DimaBizkaiko hego-ekialdeko udalerri bat da, Arratia eskualdekoa. 1.531 biztanle zituen 2025. urtean. Biztanle gehienak Ugarana auzoan bizi dira, Dimako herriburuan.
Dima haran luze bat da, IgorretikOtxandiora bitartekoa, albo bietan malkarrak dituela. Haraneko puntu baxuena 200 metroko altitudean dago, Ugarana auzoan. Dimako auzoburua izanik, hor daude udaletxea eta eliza nagusia. Hortik Otxandiora doan errepidea iparraldean Urkiolaraino heltzen den Aramozko mendilerroa dauka, hor Mugarra (964 metro), Arrietabaso (1.018 m) eta Leungane (1.009 metro) mendiek Dima eta Mañaria banatzen dute Zornotza eta Durangotik. Errepide horretako hegomendebaldean Urrekoatxa haitzak eta Altungane ingurukoek banatzen dute Areatza eta Zeanuritik. Beraz, Dima osoa iparmendebaldera begira dagoen bailara da, bere irteera naturala Igorrerantz duena.
Hegoaldean Dimako udalerriaren mutur bat Otxandioraino iristen da. Tarte horretan, Dimako mendatearen hegoaldean, urak hegoalderantz isurtzen dira, isurialde mediterraneorantz.
Nabarmentzekoak dira Baltzola auzoko kobak, Geologikoki ikusgarriak eta eskalada egiteko egokiak. Josune Bereziartu eskalatzailea Baltzolako haitzuloko sabaian aritzeagatik ezaguna da mundu mailan. Bertan goi-Paleolitoko aztarnak aurkitu zituzten aspaldi.[5] Eta gainera Baltzolako inguruetan mitologiazko ipuin ugari jaso baitituzte ikerlari askok.[6]
Kobak baino beherago Jentil-zubi dago, harrizko arku natural harrigarri horren azpitik pasatzen da Baltzola joateko bidea.[7]
Nekazaritza (barazkiak), abeltzaintza (esne- eta haragi-behiak) eta basogintza dira lanbide nagusienak. Baina, dimarren erdiak ondoko herrietan egiten du behar, industrian, eta zerbitzu-sektorean.[5]
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[9]
Hazkunde begetatiboa
Urtea
1975
1976
1977
1978
1979
1980
1981
1982
1983
1984
1985
1986
1987
1988
1989
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
2025
Hazkunde begetatiboa
−6
−2
−2
−3
−4
−4
30
4
2
−5
−10
−4
−9
−11
−13
−9
−3
−11
−15
−9
−7
−10
−2
−1
−6
−11
−4
2
−1
−6
−10
−6
−4
−4
2
3
−8
5
5
−2
9
−13
−3
−5
−14
−7
−6
−1
0
−14
−3
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[10] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Bizirik jaiotakoak sexuaren arabera
Urtea
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
2025
Bizirik jaiotakoak
7
11
12
12
8
7
15
14
11
14
7
11
14
11
17
15
20
20
13
24
15
4
12
5
9
15
12
10
8
10
Honakoa bertan erroldatutako amaren batetik bizirik jaiotako haurrak erakusten duen grafiko bat da. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[11] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen% 40,2 udalerri berean jaioak ziren[12], probintziako batez bestekoaren (% 37,2) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne)% 4,2 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak% 4,6 —probintzian% 10,9—.
Udal
Prob
Udalerri berean ·% 40,2Probintzia berean ·% 47,9Erkidegoan ·% 3,1Beste erkidegoa ·% 4,2Estatutik kanpo ·% 4,6
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.
Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen% 86 Bizkaian,% 2 Gipuzkoan, eta% 1,2 Araban jaio ziren[13].
Bizk
EAEt
Bizkaia ·% 86Gipuzkoa ·% 2Araba ·% 1,2EAEtik kanpo ·% 10,8
Biztanleria jaiolekuko probintziaren arabera (2025). Iturria: Eustat.
Biztanleria atzerritarra
2025. urtean, biztanleen% 4,5 atzerriko nazionalitatea zuten[14]. Atzerritarren artean, talde nagusiak Hego Amerika (% 34,8), Ekialdeko Europa (% 21,7), Magreb (% 15,9) ziren.
Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 851 etxebizitza zeuden: 589 (% 69,2) nagusiak eta 260 (% 30,6) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[16] 2021eko Zentsuaren kontsumo elektrikoaren arabera, 79 (% 9,2) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 117 (% 13,7) hutsik zeuden.[17] Etxebizitza nagusien% 87,4 jabetzan zegoen eta% 11,0 alokairuan.[16]
851etxebizitza
589nagusi
Etxebizitza multzoa
589
260
Nagusiak (589)Gainerakoa (bigarrena edo hutsik) (260)
Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak)
515
65
Jabetzan (515)Alokairuan (65)Beste modu batean (9)
Guztira 589 etxegune zeuden, batez beste 2,5 egoiliarrekoak; horietatik 166 (% 28,2) pertsona bakarrekoak ziren.[16]
Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera
166
157
254
Egoiliar 1 (166)2 egoiliar (157)3-5 (254)6-9 (12)
Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 118,7 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 72,9 urtekoa.[16] Etxebizitzen% 70,8 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta% 0,0 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[16] Etxebizitzen% 11,3 igogailua zuten.
Eraikineko etxebizitza kopurua
601
132
Etxebizitza 1 (601)2 (50)3-10 (132)11-20 (66)
Gela kopurua
113
339
223
154
1-3 gela (20)4 (113)5 (339)6 (223)7 edo gehiago (154)
Bainugela kopurua
501
342
Bainugela 1 (501)2 edo gehiago (342)
Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien% 13,8 berokuntza zentrala zuten,% 62,0 banakakoa eta% 17,1 noizean behingoa.[16] Horrez gain,% 4,2 hodien bidezko gasa zuten eta% 13,6 igogailua.
Mendebaleko euskararen barruan Arratiako euskararen barruan kokatzen da dimarren hizkera. Herritar gehienak euskaldunak izanda Dima euskarak Bizkaian duen arnasgune nabarmenetako bat da. Hori herriak euskararen kulturari egin dizkion hainbat ekarpenetan ikus daiteke:
Udalerri euskalduntzat jotzen dituzte euskal hiztunen portzentajea %70etik gorakoa duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean. Baldintza hori betetzen duten herri guztiak sartuko balira guztira 200.000 biztanle inguruko ingurunea litzateke. [26]
XVIII. mendeko Juan Antonio Iza-Zamakola (1756-1826), eskriibau eta historialaria izan zen Madrilen eta gero kazetari Bilbon. Erdaraz idatzi zuen batez ere. besteak beste, bi obra hauek euskal Herriaz eta euskaraz:
Historia de las naciones bascas de una y otra parte del Pirineo Septentrional y costas del mar Cantábrico (Auch: 1818).
Perfecciones analíticas de la lengua bascongada, (Bilbo, 1822).
XIX. mendeko Saturnino Soloeta (1881-1964), idazlea izan zen. Misiolari kaputxino ibili zen munduan zehar Friburgon, Argentinan, Txilen, Txinan Filipinetan. Euskaraz ez zuen idatzi baina euskara ikasteko metodoak datzi zituen: Curso primero del idioma vasco (1912), Curso segundo del idioma vasco (1913), Conjugación sintética del verbo vasco (1913), Le petit basque: Cours élémentaire de Grammaire Basque, dialecte Labourdin (1913), Ensayo de unificación de dialectos baskos (1922). Polikarpo Iraizozek euskaratu zuen oroitzapen-liburua.
Lino Akesolo (1911-1991), idazlea. Euskaltzale saiatua izan zen: Euskerazaintzako lehen buru, euskaltzain urgazlea, Eusko Jaurlaritzaren Euskara Batzordekoa, Diccionario de autoridades del euskera hiztegiaren arduraduna, eta abar. Ederto ezagutzen zituen euskara eta idazle klasikoak.Bizkaieraz egin zuen bere lanik gehiena. Haren obra zenbait: Ipiña ta Ipiña´tarren barri (1958); Euskal-esnale euskal-idazle. Yose Pablo Ulibarri (1962); Euskalherriaren adiskideak eta Euskal-hiztegia (1954) etab. Aldizkari askotan idatzi zuen: Euskal Esnalea, Karmen'go Argia, Euzko-gogoa, Karmel, Olerti, Jakin, Jesus'en Biotzaren Deia, BAP, Agur, Zer, eta abarJ
Abel Ariznabarreta (1952-), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordea. EKTko kontseilaria.[32] Hamaika artikulu idatzi ditu batez ere hezkuntzaz, antropologiaz, Dimaz edo Arratiaz, [33][34]
Gotzon Aurrekoetxea euskaltzain urgazleaGotzon Aurrekoetxea (1954-). Adorez hiztegi-sorta sortu zuen Bostak bat lantaldearen bost sortzaileetako bat izan zen 1981ean. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1991ko urtarrilaren 31n. Harrezkero hainbat batzordetan partu hartu du, horien artean Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoa (1985-)[35] eta Euskalkien Ikerketa (1991-1995).[36]
Jose Ramon Aihartza (1962-), zoologo eta irakaslea EHUn, kidea UEUn eta aitzindaria natur zientzietako gaiak euskaraz lantzen, batez ere saguzarrei buruz. Ia 500 orri eta 780 irudi dituen euskarazko liburu batean animalia ornodunen unibertsoa deskribatu zuen.[39]
Lorea Bilbao Ibarra (1968-) Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria (2000-2005), Eusko Jaurlaritzako Kulturako aholkularia hizkuntza-politikarako (2005-2009), Bizkaiko Batzar Nagusien ahalduna (2011-2015), eta EAJko Euskadi Buru Batzarreko burukidea, euskara, hezkuntza, kultura eta kirol arloetako arduradun gisa.
Josune Gorospe (1969-), legebiltzarkidea da eta euskararekin lotuta dauden gaiak jorratu ditu bertan, esaterako Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Plana.[41]
Lihozko arropak eta izarak edukitzeak bizitza bigunagoa eta atseginagoa izateko balio izan du mendeetan zehar. Neolitikotik hasita kultura guztiek landu dute lihoa. Dimako emakumeek orokorrean eta Braulia Pujana dimoztarrak konkretuan behar handia egin dute liho-kultura horren barruan.[44]
Baltzolako inguruetan mitologiazko ipuin eta legenda ugari jaso dira. Jentilak Baltzola inguruetako mendian bizi omen ziren gizaki eskerga batzuk ziren. Euren zaletasun bat harriak oso urrun jaurtitzea omen zen eta jendeari gauza asko irakatsi omen zioten, esate baterako garia ereiten edo burdina lantzen.
Batzuek diotenez, oraindik sorginek eta izpiritu batzuek ezkutaleku gisa erabiltzen dituzte. Kobak baino beherago Jentil-zubi dago, harrizko arku natural horren azpitik pasatzen da Baltzola joateko bidea. Legendak dioenez, jentilek egin zuten, alde batetik bestera pasatzeko.[6]