrean.

Portugalen Nazioen Ligako ordezkaria izan zen eta 1935ean Chacoko Gerra bezalako nazioarteko gatazkak konpontzen lagundu zuen. 1935etik 1937ra Nazioen Ligako lehendakaria izan zen.