close
Edukira joan

Renfe Aldiriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Image Renfe Aldiriak
Image
Image Image Image
Image
Datu orokorrak
Garraio motaAldiriko trena
EskualdeakImage Andaluzia
Image Aragoi
Image Asturias
Image Euskal Herria
Image Galizia
Image Gaztela eta Leon
Image Kantabria
Image Katalunia
Image Murtziako Eskualdea
Image Madrilgo Erkidegoa
Image Valentziako Erkidegoa
Lineak67
Geltokiak893
Bidaiariak404 623 774
JabeaEspainiako Sustapen Ministerioa
Webguneawww.renfe.es/cercanias
Ustiapena
Hasiera1989[1]
EragileaRenfe Operadora
Datu teknikoak
Luzera3 966,6 km
 Mapa

Image

Renfe Aldiriak (katalanez Renfe Rodalies, valentzieraz Renfe Rodalia, eta gaztelaniaz Renfe Cercanías) Renfe Operadora eragileak trenbide bidezko hiriarteko iraupen laburreko bidaiak eskaintzeko erabiltzen duen marka komertziala da, hiri nagusiei eta hauen aldiriei zerbitzua emateko. Espainia osoan Renfe Cercanías izena hartzen du zerbitzuak, baina Valentzian Renfe Rodalia[2], eta Bizkaia eta Gipuzkoan Renfe Aldiriak izenak ere ditu.[3][4] Bestalde, Katalunian Kataluniako Generalitateak sortutako Rodalies de Catalunya marka komertzialaren menpe eskaintzen ditu zerbitzuak.[5]

Gaur egun, 18 Renfe Aldiriak sare daude eta horietako batzuk proiektuan daude.

Image
Image linearen trena Sagunton

1980an, "Trenbide Aldirien Plana" onartu zen, Renfe Aldiriaken lehen 13 sareak garatzeko (Madril, Bartzelona, Bilbo, Sevilla, Valentzia, Murtzia, Alacant, Asturias, Donostia, Kantabria, Cádiz eta Málaga). 1989an, Javier Bustunduy RENFEko "aldiriko" unitate operatiboko lehen zuzendari bihurtu zen, sare horien sorrera sustatuz. Asmoa zen egungo trenbide-zerbitzuak birmoldatzea eta hiri handien inguruan beste zerbitzu berri batzuk sortzea, metropoli-garraio erakargarri eta moderno bat sortuz. Beste helburu bat zen herritarrek autoa etxean uztea eta, horren ordez, trenez joatea. Izan ere, lehen uste zen trenak erdiguneraino baino ez zirela iritsi behar, eta asmoa zen erabiltzaileek "nahierara" aukeratu ahal izatea trenetik jaitsiko ziren tokia, haien helmugaren arabera, eta beste garraiobide batzuk hartu ahal izatea, hala nola metroa. Gainera, une horretik aurrera beste bi sare garatu dira: Ferrol eta Leon, lehenago FEVEk operatuak. Bestalde, Murtzia eta Alacantekoak batera amaitu zuten.[6]

2008ko ekainaren 11n, Zaragozako Renfe Aldiriak sarea martxan jarri zen, 2008ko Zaragozako nazioarteko erakusketa baino hiru egun lehenago.[7]

Katalunian, Bartzelonako gune metropolitarreko aldiriko-zerbitzuak huts ugari sufritu zituen, eta horri gaineratuz 2006ko Kataluniako Autonomia Estatutua, zeinaren arabera Kataluniako Generalitateak dauka erkidegoko trenbideen ardura, Generalitateak eta Espainiako Gobernuak adostu zuten kudeaketa Generalitatearen esku uztea. Hala, Generalitateak, zerbitzuen kudeaketaz gain, erregulazioak, planifikazioak, koordinaketak, ikusketak eta tarifikazioak bere gain hartu zituen. Horretarako Rodalies de Catalunya marka komertziala sortu zen 2010eko urtarrilaren 1.an, eta Renfe Operadora eragileari eman zitzaion ustiapena. Gainera, 2011ko urtarrilaren 1.an marka komertzial horri gaineratu zitzaizkion Distantzia Erdiko trenen zerbitzua, berez aldirikoak ez diren arren. Holan, Bartzelonan besterik ez daude aldiriak.[8]

Image
Image linearen trena Villaverde Bajon

Lineek, oro har, hiri nagusia bere inguruekin lotzen dute, eskuarki probintziarekin.

Lerroak erradialak dira hiriko erdiko geltokian, edo izar formako hiritik igarotzen direnak.

Gainera, ezaugarri hauek ditu:

  • Ordutegi kadentziatuak
  • Maiztasun handiak
  • Hurbileko estazioak
  • Tarifikazio berezia, inguruko gainerako garraioekin bateratu ohi dena
  • Lotura ona gainerako garraioekin (metroa, tranbia, etab.)
  • Hirigunearen zeharkaldia tunel azpian, normalean

Sare egituratzaileak askotarikoak dira: batzuek line bat dute, Kordoba edo Donostia kasu, eta beste batzuek 9 line, Madril edo Asturiasen kasu. Katalunia izan ezik, lerroek izen hau dute: "c" letra (cercanías, gaztelaniaz), gidoi bat eta linearen zenbakia. Gainera, kolore askotakoak izan daitezke, jarraian agertzen den bezala:

Image Image Image Image Image Image Image Image Image Image
1. linea 2. linea 3. linea 4. linea 5. linea 6. linea 7. linea 8. linea 9. linea 10. linea

Oraingoz, ez dago C-11 edo goragoko linearik inongo saretan. Kataluniaren kasuan, lineak "R" batez izendatzen dira, eta jarraian, dagokion zenbakia. Halaber, hiriaren arabera, Bartzelona izan ezik, "R" aren eta zenbakiaren artean hiriaren hasierakoa jartzen da. Lleidako lineak obalatuak dira. Bartzelonakoen kasuan, bi mota bereiz ditzakegu: digitu batekoak eta bikoak. Lehenengo kasua aldiriak dira, Bartzelona hiriaren inguruan, eta bigarrenak, berriz, Regionals izenekoak, Kataluniako mugetaraino iristen direnak:

Image Image Image Image Image Image Image Image Image Image Image
Bartzelonako lineak Regionals lineak Tarragonako lineak Lleidako lineak Gironako linea

Bestalde, Asturias, Bilbo, Cartagena, Ferrol, Leon edo Kantabria bezalako sare batzuetan linea batzuk zabalera metrikoko bideetan operatzen dira, eta ez iberikoan. Hemen, integratu baino lehen, Renfe Fevek korritzen du, eta ez Renfe Aldiriak, aldiriak bezala jarraitzen duten arren. Horregatik, zenbaki bakoitzaren amaieran "f" letra erantsiz seinaleztatzen da.

Image Image Image Image Image Image Image Image Image
1. linea 2. linea 3. linea 4. linea 5. linea 6. linea 7. linea 8. linea 9. linea

Sareetan erabiltzen den materiala horientzat espezifikoa da, hau da, ez da aldiriak ez diren beste zerbitzu batzuetarako erabiltzen. Gainera, guztiak gorri kolorekoak dira (laranja, Kataluniaren kasuan) eta Renfe Aldiriaken logotipoekin eta topografiarekin apainduta daude.

Trena Sareak Irudia
Renfe 433 Asturias Image
Renfe 435 Asturias Image
Renfe 436 Bilbo

Asturias

Image
Renfe 438 Kantabria Image
Renfe 442[9] Madril Image
Renfe 446[10] Bilbo
Donostia
Kordoba
Madril
Sevilla
Image
Renfe 447[11] Bartzelona
Kantabria
Donostia
Girona
Murtzia-Alacant
Tarragona
Valentzia
Image
Renfe 450[12] Bartzelona
Madril
Image
Renfe Civia Asturias
Bartzelona
Cadiz
Girona
Madril
Malaga
Sevilla
Valentzia
Zaragoza
Image
Renfe 526 Asturias

Leon

Image
Renfe 529 Murtzia-Alacant

Galizia

Image
Renfe 592 Murtzia-Alacant
Valentzia
Image
Map
Sarea Lineak Luzera (km) Geltokiak Bidaiariak
Asturias 8 383,2 143 11 500 000
Bartzelona 6 462,7 134 410 984
Bilbo 4 100,5 63 8 911 784
Cadiz 2 61,0 13 2 667 000
Donostia 1 80,5 30 6 150 000
Galizia 1 52,6 24 28 500
Leon 1 98,3 44 129 000
Madril 10 370 90 321 200 000
Malaga 2 70 26 11 469 000
Murtzia-Alacant 4 222 41 3 730 000
Cantabria 3 160,6 62 3 800 000
Sevilla 5 254 33 7 480 000
Valentzia 6 323 72 15 860 000
Zaragoza 1 16,6 6 294 000
GUZTIRA 67 3 966,6 893 404 623 774

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://elpais.com/diario/1980/01/18/madrid/317046270_850215.html
  2. «Cercanías Valencia» www.renfe.com (kontsulta data: 2020-04-19).
  3. «Cercanías Bilbao» www.renfe.com (kontsulta data: 2020-04-19).
  4. «Cercanías San Sebastián» www.renfe.com (kontsulta data: 2020-04-19).
  5. «Rodalies Barcelona» www.renfe.com (kontsulta data: 2020-04-19).
  6. (Gaztelaniaz) País, El. (1980-01-17). «Un plan de cercanías que enlace el tren con el Metro» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2020-04-19).
  7. https://web.archive.org/web/20191223234443/https://www.elperiodicodearagon.com/noticias/noticia.asp?pkid=414975
  8. (Gaztelaniaz) «La Generalitat creará nueve líneas de Cercanías en Tarragona, Lleida y Girona» La Vanguardia (kontsulta data: 2020-04-19).
  9. Listadotren, Serie 442
  10. Listadotren, Serie 446
  11. Listadotren, Serie 447
  12. Listadotren, Serie 450

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]