close
Edukira joan

Valoniera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valoniera
walon
Image
Datu orokorrak
Lurralde eremuaImage Belgika
Image Frantzia
Hiztunak600.000 (estimazioa)
OfizialtasunaBelgikako erregio hizkuntza endogenoa
EskualdeaValonia, Ardenak
UNESCO sailkapena3: arriskuan
AraugileaEz du
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza galo-erromantzeak
Gallo-Rhaetian (en) Itzuli
Oïl hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, silabadun hizkuntza eta hizkuntza malgukaria
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1wa
ISO 639-2wln
ISO 639-3wln
Ethnologuewln
Glottologwall1255
Wikipediawa
UNESCO1947
IETFwa
Endangered
Languages Project

2991
Image
Valoniako hizkuntza mapa.

Valoniera[1] (jatorriz, walon) hizkuntza erromantzea da, Belgikako Valonian 600.000 hiztunen bigarren hizkuntza. Oïl familiakoa da, frantsesa bezala. Antzina valoniera frantsesaren dialektotzat hartzen zen arren, Feller Julesen lanaz geroztik[2] hizkuntza beregaintzat jo ohi dute hizkuntzalariek. Dena dela, valoniera ez da Belgikako frantsesarekin nahasi behar. Izan ere, azken hori Frantziako frantsesaren berdintsua da, hiztegiko eta ahoskerako xehetasunen batzuk gorabehera.

XX. mendearen hasieran valoniarren % 80k hitz egiten bazuen ere, gaur egun populazioaren % 10 inguruk besterik ez du hizkuntza hori erabiltzen egunerokoan, batez ere nekazariek eta adineko jendeak [3]. Errepresio latza pairatu zuen iraganean, eta egun ez du inongo estatus legalik Belgikan.

Adibide batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
ValonieraFrantsesaEuskara
WalonWallonValoniera
Diè wådeAdieuAgur
BondjoûBonjourEgun on
ASalutKaixo
ArvèyAu revoirIkusi arte
Come on-z a ditAu revoirIkusi arte
Comint vos dalez?Comment allez-vous ?Zer moduz?
Dji n' sai nénJe ne sais pasEz dakit

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiak hizkuntza horren izena arautua ez duen arren, 159. arauan (Europako toponimia fisikoa) valoniera formarekin erabili du. Forma hori, bestalde, bat dator Euskaltzaindiak 154. arauan (Europako eskualde historiko-politiko nagusiak) eskualde hartarako arautu duen Valonia izenarekin.
  2. Feller Jules (1912): Notes de philologie wallonne, Vaillant Carmanne.
  3. Vilar Bou, J.M. El valón, la lengua olvidada de Bélgica La Vanguardia, 2015-10-17an

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]