close
Edukira joan

Pipermin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pipermin
fruitu, ongailu eta Espezia
Image
Historia
Honen produktuaCapsicum eta Piper
Antzekoakpeperoncino (en) Itzuli

Pipermina piper gorri mehe luzea da, oso mina[1]. Solanaceae familiako eta Capsicum generoko zenbait kide izendatzeko erabiltzen dute izena, batez ere Capsicum anuum. Ameriketan jatorria dute.[2] baina kolondar trukaketaren ondorioz mundu osora zabaldu da.

Pipermina gizakien dietaren parte izan da Amerikan azken 7500 urteetan. Azterketa genetikoen arabera, gaur egungo Peru eta Bolivia direnen lurraldean kokatuko litzateke honen jatorria. Hipotesiek iradoki dutenez, Capsicum annum espeziea Mesoamerikan etxekotu zen, Puebla hegoaldetik eta Oaxaca iparraldera, eta Veracruz hego-ekialderaino hedatzen den eskualdean.[3][4][5]

Image
Capsicum sp.-an positibo eman zuten zeramikak. Mexiko hegoaldeko Chiapa de Corzo-n induskatutako hondakinak, Aurreklasiko Ertainetik Berantiarrera (400 K.a. k.o. 300 egun ) bitarte datatuak.   

Amerikatik zetozen beste landare jangarri batzuk ez bezala, pipermina edo txilea berehala izan zen onartua europarren artean. Ziztu bizian hedatu ziren munduan zehar Kolonek 1493an Espainian sartu ondoren.

Pipermina edo txilea Espainiako eta Europako gainerako sukaldaritzetan sartu zen (batez ere italiarrean), neurri handi batean hestebeteen prestaketan. Izan ere, XV. mendeko kroniken arabera, lehen piperbeltza eta ozpina baino ez zituzten erabiltzen hainbat eskualde eta herrialdetan egiten diren saltxitxoiak kontserbatzeko.

Hurrengo berrehun urteetan, bere erabilerak Mediterraneoko herrien gastronomia irauliko zuen, Txina, India eta Indonesiako sukaldaritza ere eraldatuz. Aklimatazioa hain izan zen handia, ezen Afrikako eta Indiako leku askotan uste baita landareak eskualde horietakoak direla jatorriz.

Dirudienez, sukaldaritza prozesuek ez dituzte piperraren arrasto guztiak desagerrarazten, eta, beraz, txilek edo piperminak egosteko ontziek aukera eman zuten gozagarri horren jatorria zehazteko.

Espezie eta laboreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Image
Kaiena piperra

Honako hauek dira txile edo pipermin-espezie ohikoenak:

  • Capsicum annuum, labore arrunt asko biltzen dituena: Kaiena piperra, Ezpeletako piperra, Gernikako piperra, jalapeñoa eta piper morroia eta abar.
  • Capsicum baccatum, Peruko pipermin eskabetxea edo pipermin horia barne.
  • Capsicum chacoense, Rio de la Platako arroko pipermina.
  • Capsicum chinense: baratxuri minenak, hala nola bonete eskoziarra, pipermin datila, habaneroa eta naga jolokia.
  • Capsicum frutescens, malageta, txori-begia eta tabaskoa barne. Espezie hau, gaur egun, Capsicum annuum-en sinonimotzat hartzen da.
  • Capsicum pubescens, Peruko rocotoak eta Mexikon hazitako sagarrondo pipermina barne hartzen dituena.

Normalean espezie gutxi batzuk baino erabiltzen ez badira ere, beste labore eta pipermin edo txileak prestatzeko modu asko daude, sukaldaritzako erabileren, formen, koloreen, mintasun-mailen eta abarren araberako izen lokal ugarirekin. Adibidez, morroi berde eta gorriak C. annuum-en labore bera dira, barietate berdea fruitu heldugabeak izanik. Espezie berekoak dira Ánaheim, Colorado, Jalapeño, Poblano (lehortu ondoren, txile zabalak bihurtzen dira, karga genetikoaren arabera), Serrano eta beste hainbat eta hainbat labore.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. www.thenibble.com. Chile Pepper History & Chile Pepper Glossary. .
  3. Bosland, Paul W.. (22 de agosto de 1997). Capsicums: Innovative Uses of an Ancient Crop. .
  4. Chiou, Katherine L.; Lira-Noriega, Andrés; Gallaga, Emiliano; Hastorf, Christine A.; Aguilar-Meléndez, Araceli. (2024-11-19). «Interdisciplinary insights into the cultural and chronological context of chili pepper (Capsicum annuum var. annuum L.) domestication in Mexico» Proceedings of the National Academy of Sciences 121 (47): e2413764121.  doi:10.1073/pnas.2413764121. OCLC .11588045 PMID 39527741..
  5. Birthplace of the domesticated chili pepper identified in Mexico. EurekAlert! 21 de abril de 2014.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.