Mon (estatua)
| Mon (estatua) | ||
|---|---|---|
| Administrazioa | ||
| Estatu burujabe | ||
| ISO 3166-2 | MM-15 | |
| Hiriburua | Mawlamyine | |
| Geografia | ||
| Koordenatuak | 16°10′N 97°40′E / 16.17°N 97.67°E | |
| Azalera | 12.296,6 km² | |
| Mugakideak | Bago (eskualdea) | |
| Demografia | ||
| Biztanleria | 1.717.166 (2024) | |
| Dentsitatea | 139,65 bizt/km² | |
Mon estatua (birmanieraz: မွန်ပြည်နယ်, mʊ̀ɴ pjìnɛ̀ ahoskatua; moneraz: တွဵုရးဍုင်မန်) Myanmarko zazpi estatuetako bat da.[1] Andamango itsasoaren ipar-ekialdeko kostaldean dago, eta Thailandiarekin muga egiten du. Gainera, bere kostaldeko 566 kilometrotan zehar uharte ugari ditu.
Estatuko hiriburua Mawlamyine da. Biztanle gehienak mon etniakoak dira, eta birmaniar gehienek ez bezala, ez dute sino-tibetar hizkuntza bat hitz egiten, baizik eta austroasiar hizkuntza bat.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014an 2.054.393 biztanle zituen. Gehienak mon etniakoak dira. Hala ere, bamar asko ere badaude, baita kayin eta pa-O talde etnikoetako kideak ere. Horietako asko isolatuta daude eta ez dute birmaniar hizkuntza ulertzen eta hitz egiten. Gehienak budistak dira.[2]
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mon estatuko laborantza-eremua ia 18.000 km²-koa da, eta gehiena arroza landatzeko erabiltzen dute. Lurraldearen erdia basoa da, eta zurgintza da jarduera ekonomiko nagusietako bat. Mineralen artean gatza, antimonioa eta granitoa daude. Papera, azukrea eta kautxua ekoizten dituzten industriak ere badaude.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Moreno, Joaquín Lorenzo. (2014-04-01). La soledad de Birmania: Viaje por un país que vive en silencio. Vision Libros ISBN 978-84-9886-039-9..
- ↑ (Ingelesez) Jap, Jangai; Courtin, Constant. (2022-11-22). Deciphering Myanmar's Ethnic Landscape: A Brief Historical and Ethnic Description of Myanmar's Administrative Units. International IDEA doi:. ISBN 978-91-7671-577-2..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Myanmarko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |